Tag Archives: ardiak

Artzaintza eta paisaiaren bilakaera

Datorren larunbatean, urriaren 14an, plan ederra proposatzen dizuegu Arantzazuko Parketxetik zubia igarotzeko. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan artzaintza eta honek paisaian izan duen eragina aztertzeko jarduera izango dugu.

Arantzazuko Parketxean emango zaio hasiera ekintzari, goizeko 10:00etan, bertatik abiatzen den ibilbide irisgarritik ibilaldiari ekinez. Ibilaldia gidatua izango da eta geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.

Helmuga Gomiztegi Baserria izango da eta bertan baserrira bisita gidatua egingo da, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz.  Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama eta gazten dastatzearekin (Idiazabal, gazta urdina eta gaztazaharra) borobilduko dute goiza bisitariek.

Animatu eta gozatu PAISAIA BIZIA!

Arantzazu

Advertisements

Argi, Gorri eta ardiak lagun

Modu ezin hobean hasi ditugu Aste Santuko jarduerak Arantzazun. Gaur 40 bisitari inguru elkartu gara eta Gomiztegiko Artzain Eskolan gauza asko ikasteaz gain, lagunak ere egin ditugu. Bikain ibili dira Argi eta Gorri Mikel artzainaren esanetan artzain txakur erakustaldia egiten. Ainhoaren eskutik instalakuntzak bisitatu, eta gazta nola egiten duten ulertu ostean, gazta desberdinak dastatzeko aukera izan dugu azkenik, goxoak benetan!

Mila esker eta laster arte Ainhoa, Mikel eta lau hankako Gomiztegiko lagun guztiei!

Montaje 3

Gaurkoan ezinezkoa suertatu baldin bazaizu etortzea, hau hasi besterik ez da egin. Pazko Astearako beste bi jarduera antolatu ditugu (apirilak 18 eta 19an) eta izen-emateak irekita daude. Ez ahaztu jardueretan parte-hartzeagatik Kalakan taldearen emanaldiarako (apirilak 21) sarrerak eskuratu ditzakezuela! Anima zaitezte!

ARANTZAZU Aste Santua 2017

Ardiak beeka etorri zatzaizkigu bila

Arantzazuko Parketxea ardiz inguratuta agertu zaigu Aste Santuko lehenengo egunean. Larunbaterako gonbita luzatzeko agian? gogoratu bi egun falta direla Gomiztegi Artzain Eskolan gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko!

Ardiak IZ

Oporraldi honetarako prestatu dugun lehendabiziko ekintza izango da honakoa. Apirilaren 15ean goizeko 10:00etan elkartuko gara Arantzazuko Parketxean,  eta, zailtasunik gabeko ibilbide eder bat eginez, Gomiztegira hurbilduko gara. Bertan instalakuntzak bisitatu eta ardi eta arkumeekin egoteko aukera izango dute bisitariek. Bukatzeko artzain txakurren erakustaldia eta gazta dastaketa batekin borobilduko da goiza.

Gainera parte-hartzaile guztiek apirilaren 21ean ospatuko den Kalakan taldearen kontzerturako sarrerak doan eskuratuko dituzte.

Ardien seinaleari… ez entzunarena egin behar al diozu?

Izen-emateak: 943782894 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

ARANTZAZU Aste Santua 2017