Atzo Aizkorri-Aratzeko herpetofauna ezagutzeko ibilaldia egin genuen Arantzazuko Parketxetik. Azkenean eguraldiak bere aldetik ere jarri zuen eta narrasti eta anfibio ugari ikusteko aukera izan genuen, ez baikara eguzkia ikusteko desiratzen gauden bizidun bakarrak! Musker berdeak, txantxikuen zapaburuak, sugandilak, ziraunak, apo arruntak, uhandre palmatuak, baso igel gorriak… guztiak gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, bestalde, sugeak lotsati xamar ibili ziren eta ez genuen bat ere ikusi Ander eta Aritz asko saiatu ziren arren, ea datorren urtean!
Animali hauen inguruko aholku eta informazio interesgarri asko jasotzeaz gain, konturatu ginen edozein zirrikitutan, putzutan, harrien azpian… bizi asko ezkutatzen dela eta askotan mendira itsu-itsuan joaten garenean zenbat gauza galtzen ditugun inguruneari ez erreparatzeagatik…
Honezkero amaitu dira aurtengo ibilaldiak narrasti eta anfibioak ezagutzeko, baina, elkar ikusiko dugu berriz lagunak! datorren urtera arte!