Tag Archives: ardi latxa

2017ko lehenengo plana errepikatuz

ondarre-baserria-2017_2

Aurreko igandean, ardi latxa eta arkumeen artean egon ginen Ondarreko gaztandegian, Seguran, Anduetza Parketxearen eskutik. Datorren iganderako, urtarrilak 29rako beste txanda bat antolatuta dago eta taldea osatu da ere. Honenbestez “gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartzeko azkeneko aukera otsailaren 5ean izango duzue. Izena eman ezazue, taldea osatzen hasi da eta!

Jardueraren deskribapena:

Hasiera emateko umeek zein helduek arkumeak besoetan izaten dituzte ukuiluan. Nola gozatzen duten gurasoek argazkiak ateratzen! Ondoren Eneko Goiburu artzainak berak, ardi latxaren izaera eta ezaugarriak azaltzen ditu ukuiluan bertan. Jarraitzeko Ondarre baserrian gazta nola egiten duten ikasten da eta gaztagintzaren lanabesen erakusketaz gozatu. Eta azkenik gazta dastaketa egiten da.

Ardi latxa eta arkumeen artean

nuevo-presentacion-de-microsoft-office-powerpoint

Gaur Ondarreko gaztandegian, Seguran, egon gera Anduetza Parketxearen eskutik. Hasiera emateko umeek zein helduek arkumeak besoetan izan dituzte ukuiluan. Nola gozatu dute gurasoek argazkiak ateratzen!

Ondoren Eneko Goiburu artzainak berak, ardi latxaren izaera eta ezaugarriak azaldu dizkigu ukuiluan bertan. Jarraitzeko Ondarre baserrian gazta nola egiten den ikasi dugu eta gaztagintzaren lanabesen erakusketa ikusi dugu, baita artilea nola lantzen zen ere.

Eta azkenik gazta jateko ordua iritsi da! Denok hartu dugu parte gazta mozten, jaten, galderak egiten, sagardoa zerbitzatzen, zintzarriekin jolasten… Elkarrizketa interesgarria sortu da, giro ezin hobearekin bukatuz goiza.

Hurrengo igandeko, urtarrilak 29ko taldea osatu da ere. Honenbestez “gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartzeko azkeneko aukera otsailaren 5ean izango duzue. Izena eman ezazue laster, taldea osatzen hasi da eta!