Tag Archives: animaliak

Aizkorriko animalia ezkutuak agerian!

Gaur goizean, Anduetzako Parketxetik abiatuta, Gipuzkoako Parketxe Sareak natura parkeetako narrasti eta anfibioak ezagutzeko antolatu dituen irteera sortako azken ibilaldia egin dugu. Murgizelaiko bidean zehar Ander Izagirreren eskutik ibilaldia ederra izan da. Giro aproposena izan ez harren zenbait narrasti eta anfibio zuzenean ezagutzeko aukera izan dugu. Ez dugu ikusi gabeko txokorik pasa; errekatxo, harri, pareta, bide, enbor azpi… dena miatu dugu!!! Horrela azaldu dizkigu Anderrek animaliatxo hauen bizi-ohiturak eta hainbat bitxikeri.

DSCF0723

Mila esker ibilaldi hauetan parte hartu duzuen guztioi eta, nola ez, baita zuri ere Ander!! Datorren urtera arte!!