Tag Archives: arditurri meategia

Udazkeneko txu-txua igaro da Arditurritik

Gaurkoan, ohitura dugun legez, tren berdearekin konbinatuz Arditurriko meategia ezagutzeko aukera eskaini dugu. Goizak eguraldi txarra ekarri behar zuela bazirudien ere, azkenean ateri mantendu da,  bertaratu diren bisitarien gozamenerako. Arrakasta handia izan ohi duen plana da, izan ere tren berdean ibiltzeak badu xarma berezia!

Gogoratu aukera berri bat izango duzuela abenduaren 6ean, erreserba nahitaezkoa da beraz deitu edo idatzi berehala!

UDA HONETAN, Tren Berdea + Arditurri meategia prezio berezian

Irteerak asteazkenero eskainiko dira:
Egunean 3 txanda: 10:00etan, 11:15etan eta 15:15etan.

Tren Berdea
Joan-etorriko ibilbide hau, Doneztebe plazatik ateratzen da eta Altzibar auzoan Bide Berdea hartu ondoren, Ugarte errotatik pasatzen da, Arditurriko Meatze Gunera abiatuz. Bertan, bisita gidatu bat egiten da oinez Arditurriko Parketxera eta meazulora.

Uda honetan_eus

ORDUTEGIAK

IRTEERA ETA IRITSIERA: Oiartzungo Doneztebe plaza

10:00 IRTEERA – 12:45 IRITSIERA
————————————————–
11:15 IRTEERA – 14:00 IRITSIERA
————————————————-
15:15 IRTEERA – 18:00 IRITSIERA

 PREZIOAK

TRENA & ARDITURRI

HELDUA: 10,00 €
TALDEA >10 pertsona: 8,00 €
GAZTEA (5-12 urte): 8,00 €
HAURRA (0-4 urte): 3,00 €

*Uztailaren 31ean, ez da 15.15etako zerbitzua eskainiko

ERRESERBAK

Errenteriako turismo bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Oiartzungo turismo bulegoa (Uztailetik aurrera)
943 50 89 13
oiartzunturismoa@gmail.com