Tag Archives: aralar

Muga ez den muga

Andoni Egañak behin Maulen halaxe kantatu zuen hegoaldetik iparraldera kotxez zihoan baten paperetik:

Itsasoa da zoragarria
apar zuri arrats gorri
ez ote gera Zumaiatikan
Hendaiaraino etorri?
Baina zuk kasu egin zaiozu
aspaldiko Xalbadorri
eta ze kristo egin behar zaio
muga ez den muga horri?

Muga hori errealitate bat da egun, ikusezina, baina nabarmena hein handi batean. Elkar ezagutzen ote dugu Euskal Herriko Iparraldeko eta Hegoaldeko bizilagunek?

Bada alderik gure artean, esaterako, eta onartu beharrekoa, iparraldean, azken 30 urte luzeetan beren haurrak euskaraz ikas dezaten lan handia egin behar izan dute, ikastolak sortu eta mantentzeko zein euskara hauspotzeko. Euskal Herriko haurrei euskarazko irakaskuntza eskaini ahal izatea ez da lan erraza leku guztietan eta are gutxiago aire libreko jardueretan, gurea kasu. Gipuzkoako Parketxeetan gure hizkuntzari dagokion lekua aitortzea gustatzen zaigu, jarduerak euskaraz eramaten ditugu aurrera; euskaratik eta euskaraz, Maialen Lujanbiok kantatu zuen moduan.

txoria

Igaro den ikasturtean iparraldeko zenbait ikastola gurera etortzeko erabakia hartu zuten, Ataun eta Aralarko aberastasun kultural zein naturalaz gozatzeko helburuarekin. Lizarrustiko aterpetxean egonaldia egin zuten gurekin, hiru egunekoa gehienetan eta aurtengoan ere gurera etorriko dira.

Eta zuetako batzuk esango duzue, eta ze berri klase da hau Gipuzkoako Parketxe Sarearen blog baterako? Tira, blog honek Parketxeen egunerokotasuna azaltzea du xede eta guretzat garrantzitsuak diren gauzak zuekin konpartitzea. Beti ez gara txoriez, saguzarrez, mitologiaz eta artzaintzaz arituko; tarteka, gure kezkak eta pozak konpartitu nahiko genituzke zuekin, eta batzuetan, hausnarketa sakonagoak egiteko beta hartu.

Zenbat ikasi duten iparraldeko ikasle hauek lurrotan, mitologiaz, Joxemiel Barandiaranen lanen garrantziaz, hemengo artzaintzaz… baina batik bat, zenbat ikasi dugun guk haiekin! Badugu komuneko hizkuntza bat, komuneko kultura bat. Berdinak gara, eta era berean, desberdinak. Horri, aberastasuna esaten zaio. Hegoaldekook Iparraldera pastorala ikustera soilik igotzen bagara, edo Larrainera Tourra pasatzen denean, emozioa eta giro ederra biziko dugu, baina Iparraldearen irudi folklorizatua baino ez dugu jasoko. Iparraldea ezagutu beharra dugu, arestian aipatutako aberastasunaz jabetuko bagara.

“Haizea dator iparraldetik” zioen Xabier Letek, eta guk, ipar haizea, biziki maite dugu.

Advertisements

Aralar biluzten

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Aralarko zenbait historiaurreko aztarna nahiko ezagunak dira, baina Igaratzan badira altxor berezi batzuk, ez nolanahikoak gainera.

Atzo, Joxan Mujika arkeologoaren eskutik aztarna hauetako batzuk ezagutzeko aukera ederra izan genuen. Talde polit bat elkartu ginen Lizarrustiko Parketxean goizean goiz eta baso marduletatik lehenik eta zelai zabaletatik gero, Igaratzara heldu ginen eguerdirako. Han, Beaskinarteko harrespila, Aiatzioko txabolak, Igaratzako trikuharriak, menhirra eta beste hainbat aztarnen nondik norakoak azaldu zizkigun Joxanek.

Giro bikaina, kontu interesgarriak, jende jatorra eta oro har, igande zoragarria atzokoa.

Igaratza arakatzera animatuko al zara?

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin. Neolitotik erromatar garaira.

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, ibilaldi gidatua antolatu dugu Igaratzara irailaren 30ean (igandearekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.

Aurrez izena eman beharko da eta plazak mugatuak izango dira.

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2018 (2)

Igaratzako altxorrak

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin. Neolitotik erromatar garaira.

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, ibilaldi gidatua antolatu dugu Igaratzara uztailaren 21ean (larunbatarekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.

Aurrez izena eman beharko da.

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2018

 

Aralarko eguzkipetik

Atzo, eguzkiaren izpi atseginez gozatu genuen Aralarko Parketxean elkartu ginen 50etik gora lagunok. Baina ez ginen goxotasun horri probetxua atera genion bakarrak izan. Udaberria igaro den moduan igaro denez, narrastiak ere giro atseginagoen irrikitan daude. Atzo, horietako batzuk gertutik ikusteko aukera izan genuen (sugeek ihes egin ziguten, baina) anfibio ugariz gain.

Narrasti eta anfibio espezieak desberdintzen ikasi genuen eta gainera, horietako asko gertutik eta bertatik bertara ikusi ahal izan genituen. Narrastiei historikoki eman zaien ospe txarra eta hamaika mito baztertu genituen eta errespetua besterik ez diegula zor ikasi genuen.

Goiz polita izan zen, Aralarrek ezkutatzen dituen altxorren erakusleiho bikaina.

DSC_0303

 

 

Nahi duenak beste aukera bat izango du igande honetan, ibilaldia errepikatuko dugu eta, oraingoan Listorretan (Errenteria). Horretarako Arditurriko Parketxearekin jarri behar zarete harremanetan (943495069).

Atzoko irteeran erakutsitako Euskal Herriko anfibio eta narrastien posterrak, ikusgai eta deskargatzeko aukerarekin, dituzue Ander Izagirreren blogean:  http://naturzalia.blogspot.com.es/p/posterrak.html.

 

Ezagutu nahi al duzu Aralarko herpetofauna?

Herpetofaunak narrasti eta anfibioei egiten die erreferentzia. Ezagutzen al ditugu gure inguruko narrasti eta anfibio espezieak?

Bada, igande honetan aukera ederra eskaintzen dugu Aralarko Parketxean, Ander Izagirre adituaren eskutik. 10:00etan elkartuko gara Lizarrustiko Parketxean, Lareoko urtegira oinez joango gara eta bertan bilatuko ditugu animaliok.

Aukera ederra da familian mundu ezagun hau gertuagotik ezagutzeko.

Eman ezazue izena eta animatu abentura honetan!

Narrastiak kartel orokorra 2018

Egonaldiak Aralarko natura parkean!

Astea bikain hasi dugu Aralarko Parketxean. Eguraldia lagun, Arteako Eskola etorri zaigu bisitan oraingoan eta makina bat gai landu ditugu ikasle jator hauekin: mitologia, arkeologia, Joxemiel Barandiaran, errota, mendia, zerealak, taloa… guztia jolasean eta giro paregabean!

Egonaldi ugari ditugu udaberri honetarako, Euskal Herriko bazter guztietatik datozenak, eta ia lekurik ez dugu Lizarrustiko Aterpetxean, baina datorren ikasturterako erreserbak egiten hasiak gara dagoeneko, beraz lekurik gabe geratu nahi ez baduzue, jarri gurekin harremanetan eta egin ezazue erreserba berandu baino lehen!

Hona hemen egunotako argazki batzuk.

Zuen zain gaude!

943 18 03 35

barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Ataunen, iparra galdu gabe

Gaurko goiza bustitik hasi badugu ere, 40tik gora pertsona hurbildu dira Ataungo Barandiaran Museoan antolatu dugun Mitologia orientazio jolasera.

Aurkitu beharreko altxor guztiak aurkitu dituzte familiek eta mapa baten gainean ederki orientatzen direla erakutsi digute. Joxemiel Barandiaranek jasotako kondaira ugari ikasi dituzte eta baita Ataungo txoko eder batzuk ezagutu ere. Hona hemen gaurko argazki batzuk:

P1110261

Mitologia orientazio jolasa Ataunen

Dagoeneko ate joka dugu udaberria eta ziur Aste Santurako planak egiten ere hasiak zaretela. Hementxe gatoz familian egiteko plan eder batekin.

Aralar eta Ataungo bazterrak ezagutzeko eta bertako ondare naturalarekin zein kulturalarekin gozatzeko MITOLOGIA ORIENTAZIO JOLASA antolatu dugu, pazko asteko igandean, apirilak 8an. Familian goiz ederra pasako duzue, Barandiaran Museo inguruan dauden pistak aurkitu beharko dituzue, mitologiarekin zerikusia izango dutenak.

Horrez gain Barandiaran Museoan eta Errotatxon egunero bisita gidatu bereziak eskainiko dira 11:30etan, Talo tailerrak egiteko aukera ere egongo da eta baita Aralarko Natura Parkean zehar ibilaldi gidatuak ere.

Plan sorta ederra beraz, mitologiaz zein naturaz gozatzeko eta jolastuz ikasteko.

Eman izena eta ez zaitez lekurik gabe geratu!

Aste Santua Barandiaran 2018