Tag Archives: arantzazuko parketxea

Azken irteera narrasti eta anfibioak ezagutzeko Arantzazun

Arrabio

Gipuzkoako Natura Parke guztietan, animalia ezezagun hauek ezagutzeko, antolatu diren ibilaldiak bukatzear daude. Azken aukera datorren igandean (ekainak 4) izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi berezi hau lehenengo aldiz eskainiko da Arantzazuko Parketxean eta Ander Izagirre aditua izango da gidaria. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, animali hauek ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Anderrek. Ondoren, 3 ordu inguruko ibilbide bat eginez, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira eta lurrari adi adi begiratuz animaliak topatzen ahaleginduko dira parte-hartzaileak.

Irteera publiko orokorrari zuzendua dago eta prezioa 5€ izango da. Egin erreserba lehen bait lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Narrastiak_Kartel orokorra2017 EUS (1)

Uraren Bidea

Arantzazuko Parketxeko 2017ko mendi-irteeren programarekin jarraituz “Uraren bidea” deiturikoari ekingo zaio datorren maiatzaren 14an, igandea.  Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik  6 ibilaldi antolatu dira aurtengoan ere eta honakoa izango da bigarrena.

Maiatzaren 14ean, beraz, animatzen diren mendizaleak goizeko 8:30etan elkartuko dira Arrikrutzeko aparkalekuan eta bertatik ekingo diote bideari. 9 km inguruko ibilbide zirkularra izango da, publiko orokorrari zuzendua eta 4-5 orduko iraupena izango duena.

Paisai harrigarri bat dago zuen zain, ezin duzue galdu! 

Aurrez izena ematea gomendatzen da. Informazio gehiagorako: 943782894, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

URAREN BIDEA Mendi irteera

La senda del agua

Siguiendo con el programa de excursiones de montaña de este 2017, la siguiente salida denominada “Senda del agua”, se celebrará el próximo 14 de mayo, domingo. Son 6 los recorridos organizados para este año de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu y este será el segundo de ellos. 

El 14 de mayo, por lo tanto, los participantes se reunirán a las 8:30 de la mañana en el parking de las cuevas de Arrikrutz. Será un recorrido circular de alrededor de 9 km, dirigido al público general, y con una duración de entre 4 a 5 horas.

Un paisaje asombroso te está esperando, ¿te lo vas a perder?

Se recomienda dar el nombre con anterioridad. Para más información: 943782894, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Aldapeko sagarraren adarraren punttan…

Emanaldi ederra eskaini du iparraldeko hirukoteak gaur Arantzazun, ez da modu hoberik egon aurtengo Aste Santuari amaiera emateko. Kontzertu akustiko bat, gertukoa, goxoa, barru-barrukoa. Euren aholkuei kasu eginez burua deskonektatzekoa eta bihotzez sentitu beharrekoa.

Kalakan_slate

Gaurko saioarekin bukatutzat ematen ditugu oporraldi honetako jarduera guztiak. Esker mila gurera etorri zareten bisitari guztiei, Arantzazuko Parketxera nahiz Aterpetxera, eta nola ez Jamixel, Xan eta Pierri: jarrai kantuz eta nahi duzuen arte!

 

Argi, Gorri eta ardiak lagun

Modu ezin hobean hasi ditugu Aste Santuko jarduerak Arantzazun. Gaur 40 bisitari inguru elkartu gara eta Gomiztegiko Artzain Eskolan gauza asko ikasteaz gain, lagunak ere egin ditugu. Bikain ibili dira Argi eta Gorri Mikel artzainaren esanetan artzain txakur erakustaldia egiten. Ainhoaren eskutik instalakuntzak bisitatu, eta gazta nola egiten duten ulertu ostean, gazta desberdinak dastatzeko aukera izan dugu azkenik, goxoak benetan!

Mila esker eta laster arte Ainhoa, Mikel eta lau hankako Gomiztegiko lagun guztiei!

Montaje 3

Gaurkoan ezinezkoa suertatu baldin bazaizu etortzea, hau hasi besterik ez da egin. Pazko Astearako beste bi jarduera antolatu ditugu (apirilak 18 eta 19an) eta izen-emateak irekita daude. Ez ahaztu jardueretan parte-hartzeagatik Kalakan taldearen emanaldiarako (apirilak 21) sarrerak eskuratu ditzakezuela! Anima zaitezte!

ARANTZAZU Aste Santua 2017

Ardiak beeka etorri zatzaizkigu bila

Arantzazuko Parketxea ardiz inguratuta agertu zaigu Aste Santuko lehenengo egunean. Larunbaterako gonbita luzatzeko agian? gogoratu bi egun falta direla Gomiztegi Artzain Eskolan gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko!

Ardiak IZ

Oporraldi honetarako prestatu dugun lehendabiziko ekintza izango da honakoa. Apirilaren 15ean goizeko 10:00etan elkartuko gara Arantzazuko Parketxean,  eta, zailtasunik gabeko ibilbide eder bat eginez, Gomiztegira hurbilduko gara. Bertan instalakuntzak bisitatu eta ardi eta arkumeekin egoteko aukera izango dute bisitariek. Bukatzeko artzain txakurren erakustaldia eta gazta dastaketa batekin borobilduko da goiza.

Gainera parte-hartzaile guztiek apirilaren 21ean ospatuko den Kalakan taldearen kontzerturako sarrerak doan eskuratuko dituzte.

Ardien seinaleari… ez entzunarena egin behar al diozu?

Izen-emateak: 943782894 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

ARANTZAZU Aste Santua 2017

Martxan da Arantzazuko Aterpetxea

Blogerako4

Asko desiratutako goiza bizi izan dugu gaurkoan Arantzazun, Aterpetxe berriaren ateak zabaltzeko eguna iritsi da. Goizeko 11:00etan ekin zaio inaugurazio ekitaldiari eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundia,  Arantzazuko Frantziskotar Probintzia, Oñatiko Udala, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa,  Arantzazu Gaur Fundazioa, Mondragon Taldea eta Kutxa Fundazioko ordezkariek parte hartu dute.

Joxe Mari Arregik, Arantzazuko Frantziskotar Probintziaren ordezkari, eta Mikel Biainek, Oñatiko alkateak hitz batzuk esan ostean Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, hartu du hitza eta inauguratutzat eman du Aterpetxe berria.

Blogerako1

Instalakuntza berriak eta Arantzazuko Parketxea bera bisitatzeko aukera ere egon da. Gure aldetik ilusio eta poz handiz heltzen diogu aukera berri honi eta gustu handiz jasoko ditugu gurera etorriko diren bisitari berriak.

Blogerako3

Orain , iñoiz baino gehiago, gure etxeko ateak zabalik dituzue.

Apirilean euri aunitz?

Hasiera polita eman diegu 2017ko mendi-irteerei gaurkoan. Hitz gutxitan: giro aparta eta konpainia ezin-hobea.Goizeko freskurarekin batera ekin diogu bideari baina gure arnasak berotzen joan diren heinean tenperaturak ere gora egin du eta uda-giroa  izan dugu bidelagun ibilaldi amaierara arte. Ibilaldian zehar geldialdi desberdinak egin ditugu, besteak beste, Erroitegiko iturria, Duruko lapiaza, mago-motzak eta Gomiztegi izan ditugu atseden-leku. Azalpenak interes handiarekin entzun dituzte bisitariek paisai ederraz gozatzen zuten bitartean. Artzain-eskola bisitatu ostean eta bertan hamaiketakoa egin ondoren Parketxera bueltatu gara indarberrituta. Mila esker guztioi!

Irakurritakoa gustatu baldin bazaizu, hau hasi besterik ez da egin… beste 5 mendi-irteera gelditzen dira eta izango duzue gure berri!

20170409_095405
Gaurkoan ezin izan duzula parte-hartu? Datorren oporraldirako planik gabe zaudela? Kalakan taldearen jarraitzaile amorratua zarela? ez kezkatu, Arantzazun zure neurriko eskaintza aurkituko duzu Aste Santu eta Pazko Asterako. Hona hemen jarduera guztien xehetasunak, zeren zain zaude izena emateko?

ARANTZAZU Aste Santua 2017

Bihar Arantzazuko lehenengo mendi-irteera gidatua

Aizkorri-Aratz Natura Parkea sakonean ezagutu nahi duen orok, hementxe dauka aukera paregabea horretarako. Inguruneak eskaintzen duen naturaz gozatzeaz gain, elementu kultural asko ezagutzeko eta interpretatzen ikasteko aukera egongo da aurtengo irteera guztietan. Lehenengoa bihar, apirilak 9an, izango da.

Elkartzeko ordua goizeko 8:30etan izango da Arantzazuko Parketxean eta bertatik ekingo zaio bideari. 10 km inguruko ibilbidea izango da, publiko orokorrari zuzendua. Mendi-bideen bitartez Gomiztegiko Artzain Eskolara hurbilduko gara eta bertan artzaintzaren inguruko azalpenak jasoko ditugu. Atseden bat hartu ostean, Parketxera itzulera egingo da Arantzazuko pasealeku irisgarritik eguerdiko 14:00ak aldera.

Mendi-irteerak orokorra

Mañana comienzan las salidas montañeras guiadas de Arantzazu

Para todas aquellas personas que quieran conocer en profundidad el Parque Natural Aizkorri-Aratz, ésta es la oportunidad perfecta para ello. Aparte de disfrutar de la naturaleza, se tendrá también la oportunidad de conocer y aprender a  interpretar muchos elementos culturales en cada una de ellas. La primera se realizará mañana domingo, 9 de abril.

Se partirá desde el mismo Parketxe de Arantzazu siendo la hora de reunión las 8:30 de la mañana. Será un recorrido de alrededor de 10 km, dirigido al público general, donde por una senda se llegará a la Escuela de Pastores Gomiztegi. Después de escuchar las explicaciones sobre el pastoreo en la zona y tomar un respiro, se regresará al Parketxe por el camino adaptado de Arantzazu. Se prevé terminar hacia las 14:00 horas.

Arantzazuko Parketxeak aire berrituekin irekitzen ditu berriz ere bere ateak

Datorren asteburuan, martxoak 4 eta 5, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan kokatzen den Arantzazuko Parketxeak bere ateak zabalduko ditu esleipen berriaren ondoren. Arantzazuko Parketxeak bere hezkuntza-eskaintza berrituko du eta jarduerak eskaintzen jarraituko du; aditu eta elkarte ezberdinekin antolatutako jarduerak azpimarra daitezke besteak beste. Orokorrean, naturarenganako errespetua sustatzen jarraituko da ingurunearen ezagupena bultzatzearen bitartez.

Beste alde batetik, ondoko eraikinean dagoen Arantzazuko Aterpetxeak apirilak 10ean zabalduko dizkio bere ateak publikoari, Aste Santuaren aurretik. Instalakuntzak, 56 ohe eta jangela dituelarik, mota guztietako bisitariak artatuko ditu, haien artean, Natura Parkea ezagutzera eta jardueraren bat egitera etorriko diren ikasle taldeak, elkarteak, familiak… eta baita erromesak ere.

Lantalde berria Aste Santuan eta Pazko Astean gauzatuko den programa berezi bat prestatzen ari da, inguruko natura eta kulturarekin zerikusia duten hainbat jarduera izango dituena. Adi egon zaitezte datozen asteetan!

Informazio gehiagorako:

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.netarantzazuaterpetxea@gipuzkoamendizmendi.net, 943 782894

parketxea-2

El Parketxe de Arantzazu reabre sus puertas con aires renovados

El próximo fin de semana, 4 y 5 de marzo, el Parketxe de Arantzazu situado dentro del Parque Natural de Aizkorri-Aratz abrirá sus puertas tras la nueva adjudicación. Se renovará la oferta dirigida a la educación medioambiental y se ampliará la oferta de actividades dirigidas al público en general, de las que cabe recalcar las actividades guiadas por expertos o por diversas asociaciones.

Por otro lado, el albergue de Arantzazu, situado en el edificio contiguo, abrirá las puertas al público el 10 de abril, poco antes de Semana Santa. La instalación, con un equipamiento de 56 camas y comedor, albergará a visitantes de todo tipo, entre ellos, grupos de escolares que vengan a conocer y a realizar alguna actividad en el Parque Natural, asociaciones, familias… y también a peregrinos.

El nuevo equipo está preparando un programa especial que se pondrá en marcha durante la Semana Santa y la Semana de Pascua. Este programa contemplará actividades ligadas a la naturaleza y la cultura del entorno. ¡Estad atentos durante las próximas semanas!

Para más información:

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.netarantzazuaterpetxea@gipuzkoamendizmendi.net943 782894

parketxea-1

Eskuorri berria eskuragarri!

Kaixo lagunok!

Atsegin handiz Gipuzkoako Parketxe Sareko eskuorri berria aurkezten dizuegu. Gipuzkoako Parketxe guztietan izango duzue eskuragarri paperean, bertan egiten ditugun jardueren berri izan dezazuen. Eskuratzeko sakatu hemen.

Udaberriko jarduera berezien eskuorria ere ikusgai duzue, hamaika aukera eskaintzen dizkizuegu Gipuzkoako ondare natural eta kulturalekin goza dezazuen. Zein aukeratuko duzu? Eskuratzeko sakatu hemen.

Udaberrian gaude eta basoetako bizia esnatzen doa. Nahi al duzu gurekin etorri naturaz gozatzeko bidaia harrigarri honetan? Zatoz, bada, Parketxeetara, bertan emango dizugu informazio guztia!

Paretxe

Anduetza parketxea (Zegama, Aizkorri-Aratz Natur Parkea)

943 80 21 87 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Arditurriko parketxea (Oiartzun, Aiako harria Natur Parkea)

943 49 50 69 / arditurri @gipuzkoamendizmendi.net

Arantzazuko parketxea (Oñati, Aizkorri-Aratz Natur Parkea)

943 78 28 94 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Barandiaran museoa (Ataun, Aralar Natur Parkea)

943 18 03 35 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Iturraran parketxea (Aia, Pagoeta Natur Parkea)

943 83 53 89 / iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Lizarrustiko parketxea (Ataun, Aralar Natur Parkea)

943 58 20 69 / lizarrusti@gipuzkoamendizmendi.net