Tag Archives: ardi latxa

Azaroko hotzarekin ere, harrera beroa jaso dugu Adarrazpin

Azaroak 16 eta 17an Adarrazpi gaztandegia ezagutzeko bisitak antolatu ditugu, eta egiten ari duen hotz honekin ere harrera benetan beroa jaso dugu bisitarien aldetik. Izan ere, bi egunetako txandak bete beteak izan ditugu, eta beste asko lekurik gabe ere geratu dira. Arrakasta handia duten bisitak dira, geroz eta zailagoa egiten baita seme-alabak baserrietara hurbiltzea. Guraso zein helduak ongi pasatzeko aukera izaten dute, baita gazta eta bestelako produktuak nola egiten dituzten ikasteko ere.

 

Ezagutu, sentitu eta dastatu

Idiazabal gaztaren sekretuak Urnietako Adarrazpi baserrian

Adarrazpi baserriko artzainen eta gaztagileen eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko aukera aparta izango duzue. Baita arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko ere.

Ordu eta erdi inguruko bisitan, ardi latxaren ezaugarriak eta bizi-zikloa azalduko dituzte lehenik.  Jarraian, ardiak jezteko gunea eta prozesua erakutsiko dira. Ardi-esnearekin elikagai-eraldaketa tailerra egingo da (mamia edo gazta freskoa). Gazta dastaketarekin amaituko da bisita. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua.

Aurrez izena ematea beharko duzue, beraz deitu edo idatzi gaitzazue Arditurri parketxera: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net – 943 49 50 69 – 688 89 50 68

Adarrazpi baserria 2019

 

Azken txanda gaztandegi bat ezagutzeko

Hainbat txanda antolatu dira “Gaztagintzaren sekretuak” ezagutzeko Ondarre gaztandegian, Seguran, denak oso arrakastatsuak izanik. Honakoan, azkeneko txandarekin gatoz, datorren igandean, otsailaren 3an ospatuko dena. Honetarako ere, taldea osatzen hasi da, beraz, parte hartu nahi baduzu, eman izena lehenbailehen.

“Gaztagintzaren sekretuak” bisita gidatuan bisitariek, ardi latxarekin kontaktua izango dute, etxeko txikienak arkumeak besoetan izango dituzte, ondoren Idiazabal gaztaren eratze prozesua ezagutuko dute eta bukatzeko, hamaiketakoa egitera!!

Ni bizi naiz baserrian…

Aurreko igandean, urtarrilaren 20an, “Gaztagintzaren sekretuak 2019”ko lehenengo saioa ospatu zen Ondarre gaztandegian eta oso arrakastatsua izan zen ere. Bisitariak, Gipuzkoako hainbat herri ezberdinetik etorriak baina denak, baserriko bizimodua ezagutzeko irrikaz  ailegatu ziren. Bisitariek, ardi latxarekin kontaktua izan zuten, etxeko txikienak arkumeak besoetan izan zituzten, ondoren Idiazabal gaztaren eratze prozesua ezagutu zuten eta bukatzeko,  hamaiketakoa egitera!!

Plan ederra iruditzen bazaizue, jakin ezazue datorren igandeko saioa beteta dagoelarik, Anduetza parketxeak otsailaren 3rako beste saio bat egitea aurreikusten duela. Eman izena lehenbailehen!

Adarrazpira etortzeko bigarren aukera

Dagoeneko larunbaterako prestatua dugun saioa bete da, eta horrexegatik bigarren aukera izango duzue arin ibili ez zaretenok, oraingo honetan igandean bisitatu ahal izango baituzue gaztandegia.

Adarrazpi baserriko gaztangile eta artzainen eskutik  latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko aukera izango duzue. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

Plazak azkar betetzen dira beraz deitu/idatzi eta egin zuen erreserba!

Adarrazpi baserria 2018_2.jpg

Gaztagintzaren sekretuak Adarrazpin

Martxoaren 17an Adarrazpi gaztandegira bisita berezia antolatu dugu. Urnietako Goiburu auzoan, Xoxoka ondoan, kokatua dagoen Adarrazpi baserriko artzainak eta gaztagileak dira. Aukera aparta izango dugu haien eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

Ez galdu aukera eta egin zure erreserba!

Adarrazpi baserria 2018.jpg

Adarrazpi sakonean

Asteburu honetan Adarrazpi gaztandegian egin ditugu bi bisita bertako artzainak izan direlarik gidari. Ardi-latxa gertu gertu izanik, heldu zein umeak nahi adina ikusi eta ukitu dute. Artzainen bizimodua gertutik egutzeaz gain, praktikan ere jarri ahal izan dugu, gazta freskoa egin baitugu!

Datorren igandean, martxoaren 19an hain zuzen ere izango da azken eguna jarduera hau egin ahal izateko. Beraz, deitu lekurik gabe geratu baino lehen!

Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko 943 49 50 69 / 688 89 50 68 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Collage

Ardi ttikia, beti bildots

Ardia beti izan da ardi, baina guk geroz eta gutxiago ikusten ditugu, baserri guneetatik gero eta hurrunago bizi baikara. Horrexegatik, martxoaren 12an, igandearekin,  Adarrazpi gaztandegira bisita berezia antolatu du. Aukera aparta izango dugu bertako artzain eta gaztagileen eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

Ez galdu aukera eta deitu!

adarrazpi-baserria-2017

Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko azken txanda

argazki-montaia

Aurreko igandean, urtarrilaren 29an, Anduetza Parketxeak bigarren txanda antolatu zuen Ondarre gaztandegira, “Gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueraz gozatzeko asmoz.

Hasiera emateko, ukuilura gerturatu ginen, ardiak nola bazkatzen zuten ikustera. Umeek arkumeak besoetan edukitzeko aukera izan zuten bertan, eta belarra jaten ere eman zieten, ardiak gose baitziren. Gurasoek asko disfrutatu zuten umeak parte hartzen ikusita, eta argazki asko egiteko aukera izan zen.

Eneko Goiburu, bertan ardi gazta egiten duen artzaina izan genuen azalpenak ematen. Ardi latxaren ezaugarriak, ardien dieta eta oinarrizko zainketak, lanabesen azalpenak eta gazta eratzearen prozesua ulertzeko argibideak eman zizkigun.

Bisita modurik hoberenean amaitu genuen, gazta jan eta sagardoa edanez! Gaztagintzaren inguruan ikasteko prestutasun handia erakutsi zuten bertara gerturatu zirenak, galderak eginez eta jakinduriak bata besteari transmitituz. Hau da, belaunaldiz belaunaldi egin denari jarraipena eman genion!

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu “Gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartu ahal izateko azkenengo aukera datorren otsailaren 5ean izango duzuela. Eman izena lekua galdu baino lehen!