Tag Archives: aralarko parketxea

Iztueta baserria ezagutu nahi al duzu?

Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Iztueta Baserriarekin elkarlanean, bere abereak, ikuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkizuegu bertaratzen zareten familiei.

Ez ezazue aukera hau galdu eta eman izena, plazak azkar beteko dira eta!

Iztueta Baserria Otsailak 18

Advertisements

Isko eder baten jaiotza

Igandean Aralarko Parketxeak eta Iztueta baserriak elkarlanean antolatutako bisita berezi-berezia suertatu zen. 70 pertsona inguru elkartu ginen, Iztuetako baserriko bizimodua ezagutu asmoz. Hasi eta berehala behia umea egiteko puntuan zegoela esan zigun Ainitzek. Hortaz, isil-isilik gerturatu ginen ikuilura eta bertaratu ziren familiek momentu ederraz gozatu zuten. Isko eder bat munduratu zitzaigun begien aurrean. A ze nolako espeientzia haurrentzat! Opari ederra eman zigun beraz igande goizak.

Urre txuria ezagutzen

Atzo, igandez, saio ederra ospatu genuen Aralarko Parketxean. Iztueta Baserrira egin genuen bisita, esnea nondik datorren bertatik bertara ezagutu asmoz.

Lehenik esan, atzoko taldea azkar bete zenez, igande honetan, otsailak 19, beste aukera bat izango duzuela, saioa errepikatuko dugu eta. Bizkor ibili eta eman izena berandu baino lehen!

Goiz ederra izan zen, Iztuetan belaunaldi mordo bat daramatzate baserriaz bizitzen eta atzokoan, egindako bide luze horren bizimodu gaurkotua ikusi ahal izan genuen. Nolako zura, halako ezpala. Lehengaiak zainduz eta mimatuz kalitatezko produktua lortzen dute, urre txuri preziatua alegia.

dsc_0050

Txikiek izugarri ondo pasa zuten baserrian lanean, belarra bildu eta gero behiei emanez. A ze nolako esperientzia! Saioa amaitzeko bertako produktuak dastatu genituen: izozkia, yogurta eta esnea. Guztia giro goxo eta gozoan. Milesker, Ainitze eta Iztuetako familia osoari, zuen etxeko ateak irekitzearren!

Iganderako izena emateko, jarri gurekin harremanetan 943180335 telefonora deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Oraindik Barandiaran Museoa ezagutu gabe?

Aurten, 25 urte betetzen dira Jose Migel Barandiaran gure artean ez dagoela. 25 urte igaro dira gure Euskal Herriko txoko sekretuenak ikertzen ez dituela eta 25 urte badira bere ahotik kondaira eta kontu zaharrak entzuten ez ditugula.

Baina, bere lorratzak bizirik eta diztiratsu dirau Ataungo Barandiaran Museoan.

Bere bizitza zein lanan garrantziaz gehiago jakin nahi baduzu, Barandiaran Museoko ateak zabalik dituzu. Gonbidapena, Museoko atean jarri dugun bertso baten bidez doakizu.

Zure zain gaude.

dav

 

Etorkizunaz hausnartzen

Atzo, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, Aralarko abeltzaintzaren inguruko mahai-ingurua ospatu zen Ordiziako Barrena Jauregian.

DSC_0128

“Abeltzaintza Aralarren: ekartzen duena eta eskatzen duena” izenburupean aurkeztu genuen saioa. Ez da planteamendu makala. Hasteko, EHUko irkasle eta ikerlari den Arantza Aldezabalek Aralarren aspalditxotik gauzatzen ari den ikerketaren ondorioak azaldu zizkigun, larre eta abererik gabeko eskenatoki bat irudikatuz. Zer gertatuko litzateke Aralarren abeltzaintzarik ez balego?

Hori abiapuntutzat hartuta mahai-inguruko parte hartzaileek hainbat galderei erantzun zieten, zer zailtasun dituen abeltzain batek bere lana burutzeko, zer baliabide eta azpiegitura behar dituen,  nolako etorkizuna espero den Aralarren, nola bila daitekeen oreka bat baliabide eta azpiegituron eta ingurumena zaintzearen artean…

Bertaratu zirenek ere izan zuten zer esana. Beren kezkak azaltzeko parada izan zuten, eztabaida interesgarria sortuz.

Soka luzeko gaia da planteatu duguna, mendiotan egunerokotasunean dauden kezka eta eztabaidak leku batean elkartzea izan da gure asmoa.

Eskerrak eman nahi dizkiegu atzoko saioan parte hartu zuten Arantza Aldezabal, Garokoitz Nazabal, Xabier Iraola, Javier Jauregi eta Iñaki Gorostidiri, egindako lan bikainagatik.

Balorazio oso positiboa egiten dugu Aralarko Parketxean atzoko mahai-inguruaz, saiook ezinbestekoak direla uste dugu eta horregatik, lan honetan jarraituko dugu!

Beroaren aurkako errezeta

Atzo goizeko bero zapari aurre egiteko errezetarekin bete-betean asmatu genuen Aralarko Parketxean.

Osagaiak: jertsea, eskularroak, txubaskeroa, uretako botak, kaskoa eta linterna.

Guzti hori motxilan sartu genuen atzo Lizarrustiko Parketxean bat egin genuen abenturazaleok eta bideari ekin genion goizeko 9:30ak aldera. Lareoko urtegirako ibilbidea fresko egin genuen, bertako pagadiek eskaintzen duten itzalpe atseginetik.

Copia de IMG_2543

Ordubetean Napariturri ingurura heldu ginen eta dagoeneko eguzkiak gogor jotzen ari zuela eta zuhaitz baten azpian hartu genuen atseden. Indar pixka bat hartu genuen Javierrek inguruko paisaia karstikoa eta Aralarko kanpo egiturak azaltzen zizkigun bitartean eta segituan berreskuratu genuen bidea.

12:00ak aldera, azkenean, heldu ginen. Beroaren aurkako gure errezeta sukaldatzear zegoen. Jertseak, txubaskeroak eta eskularroak ez genituen alperrik ekarri. Akaitz Txiki II kobaren ahoan ginen, sartzeko irrikitan. Jantzi, atondu eta barrura. Izugarri eskertu genituen barruko 13 graduak…

IMG_2695

Kobaren atarian bertako bizilagunak harrera egin zuen. Saguzarrak ongietorri polita egin zigun, gure gainetik hegan, eta izutu aurretik aurrera egin genuen, bale baten ahoaren eitea duen sarrera eder batetik. Berehala Aralarko lurrazpiko paisaiaren edertasuna begiztatu eta sentitu ahal izan genuen, estalaktitak, estalagmitak, zutabeak…

Berehala ohartu ginen ez ginela sartu bezain garbi aterako, ez horixe, ur ugari ez bazegoen ere lokatzez josia aurkitu genuen hasierako “putzua”. Hortik aurrera, gozatzera.

Esperientzia polita izan zen, formazio karstiko ederrak ikusi genituen eta Aralarko Natura Parkeak “kanpo-paisaia” ederrak bai baina “barne-paisaia” ederragoak dituela ohartu ginen.

Talde polita osatu genuen, jende jatorra eta sasoitsua gerturatu zitzaigun atzokoan Lizarrustira eta goiz polita izan zen. Beroaren aurkako errezeta aproposa!

Irteerako argazkiak ikusteko klikatu hemen. Mila esker gerturatu zineten guztioi eta bai zuei eta nahi duen orori ere gogorarazten dizuegu saio gehiago egingo ditugula Felix Ugarte espeleologia taldearen eskutik uda eta udazken honetan, hemen duzue informazio guztia. Eskerrikasko Javier eta Ainarari ere atzo erakutsitako guztiagatik.

Hurrengora arte!

Aralarko lurrazpia ezagutu nahi?

Kaixo lagunak! Irteera hauen berri eman genizuen azken sarreran eta hemen gatoz lehenengoarekin. Aralarko Akaitz Txiki II kobara egingo dugu zailtasun baxuko (“1” zailtasuna) espeleologia irteera eta guztiok zaudete gonbidatuak. Sekretu asko eta asko gordetzen ditu Aralarrek eta horietako asko lurrazpian daude.  Sekretu hauek deskubrituko ditugu Felix Ugarte elkarteko espeleologoen eskutik. Ausartuko al zara gurekin etortzen? 

Plaza mugatuak izango dira eta iazko arrakasta ikusita erreserba lehen baitlehen egitea gomendatzen dizuegu.

Akaitz-Txiki 2_2015 EUSK

Zailtsun desberdineko irteerak egingo ditugu Gipuzkoako Parketxeetan uda eta udazken honetan. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

___________________________________________________________________________

Hola amigos, ya os informamos sobre estas salidas en la última entrada y aquí venimos con la primera de ellas. Realizaremos una salida espeleológica de baja dificultad (dificultad “1”) a la cueva Akaitz Txiki II de Aralar y estáis todos invitados.  Aralar guarda muchos secretos y muchos de ellos están en el subsuelo. Descubriremos algunos de estos secretos de la mano de expertos espeleólogos de la asociación Felix Ugarte. ¿Te atreves a venir con nosotros?

Las plazas para esta salida serán limitadas y teniendo en cuenta el éxito que tuvo el año pasado os recomendamos hacer la reserva cuanto antes.

Akaitz-Txiki 2_2015 CAST

Realizaremos salidas de diferente dificultad en los Parketxes de Gipuzkoa, para más información pulsa aquí.

“Eta azkenean… txantxikua”

Bart gauean irteera egin genuen Aralarren bertako anfibioak ezagutzeko. 25 pertsona inguru bertaratu ziren, talde jatorra benetan. Espezie ugari ikusi ez bagenituen ere gauza interesgarriak topatu genituen. Apo arrunta anplexoan errutea jartzen edo bikote bila, apo arruntaren eta txantxikuaren zapaburuak, bertako karramarro pare bat… Txantxikua entzun ere enztuten genuen, baina ederki ezkutatzen zen eta topatuko ez genuela zirudienean hortxe agertu zitzaigun, eta ez bat, ez, biak zeuden zulo berean, arra eta emea, gainera arrak arrautzak zeramatzan gainean! Ederra izan zen eta txikienek ere gozatu zuten animalitxo hori ikusiz, ez baita erraza hura ikustea.
DSC_0337
Anderrek ezinhobeto deskribatu zigun ikusitakoa eta gauza ugari ikasi genituen animalia hauen inguruan. Eskerrikasko Ander! Bertaratu zinetenoi esan genizuen moduan hemen duzue Anderren blogean ikusgai dauden anfibio eta narrastien posterrak.
Gogoratu, datorren igandean daukagula hurrengo saioa Aralarko narrastiak ezagutzeko. Maiatzaren 17an, igandea, goizeko 10:00etan ikusiko dugu elkar Lizarrustiko Parketxean. Irteeraren informazioa duzue jarraian:
Narrastiak_Kartela2015

Animatu eta eman ezazu izena lehen bait lehen!

Deitu (943 18 03 35 / 688 89 50 69) edota idatzi posta elektronikoz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Gaueko irteera Aralarren anfibioak ezagutzeko

Esperientzia polit bezain berezia bizi nahi al duzu gurekin? Anfibioen ugalketa garaia gertutik eta bertatik bertara ikusi eta sentitu nahi al duzu? Larunbat iluntze honetan duzu aukera paregabea Aralarren! Txango txiki bat egingo dugu, Arkakako putzura hain zuzen. Bertan, habitat aberats horretan bizi diren anfibioak bilatuko ditugu eta urte sasoi honetan odola bor-bor dutela baliatuko dugu animalia hauen ugalketaz zerbait gehiago ikasteko. Ander Izagirre aditua izango da gidaria irteera honetan.

Eman ezazu izena lehen bait lehen!

                   ___________________________________________________________

¿Quieres vivir una bonita experiencia con nosotros? ¿Te gustaría poder ver y sentir de cerca la reproducción de los anfibios? ¡Este sábado al anochecer te ofrecemos una oportunidad inmejorable en Aralar! Realizaremos una pequeña excursión al embalse de Arkaka. Allí, buscaremos los anfibios que habitan este hábitat tan rico y gracias a que en esta época del año tienen la sangre “alterada” podremos aprender algo más sobre la reproducción de estos animales. Nos guiará la salida el experto Ander Izagirre.

¡Haz tu reserva cuanto antes!

Anfibioak gauez_kartela2015

Deitu (943 18 03 35 / 688 89 50 69) edota idatzi posta elektronikoz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Llámanos (943 18 03 35 / 688 89 50 69) o escríbenos un correo a barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Hemen duzue iaz anfibio eta narrastiak ezagutzeko egin genuen ibilaldiaren bideo bat (egunez egin genuen ibilaldia, eta aurten ere maiatzaren 17, igandean, egingo dugu berriro egunez narrastiak eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia). Dagoeneko, irteera honetarako ere eman dezakezue izena.

Txorien orkestra sinfonikoa Ataunen

Ibilaldi berezia ospatu dugu gaur Barandiaran Museoan. 30 bat txoriren kantuak entzun, ezagutu eta desberdintzen ikasi dugu Mikel Olanoren eskutik Ataungo herri bidean zehar. Egia esateko, hori baino askoz gehiago ere egin dugu; natura entzuten ikasi dugu, gure inguruan gertatzen diren gauzak antzemateko belarriak soilik erabiliz eta esperientzia polita izan da benetan! Hemendik aurrera ikasitakoa praktikan jartzea soilik geratzen zaigu eta udaberria sasoi aproposa da horretarako!

DSC_0200

DSC_0205

Ataungo saioa galdu baduzue, gogoratu datorren igandean, maiatzak 3, izango duzuela beste aukera bat txori kantuak ezagutzeko. Zegamako Anduetza Parketxetik irtengo da ibilaldia goizeko 10:00etan.