Tag Archives: Arantzazu Parketxea

Kontrabandisten pausoak jarraituz

Eguraldiak lagundutako primerako ibilaldi gidatua izan genuen igandean Aizkorri-Aratz Natura Parkean zehar. Hogeita hamar bat pertsona bildu ginen goizeko 9etan Kortakogainen  kontrabandistek jarraitzen zuten Calahorrako bidea guk ere jarraitzeko asmoz.

Pago-motzez beteriko pagadi eder batetik zioan bidea eta honek, hauei buruz zertxobait ikasteko aukera paregabea eskaini zigun, aldapa gora gindoazela deskantsatzeko tarte bat hartzeko ere aprobetxatuz. Azkenik, San Juan Artiara heltzean, azalpen txiki batzuk entzun eta bertako paisai zoragarriez gozatzeko aukeraz gain, inguruetan lehen pertsonan bizitako esperientziak entzuteko zortea ere izan genuen.

Azkenik, giro ezin hobean eta penaz ere hartu genuen bueltako bidea. Mila esker ibilbidea gurekin egitera etorritako jende guztiari, izugarrizko plazerra izan zen!

Siguiendo los pasos de los contrabandistas

El domingo tuvimos una fabulosa salida por el Parque Natural de Aizkorri Aratz en la que el tiempo nos acompañó durante toda la mañana. Nos juntamos unas 30 personas en Kortakogain a las 9:00 de la mañana,  para seguir igual que lo hacían los contrabandistas el camino de los contrabandistas, conocido también como camino de Calahorra.

El camino transcurría por un hayedo lleno de hayas trasmochos, lo que nos dio la oportunidad de aprender algo más sobre estos maravillosos árboles, aprovechando también para hacer un descanso. Por último, al llegar a San Juan de Artia, además de escuchar unas breves explicaciones y poder admirar el precioso paisaje, tuvimos la suerte de escuchar en primera persona experiencias vividas en este entorno.

Por último, con un formidable ambiente y algo de pena también, cogimos el camino de vuelta. Muchísimas gracias a toda la gente que se animó a hacer el camino con nosotros, ¡fue un autentico placer!

Advertisements

Uraren aztarnaren atzetik

Igandean Arantzazuko Parketxeak Uraren ibilaldia burutu zuen Araotz auzotik abiatuz. Ibilaldia, urteko mendi irteeren programan bigarrena izan da eta parte hartze ona izan da, bai Arantzazuko Adiskideen partetik bai publiko orokorraren aldetik.

Ibilaldia Jaturabeko presan hasi zen, bertan dagoen surgentzi naturalaren urak jasotzen dituen presa. Araotz auzorantz hartu genuen bidea, uraren hotsa lagun genuelarik. Ondoren Aitzulo begi-zulora iristean, urak sortu ditzaken paisaiaz hitz egin genuen eta giro polita izan zen argazkiak medio. Otadi bat zeharkatu eta gero, Degurixako poljea ikustatu eta maldan behera abiatu ginen. Urruxola baseliza ikusi eta 304 eskailera jaitsi eta gero, Garaikua bainuetxetik pasatu ginen. Bukatzeko Jaturabeko ur-kanalari jarraituz abiapuntura iritsi ginen.

Ura protagonista izan genuen ibilaldi guztian zehar!