Tag Archives: anfibio

Azken irteera narrasti eta anfibioak ezagutzeko Arantzazun

Arrabio

Gipuzkoako Natura Parke guztietan, animalia ezezagun hauek ezagutzeko, antolatu diren ibilaldiak bukatzear daude. Azken aukera datorren igandean (ekainak 4) izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi berezi hau lehenengo aldiz eskainiko da Arantzazuko Parketxean eta Ander Izagirre aditua izango da gidaria. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, animali hauek ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Anderrek. Ondoren, 3 ordu inguruko ibilbide bat eginez, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira eta lurrari adi adi begiratuz animaliak topatzen ahaleginduko dira parte-hartzaileak.

Irteera publiko orokorrari zuzendua dago eta prezioa 5€ izango da. Egin erreserba lehen bait lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Narrastiak_Kartel orokorra2017 EUS (1)

Advertisements

Aralar: naturala, kulturala

Aralarzaleok!

Bi plan eder proposatzen dizkizuegu Aralarko Parketxetik. Bata, igande honetan, Aralarko ondare naturalaren ingurukoa, bestea, datorren igandean, ondare kulturalari buruzkoa.

Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera, Maiatzak 15, igandea:

Barandiaran_Narrastiak 2016 ELEBI

Aralarko tradizioaren lekuko den ogibide baten inguruko irteera, Aralarko artzaintza eta gazta. Joseba Insausti artzain eta gaztagile gazteari bisita egingo diogu bere mendiko etxolan:

Aralarko artzaintza 2016 kartela

Zein da zure aukera? Egin ezazu erreserba berandu baino lehen, plaza mugatuak izango dira eta.

Aralarren ikusiko dugu elkar!

Igande mundiala Aralarren!

Aralarko anfibio eta narrastiak ezgutzen

Igandean, eguraldi paregabe baten laguntzaz, 50 pertsonatik gora elkartu ginen Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko antolatu genuen ibilaldian. Lizarrustitik abiatuta Lareoko urtegira irtsi eta bertan narrasti eta anfibio ugari ikusteko aukera izan genuen. Animaliak gure alde zeuden egun horretan eta momentu ederrak eskaini zizkiguten! Egia esan izugarri gozatu genuen esperientzia, haurrek zein helduek. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Irteeran agindu bezala, hemen duzue Ander Izagirrek sortutako EH-ko narrasti eta anfibioen posterra deskargatzeko aukera.

Hemen igande goizak eman zigun momentu eder horietako baten bideoa:

Mila esker Ander eskainitako momentu eder horiengatik, haurren aurpegiak ikusita luzaroan ahaztuko ez duten esperientzia polita izan zela argi geratzen da. Hurrengora arte!

______

El domingo nos juntamos más de 50 personas en la salida para conocer los anfibios y retiles de Aralar. La “expedición” partió del Parketxe de Lizarrusti y llegamos hasta el embalse de Lareo, donde nada más llegar empezamos a ver diferentes anfibios y reptiles. Parecía que los animales estaban de nuestra parte ese día, ya que nos ofrecieron momentos preciosos. A decir verdad, disfrutamos enormemente la experiencia, tanto los más pequeños como los mayores. Para ver las fotos del domingo pinchar aquí. 

Como lo prometido es deuda, aquí os ponemos el enlace para descargar el poster sobre los anfibios y reptiles del PV de Ander Izagirre.

Más arriba podéis ver el vídeo que refleja lo bien que lo pasamos y lo mucho que aprendimos. Eskerrikasko Ander! Y hasta la próxima…