Tag Archives: anochecer

Lainoa eta festa Aloñan

DSCN7777

Pasa den astean irteera bertan behera gelditu ostean, larunbat arratsaldean Gorgomendira ilunabarra ikustera igotzeko aukera izan zen azkenik, eguraldiak errespetatu eta euririk egin ez baitzuen.

Talde ederra osatu ostean, arratsaldeko 18:20 abiatu ziren parte-hartzaileak Aloña aldera, Durutik pasatu eta bertan aurkitzen den lapiazera gerturatuz, azkenean behe-laino artean gailurrera heltzeko. Azken aldapa igo eta ondo merezitako ogitartekoak jan ostean, eguraldia beste behin portatu eta behe-lainoa joan egin zen. Naiz eta ilunabarra ondo ikusi ez izan, lainoz inguratutako paisai ederrak ikusteko aukera paregabea egon zen. Eta nola ez, amaitzeko Belar-eko txabolan kafe, pasta eta bonboiak eskaini zizkiguten musika eta dantza artean!

Mila esker irteera hau egitea ahalbidetzen eta festa giroan murgiltzen duzuen guztioi, datorren urtera arte!

_DSC8146

Después de que se suspendiera la salida de la semana pasada, el sábado por la tarde por fin  fue posible subir a Gorgomendi a ver el atardecer, ya que el tiempo respeto y no llovió.

Con muy buena participación, el grupo partió hacia Aloña sobre las 18:20 , pasando por Duru y acercándose al lapiaz que se encuentra en esa zona, para llegar a la cima entre la niebla. Después de subir la última cuesta y comer los merecidos bocadillos, el tiempo se volvió a portar y despejó la niebla. Aunque no pudimos ver la puesta de sol con claridad, sí que pudimos disfrutar de un paisaje espléndido entre nubes. Y como no, para terminar, en la chabola de Belar nos acogieron con café, pastas y bombones ¡acompañados de música y bailes!

Muchísimas gracias a todos aquellos que hacen posible esta salida cada año y la convierten en una bonita fiesta entre amigos. ¡Hasta el próximo año!

Advertisements

“Aloña ilunabarrean” egunez aldatzen da

Biharko iragarrita dagoen eguraldia dela eta, urteroko mendi-irteera arrakastatsu hau egunez aldatzea erabaki da. Bihar ospatu beharrean, eguraldiari bigarrengo aukera bat emango diogu eta ea hemendik aste betera ilunabar zoragarri batez gozatzeko aukera eskaintzen digun… Izena emateko epea zabalik dago, beraz, astebete gehiagoz.

Anima zaitezte eta etorri uztailaren 28an Gorgomenditik ilunabarra bizitzera!

Aloña ilunabarrean2018_2

Sentitu ezazu ilunabarra, Aloñan

Udako atsedenaldia hartu aurretik, urteen poderioz klasiko bat bilakatu den mendi-irteera ospatzeko unea iritsi da, Aloñara ilunabarrean igotzekoa hain zuzen ere.

Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik antolatutako aurtengo mendi-irteeren programaren 4º ibilbidea izango da honakoa. Uztailaren 21ean, larunbatarekin, mendizaleak arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta bertatik ekingo diote bideari.

Urtero falta ezin den mendi-irteera hau, ilunabar zoragarri bat baino zerbait gehiago da… beraz, eguraldiak baimentzen badu eta esperientzia bizi nahi baldin baduzu, ezin zara etxean gelditu!

Informazio/erreserbak: 943782894, 699335183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Aloña ilunabarrean2018

Siente el atardecer, en Aloña

Antes del merecido descanso del verano, llega el momento de celebrar la salida montañera que se ha convertido en todo un clásico a lo largo de los años, la subida al Aloña al anochecer.

Ésta será la 4º salida del programa de excursiones de montaña de este 2018 que anualmente se organiza de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu. Por lo tanto, el 21 de julio, sábado, los participantes se reunirán a las 18:00 de la tarde en el Parketxe de Arantzazu y comenzarán la subida a la conocida cumbre.

Esta exitosa salida anual al Aloña es mucho más que un bonito atardecer…por lo que, si el tiempo acompaña y si quieres vivir la experiencia, ¡no te puedes quedar en casa!

Información/reservas: 943782894, 699335183,  arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

..eta eguzkia lainoz estali zen- ..y el sol se cubrió con la niebla

Halaxe gertatu zen. Atzo ilunabarrean Arantzazu Parketxetik gogotsu abiatu zen 74 mendizalez osaturiko taldea. Aloña gailurretik eguzkiaren jaitsiera eta ilargi betea ikustea zen helburua. Baina gailurrera heldu baino metro batzuk lehenago eguraldi sargoritsuak arroilan sorturiko behelainoa gorantz egin zuen  Aloña gurutzea guztiz estali arte. Hala ere taldearen animoa ez zen galdu eta Belarreko artzain etxolan gau giro ederra antolatu zen, bertako soinujoleak gauari musika  jarriz.


Así ocurrió. Ayer al atardecer el grupo de 74 montañeros partió con mucha ilusión desde el Parketxe Arantzazu. El objetivo de esta marcha era disfrutar desde la cima del monte Aloña de una puesta de sol y la luz de la luna llena . Pero poco antes de alcanzar la cima la niebla formada durante un día de mucho bochorno cubrió por completo el cielo y la panorámica espectacular que se divisa desde esta montaña. A pesar de ello los ánimos del grupo no decayeron y en la chabola de pastores de Belar el grupo disfrutó al son de la música del acordeonista.

Argazki bilduma/Fotos del álbum

IMG_5905

Eguzkitik superilargira, Aloñaren gozamena / Del sol a la superluna, una gozada en Aloña

2014_07_12__2266a

 

Uztailaren 12an,  Arantzazu Parketxeak sustatuta, Aloñara joateko mendi ibilaldi gautarra ospatu zen. Gau misteriotsua izatea espero zen; iragarkiak esan zuenez , aurtengo hiru superilargiaren lehenengoa ikusiko baizen. Eguraldiari erreparatuta ez zuen ematen zeruak mendi taldearen alde egingo zuenik.; hasieran itxura eskasa zuen baina gaua heldu ahala egoera aldatzen hasi zen. Lainoa, lanbroa, eta apur bat hotz mendian gora bidelagun izan genituen baina Aloñaren gailurretik, une batetik bestera, zeruaren beste dinamika ederrago batera jotzen hasi zela ohartu ziren mendizaleak. Une honetatik aurrera, lehenengo, ilunabarrari erreparatu genion , ondoren superilargiaren agerpen liluragarriaz gozatzeko.  Bi hitzetan esanda, zirrarak harrapatu zuen mendi taldea!!

Ikusi argazkiak. HEMEN


El pasado 12 de julio y de la mano de Arantzazu Parketxea se celebró la salida nocturna al monte Aloña.  A la espera de poder protagonizar la primera superluna de este año, la noche tomaba, aún si cabe , un mayor misterio. Con respecto al tiempo éste no parecía ponerse  del lado del grupo montañero, sin embargo a medida que avanzaba el atardecer comenzó a dar visos de mejoría. Durante la primera fase de subida la niebla, el sirimiri, y el frío fueron acompañantes de la marcha, pero al alcanzar la cima y casi de un modo instantáneo el cielo comenzó a despejar.  Los participantes gozaron primero de los últimos rayos de una puesta de sol única, para dar paso a una de las lunas más brillantes y cercanas del año. En pocas palabras la noche embargó de emoción a lo participantes!.

Las fotos lo revelan: AQUÍ