Tag Archives: Aralar Parke Naturala

Luxuzko bisitak Iztueta baserrian, animalien erdian

Igandean bigarrengo aukera bat egon zen Goierriko baserri ezagunenetako bat bisitatzeko. Lazkaomendin kokatzen den Iztueta baserriko zoko guztiak interes handiz miatu zituzten bildutako bisitariek. Urtez urte antolatzen diren ate ireki hauek sekulako arrakasta izaten dute; bertako behiak, instalakuntak eta ekoizten dituzten produktuak bertatik bertara ezagutzeko aukera egoten da eta, batez ere, txikienei esnea nondik datorren erakustea da helburuetako bat.

Eguraldi aparta lagun, bi igandez jarraian ospatu dira aurtengo saioak plaza guztiak betez. Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu gure inguruko baserriak jendeari ezagutzera emateko, garrantzitsua baita lehen sektoretik egiten den lana balioan jartzea eta haurrei egunero kontsumitzen dituzten produktuak nondik datozen azaltzea esperientzia lehenengo pertsonan biziz.

Mila esker bertaratutako guztioi eta, nola ez, Iztueta baserriko kideei beste behin egindako lan bikainarengatik!

IMG-20190226-WA0022

 

 

Advertisements

ARALARKO SEKRETUAK BEGIZTATUZ

40 pertsonatik gora bertaratu ziren atzo Aralarko Pikuetaondarra-Naparbide parajeko azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ibilaldira.

Nahiz eta eguraldia gure alde ez egon,  harrera ezin hobea izan zuen ibilaldiak. Pausoz-pauso, Joxean Mujikaren gidaritzapean, historiaurreko aztarnak begiztatuz igaro genuen goiza, aurkikuntza antzinakoenetatik (Jentilarri trikuharria) berrienetara (lau urtetik gaurdaino aurkitutako cromlech-ak) salto eginez. Monolito ugari bisitatu genituen eta Joxeanek ederki azaldu zizkigun bakoitzaren ezaugarriak eta urte guzti hauetan zehar lur-azpian gorde dituzten sekretuak, aurrera eraman dituzten zaharberritze lanez gain noski.

20150808_122929

Esker mila bertaratutako guztiei, erakutsitako interes eta jakin-minarengatik. Baita Joxean Mujikari bere denborarengatik eta berak eta bere lantaldeak egindako lan bikainarengatik.

Gogoz itxarongo diogu hurrengo irteerari, bien bitartean, zuen lana gertutik jarraitu eta jendeari Aralarren daukagun ingurune paregabea ezagutzera ematen jarraituko dugu bertako altxorrak errespetatzen, gozatzen, maitatzen eta zaintzen erakutsiz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gerri buelta latzeko ezkioa Pagoetan

EZKIOA-TILIA-CORDATA-2Bitxikeria ugarirekin etortzen zaigu, ia egunero, gure basoetan zaindari ibiltzen den Antxon Gomez basozaina. Gaurkoan, Gipuzkoako Ezkio (Tilia cordata) handienetarikoa Pagoetan ote dugunaren berria eman digu, 3,10m-ko gerri buelta duena alajaina!

Egunero altxor berriak topatzen dituen pirataren antzera etorri zaigu basozaina, pozik eta zur eta lur, ez baita gutxiagorako gure ingurunea.

Ezagutu, gozatu eta maita dezagun gure altxorra, hori da Pagoetatik uda honetarako opa dizueguna.

Gaueko irteera Aralarren anfibioak ezagutzeko

Esperientzia polit bezain berezia bizi nahi al duzu gurekin? Anfibioen ugalketa garaia gertutik eta bertatik bertara ikusi eta sentitu nahi al duzu? Larunbat iluntze honetan duzu aukera paregabea Aralarren! Txango txiki bat egingo dugu, Arkakako putzura hain zuzen. Bertan, habitat aberats horretan bizi diren anfibioak bilatuko ditugu eta urte sasoi honetan odola bor-bor dutela baliatuko dugu animalia hauen ugalketaz zerbait gehiago ikasteko. Ander Izagirre aditua izango da gidaria irteera honetan.

Eman ezazu izena lehen bait lehen!

                   ___________________________________________________________

¿Quieres vivir una bonita experiencia con nosotros? ¿Te gustaría poder ver y sentir de cerca la reproducción de los anfibios? ¡Este sábado al anochecer te ofrecemos una oportunidad inmejorable en Aralar! Realizaremos una pequeña excursión al embalse de Arkaka. Allí, buscaremos los anfibios que habitan este hábitat tan rico y gracias a que en esta época del año tienen la sangre “alterada” podremos aprender algo más sobre la reproducción de estos animales. Nos guiará la salida el experto Ander Izagirre.

¡Haz tu reserva cuanto antes!

Anfibioak gauez_kartela2015

Deitu (943 18 03 35 / 688 89 50 69) edota idatzi posta elektronikoz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Llámanos (943 18 03 35 / 688 89 50 69) o escríbenos un correo a barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Hemen duzue iaz anfibio eta narrastiak ezagutzeko egin genuen ibilaldiaren bideo bat (egunez egin genuen ibilaldia, eta aurten ere maiatzaren 17, igandean, egingo dugu berriro egunez narrastiak eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia). Dagoeneko, irteera honetarako ere eman dezakezue izena.

Anfibio eta narrastiak ezagutzeko ibilaldiak

Udaberriak eskaintzen dizkigun baliabideak bidelagun izan nahi ditugu Gipuzkoako Parketxeetan. Herpetofaunaren gaiari heldu nahi diogu oraingoan (anfibio eta narrastiak, denok ulertzeko). Nahiko talde ezezaguna da herpetoena eta hasiera batean higuingarriak iruditzen zaizkigun arren, interesgarri bezain maitagarriak direla erakutsi nahi dugu. Inguruaren kalitatearen adierazle onak ditugu eta honek ere badu bere garrantzia. Hori dela eta hauek hobeto ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu, Ander Izagirre adituaren eskutik. Lehen aukera maiatzaren 9an izango duzue, Aralarko Natur Parkean GAUEZ egingo dugun irteera baten bidez.

Anfibioak gauez_kartela2015

Hortik aurrera irteera desberdinak egingo ditugu Gipuzkoako Parketxeetan, hona hemen informazioa gehiago:

Narrastiak_Kartela2015

Pagoetako Betizu eta Pottoka-arraza fosilak ezagutzeko aukera

Aurreko larunbatean, magnolio eta kamelia artean eskaini genion ongi etorria udaberriari Iturrarango Lorategi Botanikoan.

Rafa-lorategian-bisitanAsteburu honetarako berriz PAGOETAKO BETIZU ETA POTTOKEN bitxikeriak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Bi arraza fosil hauen errekuperazio lanetan aritu diren Iñigo Agirre eta Jose Mari Plazaola albaitariak izango ditugu gidari.

 

 

betizu-eta-pottokak-kartela

Saguzarrak hurbiletik ezagutzeko azken aukera Ataunen / Última oportunidad para conocer los murciélagos de cerca en Ataun

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak saguzarrak hurbiletik ezagutzeko hainbat aukera eskaini ditu eta azken saioa larunbat honetan ilunabarrean egingo da, urriak 18, Ataungo Barandiaran Museoan. Saguzarrak hibernazioan sartuko dira laster eta ez ditugu ikusiko udaberrira arte.  Orain arte egindako saioek arrakasta handia izan dute eta joaterik ezin izan duzuenei gonbita luzatu nahi dizuegu, ekitaldi berezi honetan parte hartzeko.

Jarduera hauetan ugaztun hegalari harrigarri hauen ezaugarriak ematen dira ezagutzera Kiko Alvarez adituaren eskutik: euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, nola orientatzen diren, nola erlazionatzen diren, ingurumenarentzat duten garrantzia… Lehen 30 minututan Barandiaran Museoan emango ditugu azalpenak ikus-entzunezkoen laguntzaz. Jarraian, ibilaldi erreza egingo dugu inguruetatik saguzarrak entzuteko eta ikusteko; tresneria berezia erabiliko dugu haien soinuak jasotzeko, ilunabarra izanik momenturik egokiena.

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Adin guztiko publikoari zuzendua dago eta aurrez izena eman behar da, horretarako, honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69,  hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Prezioa: 5€ helduentzat eta 3 € 5-12 urte tartekoentzat.

Saguzarrak

Este año la Fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea ha organizado varios eventos para poder conocer de cerca a los murciélagos y la última oportunidad se tendrá al anochecer del próximo sábado, 18 de octubre, en el Museo Barandiaran situado en Ataun. Los murciélagos pronto entrarán en estado de hibernación y no les volveremos a ver hasta la próxima primavera. Los eventos realizados hasta ahora se han celebrado con gran éxito y queremos invitar a participar en esta actividad especial a todo aquel que no haya tenido oportunidad de asistir a los anteriores.

Mediante estas salidas se dan a conocer, de la mano del experto Kiko Álvarez, las características de estos magníficos mamíferos voladores, como por ejemplo las costumbres que tienen, de que se alimentan, como se orientan por la noche, como se relacionan, su importancia para el medio ambiente… Durante los primeros 30 minutos se realizará una exposición audiovisual en el Museo Barandiaran. A continuación, se dará paso a una excursión por los alrededores apta para todos los públicos para oír y ver a los murciélagos; emplearemos unos aparatos especiales para poder percibir sus sonidos, siendo el anochecer el momento más oportuno.

Este evento dará comienzo a las 19:30 de la tarde y tendrá una duración aproximada de 1 hora y media. Está dirigido a todos los públicos y es imprescindible dar el nombre previamente, para ello, los visitantes disponen de estos números de teléfono: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, o bien de este correo electrónico barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Precio: adultos 5€ y 3 € para niños entre 5-12 años.

Nepalen inguruko erakusketa, hitzaldia eta bideo emanaldia Lizarrustin gonbidatu ezin hobeekin

Nepal herrialdeari hilabete eta erdiz egin zaion omenaldi txiki honekin amaitzeko, irailaren 13an, larunbata, Axier Izagirre, Alex Txikon eta Joxe Ramon Agirre, Marronek, Himalaya eta Nepali buruz hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dute Lizarrustiko Parketxean iluntzeko 20:00ak aldera.

nepal

Hiru mendizale eta abenturazale ezagun hauek mundu osoan zehar bidaiatu dute eta baita mendi gailur ugari menderatu ere, beraz, plazer bat izango da beraien hitzak entzutea eta bizi izan dituzten esperientziak ezagutzea.

Abuztu hasieratik ekintza bereziak antolatu dira Ataungo Lizarrustiko Parketxean, Nepalen hilabetea izendatutakoaren barnean, lurralde honetako kultura gertuagotik ezagutzeko aukera eskainiz:

  • Abuztuaren 2tik Irailaren 14raNepal herrialdearen inguruko erakusketa.
  • Abuztuaren 23an Nepal eguna ospatu zen, Goierrin bizi diren nepaliarren eskutik antolatutako festa bat.

Hortaz, azken ekitaldi honetara ere, nola ez, gonbidatuak zaudete gurera!

Informazio gehiagorako deitu Lizarrustiko Parketxera: 943 58 20 69.

___________________________________________________________________________

Exposición, charla y proyección de video sobre Nepal en Lizarrusti con invitados de excepción

Para terminar con el pequeño homenaje que se le ha hecho al pueblo nepalí a lo largo de mes y medio, el 13 de septiembre, sábado, Axier Izagirre, Alex Txikon y Joxe Ramón Agirre, Marron, ofrecerán una charla acompañado de una proyección sobre el Himalaya y Nepal sobre las 20:00h en el Parketxe de Lizarrusti.

nepal

Estos tres conocidos alpinistas y aventureros han viajado por todo el mundo y alcanzado numerosas cimas, por lo que, será un placer escuchar sus palabras y conocer de su propia voz las experiencias vividas.

Desde primeros de agosto hemos organizado varias actividades en el Parketxe de Lizarrusti ubicado en Ataun, dentro de lo que nombramos como el mes de Nepal, con el fin de acercar la cultura nepalí a la gente:

  • Desde el 2 de agosto hasta el 14 de septiembreuna exposición sobre Nepal.
  • El 23 de agosto, se celebró el día de Nepal, una fiesta organizada por los vecinos nepalíes que viven en Goierri.

¡Como no podía ser de otra manera, estáis invitados a nuestra casa una vez más!

Para más información podéis llamar al Parketxe de Lizarrusti: 943 58 20 69

Aurten ere txondorra piztuko dugu Lizarrustin!

Irailaren 21ean piztuko da txondorra eta urriaren 5a bitarte mantenduko da piztuta, egun honetan bertan ikatza ateratzen den arte. Bi egun hauetan zehar jarduera desberdinez girotuta egongo da goiza, hala ere, piztuta dirauen egun guztietan zehar bisitatu ahal izango da txondorra ordua aldez aurretik erreserbatuta.

Aukera paregabea izango duzue antzinako ikazkinen lana gertutik ezagutzeko! Anima zaitezte!

Ikazkintza_Aralarren_2014