Igande goizean ospatu zen, zazpigarren aldiz, Arditurri Eguna eta 500 pertsona inguru hurbildu ziren bertara.
Meategiko bisitak oso arrakastatsuak izan ziren ia 260 lagun barneratu baitziren. Haurrentzako proba eta jokoek ere arrakasta izan zuten. 41 ume aritu ziren zaku tiraketan, eta irabazlea zozkatzea erabaki zen azkenean, denek oso ongi egin baitzuten. Hegazti askatzea bertan behera geratu zen, zapelaitza eta belatz gorria ez zeuden hegan egiteko moduan eta.
Emarriren erakustaldiak —eta aurreko entrenamenduak— ikusmin handia piztu zuen. 550 kiloko harriarekin 25na metroko 32 plaza egin zituzten, txalo artean.
Eskerrak eman nahi dizkiegu hurbildu ziren guztiei!!