Tag Archives: aralarko parketxe hedatua

Aralarko historiaurreko aztarnak, Igaratzan

Aukera berri bat Aralarrek ezkutatzen dituen altxorrak hobe ulertzen laguntzeko; lehendik ezagutzen direnak eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko ibilaldi gidatua egingo da Igaratzara ekainaren 22an (larunbatarekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Baserriko bizimodua ezagutuz

Eguraldi aparta lagun izanik, ehun pertsonatik gora bildu ziren atzo Iztueta baserrian bertako lana eta bizimodua ezagutzeko. Beste behin, Iztueta baserriko kideek ateak parez pare zabaldu zizkiguten beraien egunerokotasuna helarazteko: ukuiluko lanak, produktuen ekoizpena, abereen zaintza… eta amaitzeko bertan egiten dituzten jogurt eta izozkiak dastatzeko aukera eskaini zien bisitari guztiei.

IMG-20190217-WA0010

Plazak mugatuak izanik eta ikusita saioak izan duen arrakasta, bigarrengo aukera bat eskainiko da datorren igandean, otsailaren 24ean hain zuzen ere. Gogoratu izena eman behar dela aurrez 943180335 / 688685069 telefonoetara deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Ibili azkar tokirik gabe gelditu nahi ez baduzu!

Iztueta Baserria_Otsailak 24

IPUIN KONTAKETA ARRAKASTATSUA ATAUNEN!

Gaur arratsaldean Barandiaran Museoa misterioz bete zaigu. Ez zegoen plan hoberik gaurko egunerako, famili giroan, ganbararen epeltasunean, hainbeste gustuko ditugun kondairak entzutea.

ipuin kontaketa1

Bi emanaldiak bete ditugu arrakasta handiz eta hemendik esker mila eman nahi dizkizuegu gurera etorri zareten guztioi eta nola ez, Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideei, beste behin, momentu on hauek pasarazteagatik. Eskerrik asko Maitane, Tomax, Monika eta Juanjo!

ipuin kontaketa 2

Bestalde… gaurko saioak galdu dituzuela? Ez larritu! Zegaman beste 2 aukera izango dituzue eta abenduaren 12an… ez denborarik galdu eta eman izena lehen bait lehen plazak mugatuak dira eta!

Ipuin kontaketa 2015 Ataun+Zegama

Tradizioari ate joka

Atzo, eguraldi zoragarri batez lagunduta, tradizioari ate joka joan gintzaion Aralarren. Joseba Insausti artzain eta gaztagileari bisitatxo bat egin genion bere Esnaurretako bordan. Gazta egiten topatu genuen eta bertatik bertara ikusi ahal izan genuen bai helduok eta baita haurrek ere nolakoa den prozesu berezi hori.

Txikienek harrituta begiratzen zioten ardietatik goizean goiz jetzitako esneari eta ikusmira handiz jabetzen ziren nola ari zen esne hori gazta bihurtzen.

Artzaintza eta gazta Aralarren

Josebak bere ukuilua eta gaztategia erakutsi zigun eta bere etxe barrura ere sartu ginen, berak egindako gazta goxo-goxoa dastatzera. Mendiko gazta deritzona egiten du Josebak, Idiazabal denominazioaren barruan eta honen inguruko hamaika berezitasun azaldu zizkigun.

Irailaren azken asteburuan berak egindako gazta desberdinen dastaketa bat egingo dugu Aralarko Parketxean, gogoan izan eta egon zaitezte adi!

Mila esker Joseba zure lanbide honen berri ematearren eta zure etxera sartzen uzteagatik. Aralarko oinarrizko pieza zarete artzainok! Eutsi horri!

Anfibio eta narrastiak ezagutzeko ibilaldiak

Udaberriak eskaintzen dizkigun baliabideak bidelagun izan nahi ditugu Gipuzkoako Parketxeetan. Herpetofaunaren gaiari heldu nahi diogu oraingoan (anfibio eta narrastiak, denok ulertzeko). Nahiko talde ezezaguna da herpetoena eta hasiera batean higuingarriak iruditzen zaizkigun arren, interesgarri bezain maitagarriak direla erakutsi nahi dugu. Inguruaren kalitatearen adierazle onak ditugu eta honek ere badu bere garrantzia. Hori dela eta hauek hobeto ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu, Ander Izagirre adituaren eskutik. Lehen aukera maiatzaren 9an izango duzue, Aralarko Natur Parkean GAUEZ egingo dugun irteera baten bidez.

Anfibioak gauez_kartela2015

Hortik aurrera irteera desberdinak egingo ditugu Gipuzkoako Parketxeetan, hona hemen informazioa gehiago:

Narrastiak_Kartela2015