Tag Archives: anduetza

San Adrianek gordetzen dituen sekretuak

San Adrian igarobidean gauzatzen ari diren indusketa arkeologikoen azken aurkikuntzak ezagutu nahi badituzu, uztailaren 21 eta 28an Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du bertara.

Ibilaldi erraza izango da da, San Adrian igarobidera iritsiko dena. Bertan, arkeologoek azken indusketa kanpaina honetan zer aurkitu duten azalduko digute, baita igarobideak izan dituen hainbat biztanleen historiak ere.

Etorri gure inguruko gizateriaren ondarea ezagutzera!

Últimos descubrimientos en el paso de San Adrian

Si quieres conocer cuáles han sido los últimos hallazgos en las excavaciones arqueológicas que se están realizando en el paso de San Adrian, los días 21 y 28 de julio el Parketxe Anduetza ha organizado una visita guiada.

Después de un pequeño recorrido se llegara al paso de San Adrian. Una vez allí, los propios arqueólogos serán los que nos cuenten qué han encontrado durante esta última campaña de excavación. Además nos harán un repaso de cada época histórica en la que se ha habitado el paso.

¡Ven a conocer nuestro patrimonio de la humanidad!

Indusketa arkeologikoa_San Adrian_2018 (1)

Advertisements

Historiaurrekoek lez ehizan / Cazando como en la prehistoria

Historiaurreko arma-jokoak, Historiaurrean zehar ehizarako nahiz gudarako egindako jaurtigai-armak erabiltzen dituzten kirol probak dira (Historiaurrea metalen eta idazketaren aurreko aldia bezala ulertzen da hemen).

Ekainaren 30 eta uztailaren 1eko asteburuan, San Adrian-Leizarrate igarobidean, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen bihotzean, Europako Historiaurreko XXVIII. arku eta bultzagailu tiro txapelketako manga bat ospatuko da.

“Historiaurreko Olinpiada” moduko honen helburu nagusia historiaurrean erabiltzen ziren bi ehiza-tresnaren erabilera zabaltzea da, bultzagailuaren eta arkuarena alegia. Txapelketa honek izaera parte-hartzailea eta ludikoa du eta honenbestez, publiko orokorrari eta mota honetako jardueretan interesa duen orori dago zuzendua.

Hauxe da egitaraua:

Ekainak 30, larunbata

11:00-13:00 Parte-hartzaileen harrera eta izen ematea. Lekua: Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa (Zegama).
13:30 Bazkaria. Bazkarietara inskribatuak tiketak aurkeztu beharko dituzte. Lekua: Jatetxea Zegaman.
16:00-16:15 San Adrian-Leizarraten bidean dauden lan arkeologikoen aurkezpen laburra. Lekua: San Adrián-Leizarrate koba.
16:00-19:00 Bultzagailuzko tiro txapelketa. Lekua: San Adrián-Leizarrate inguruko ehiza-ibilbidea.
18:00-20:00 Historiaurreko tailerrak publiko guztiarentzat, EKAINBERRIren eskutik. Lekua: Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa (Zegama).
20:00-21:00 Bultzagailuz tiro erakustaldia. Trebetasun proba irekia. Lekua: Zegamako Enparantza.
21:30 Parte-hartzaileen arteko adiskidetasuneko afaria. Afarira inskribatuak tiketak aurkeztu beharko dituzte. Lekua: Zegamako Enparantza.
Uztailak 1, igandea

10:00-13:00 Arkuz tiro txapelketa. Lekua: San Adrian-Aizkorri inguruko ehiza-ibilbidea.

13:30 Bazkaria. Bazkarietara inskribatuak tiketak aurkeztu beharko dituzte. Lekua: Zegamako Ostatua.
16:00 Sailkapena eta diploma eta sarien banaketa. Agurra. Lekua: Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa (Zegama).

Informazio gehiagorako sakatu HEMEN.

_________________________________________________________________________________________________

Los juegos de armas prehistóricas son pruebas deportivas que emplean armas arrojadizas, de caza o de guerra, utilizadas durante la Prehistoria (período en que no se conocen ni los metales ni la escritura).

El fin de semana del 30 y 1 de julio se va a celebrar en el entorno del Túnel de San Adrian-Leizarrate, en pleno Parque Natural de Aizkorri-Aratz, una de las mangas del XXVIII. Campeonato Europeo de Tiro con Arco y Propulsor prehistóricos.

Esta especie de “Olimpiadas prehistóricas” tiene como objeto difundir el uso de dos herramientas de caza habitualmente empleadas en la Prehistoria. Las jornadas de competición presentan un carácter fundamentalmente lúdico y participativo y están dirigidas al público en general y a todas aquellas personas con interés por este tipo de prácticas.

Este es el programa:

Sábado 30 de junio

11:00-13:00 Recepción de participantes y formalización de la inscripción. Lugar: Centro de Interpretación del Parque Natural Aizkorri-Aratz (Zegama)
13:30 Comida. Los inscritos para las comidas deberán presentar los tickets correspondientes. Lugar: Restaurante en Zegama.
16:00-16:15 Breve presentación in situ de los trabajos arqueológicos y del yacimiento en la cueva de San Adrián-Leizarrate. Lugar: Cueva de San Adrián-Leizarrate.
16:00-19:00 Campeonato de tipo con Propulsor. Lugar: Recorrido de caza en torno a San Adrián-Leizarrate.
18:00-20:00 Talleres de animación prehistórica para todos los públicos, a cargo de EKAINBERRI. Lugar: Centro de Interpretación del Parque Natural Aizkorri-Aratz (Zegama).
20:00-21:00 Demostración de tiro con propulsor. Prueba de precisión libre. Lugar: Plaza de Zegama.
21:30 Cena de confraternización. Los inscritos para las comidas deberán presentar los tickets correspondientes. Lugar: Plaza de Zegama.

Domingo 1 de julio

10:00-13:00 Campeonato de tiro con Arco. Lugar: Recorrido de caza en torno a San Adrián-Aizkorri.
13:30 Comida. Los inscritos para las comidas deberán presentar los tickets correspondientes. Lugar: Restaurante de Zegama.
16:00 Entrega de premios y diplomas. Despedida. Lugar: Centro de Interpretación del Parque Natural Aizkorri-Aratz (Zegama).

Para más información hacer clic AQUÍ.

 

KARTELA-001

Zegama – Otzaurteko Orientazio Proba

Zegama, natura, mendia eta kirola ondo uztartzen diren hitzak direla ez dago zalantzarik. Bertako paisaia eta mendiek, inguruaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute, eta mendi maratoiaz gain, bestelako natura eta mendiko kirolak ere badute tokia Zegaman, nola ez!

Datorren ekainak 9 eta 10ean, Zegamako herria eta Otzaurteko inguruak, urteko Euskal Herriko orientazio probarik garrantzitsuenaren lekuko izango dira. GOT-ek (Gipuzkoako Orientazio Taldeak) Zegamako udala, Goierri Turismo, eta Gipuzkoako Parketxe Sarearen laguntzarekin ipar ligarako eta Pyrene ligarako baliagarria izango den asteburuko orientazio proba antolatuko du, bertan izango direlarik, Katalunia, Asturias, Gaztela edo Frantziako orientazio kirolaririk abilenak.

Kartela

Guztira 3 proba antolatuko dira. Lehena, ekainak 9 larunbatean izango da, distantzia ertaineko aldapa beherako proba bat, eta Beundako lepotik abiatu eta Otzaurteko lepoan amaituko da. Larunbat arratsaldean berriz, parte hartzaileak Zegamako herrira hurbilduko dira, eta herriko pilotalekuan zain egon ostean,  17.30tan herrian barrena, sprint modalitateko proba azkar eta dibertigarri bat izango dute zain.

Bukatzeko igande goizean, berriz ere Otzaurteko lepora igo, eta distantzia luzeko proba bat ospatuko da goiz guztian zehar. Amaitutakoan, sari banaketa  eguerdiko 14.00 tan izango delarik.

Orientazio kirola, maila eta gaitasun fisiko guztietako parte hartzaileentzako kirola da. Zegaman, 2 kilometroko ibilbide xamurrak edo 8 kilometroko mendiko buelta teknikoak. Eliteko orientazio kirolariekin batera, familia eta lagunek ere parte hartu ahal izango dute proba hauetan. Eta aukera paregabea izango da, mapa eta iparorratzarekin mendian edo herrian norberaren orientazio gaitasunak  ikusi eta ikasteko. Oinez, korrika, lagun artean edo lehiatzen, orientazio kirolaz gozatu ahal izango da.

Horretaz gain, azpimarratu behar da, orientazio kirola ezagutzeko, urte guztian zehar aukera dagoela Zegamako orientazio zirkuituaren bitartez, zehazki Anduetza parketxera hurbilduz eta bertan banatzen diren maparekin.

Informazioa eta izen ematea: http://gotorientazioa.org/zegama-otzaurte-2018-liga-norte/

Olentzeroren azken bisita

Urtero legez, Olentzero Anduetza parketxera dator taloak egitera. Asteburu honetarako aurreikusita dauden saioak bete egin direnez, abenduaren 23an beste bi saio antolatu dira, 16:30etan eta 18:00tan.

Jarduera berdina izango da, taloak egiten hasi baino lehenago, Olentzerok bere jatorriaren inguruko istorioa kontatuko du; jentilak nola desagertu ziren hain zuzen ere. Ondoren berarekin taloak egin eta askaria egingo dugu goxo-goxo Anduetza parketxean bertan.

Izena ematea ezinbesteko da, 943 80 21 87 telefonoaren bidez edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

Prezioa: 5€ (egindako taloarekin askaria barne)

Akerbeltz gure artean

Marimundukoren ipuin kontaketa izan genuen larunbatean Anduetzan, pertsonaia mitologikoen laguntzaz Euskal Herriko hainbat ipuin eta kondaira zirraragarriak antzezten. Familia pila hurbildu ziren Marimundukok kontatutako istorioak entzutera, eta primeran pasatu ere! Barre algarak, tarte beldurgarriak baita sustoren bat ere!

Eskerrak eman nahi diogu Ataungo Jentilbaratza Elkarteari, zeinak urtez urte ipuinak berrituz, Euskal Herriko mitologia Zegamara ekartzea posible egiten duen. Eta nola ez, bertaratutako jende guztiari, ekimen hau urtez urte errepikatzen laguntzeagatik. Segi dezagun gure haurrei istorioak eta kondairak kontatzen! Zeintzuk izango ote dira Marimundukok hurrengo urtean kontatutako istorioak?

Sandratiko erraiak

Zalantzarik gabe, Aizkorri-Aratz parke naturalean aurkitzen den txoko magikoenetako batean aurkitzen da San Adrian edo Sandrati izenez ere ezaguna den koba zaharra, 980 metrora dagoen Lizarrate lepoaren inguruetan. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia sailak 2008. urtean aztarnategi bat martxan jarri zuen koban, eta aurten ere uztaileko bigarren hamabostaldian bertan izan dira indusketa lanak egiten. Dagoeneko goi-paleolitotik  hasita XX. mende arteko material arkeologikoak aurkitu dituzte; silexezko tresnak, hezur- eta fauna-hondarrak, txanponak eta arma-zatiak eta antzinako eraikinak…

Uztailean bisita gidatuak egin ditugu indusketa gunera, lehena uztailaren 22an izan bazen, bigarrena pasa den larunbatean, uztailaren 29an burutu zen. Azken honi dagokionez, eguraldi paregabeak lagunduta, Aldaola parkinetik atera zen goizeko 10etan 20 laguneko taldea Sandratiko kobetara bidea eginez. Ibilbidearen erdi inguruan, Mikeleteentzat egin zen eraikin berriaren oinean, Anduetza parketxeko hezitzailearen azalpen batzuekin batera lehen atsedenalditxo bat egin zen.

IMG_20170729_105629

Bideari berrekin eta ordu laurden batean egin zioten harrera taldeari dagoeneko koban zain zeuden Aranzadiko arkeologo adituek. Sandratiko pasoak historian zeharreko garai ezberdinetan izan duen garrantziaz, aurkituriko aztarna eta ebidentziez, arkeologiako metodologia, metodo eta lan teknikei buruz zein aintzinako mito eta sineskerei buruz, besteak beste, jardun zitzaizkigun Jesus Tapia eta Alfredo Moraza arkeologo, Aranzadiko kide eta indusketa lanen arduradunak.

Hau honela, ingurune natural paregabe batez gozatuz, adituen azalpen aberats eta interesgarrien laguntzaz eta bertan zeudenen arteko giro atsegin eta lagunkoiari esker, goiz benetan polit bat igaro zuten bertan parte hartu zutenek!

Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko azken txanda

argazki-montaia

Aurreko igandean, urtarrilaren 29an, Anduetza Parketxeak bigarren txanda antolatu zuen Ondarre gaztandegira, “Gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueraz gozatzeko asmoz.

Hasiera emateko, ukuilura gerturatu ginen, ardiak nola bazkatzen zuten ikustera. Umeek arkumeak besoetan edukitzeko aukera izan zuten bertan, eta belarra jaten ere eman zieten, ardiak gose baitziren. Gurasoek asko disfrutatu zuten umeak parte hartzen ikusita, eta argazki asko egiteko aukera izan zen.

Eneko Goiburu, bertan ardi gazta egiten duen artzaina izan genuen azalpenak ematen. Ardi latxaren ezaugarriak, ardien dieta eta oinarrizko zainketak, lanabesen azalpenak eta gazta eratzearen prozesua ulertzeko argibideak eman zizkigun.

Bisita modurik hoberenean amaitu genuen, gazta jan eta sagardoa edanez! Gaztagintzaren inguruan ikasteko prestutasun handia erakutsi zuten bertara gerturatu zirenak, galderak eginez eta jakinduriak bata besteari transmitituz. Hau da, belaunaldiz belaunaldi egin denari jarraipena eman genion!

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu “Gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartu ahal izateko azkenengo aukera datorren otsailaren 5ean izango duzuela. Eman izena lekua galdu baino lehen!

2017ko lehenengo plana errepikatuz

ondarre-baserria-2017_2

Aurreko igandean, ardi latxa eta arkumeen artean egon ginen Ondarreko gaztandegian, Seguran, Anduetza Parketxearen eskutik. Datorren iganderako, urtarrilak 29rako beste txanda bat antolatuta dago eta taldea osatu da ere. Honenbestez “gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartzeko azkeneko aukera otsailaren 5ean izango duzue. Izena eman ezazue, taldea osatzen hasi da eta!

Jardueraren deskribapena:

Hasiera emateko umeek zein helduek arkumeak besoetan izaten dituzte ukuiluan. Nola gozatzen duten gurasoek argazkiak ateratzen! Ondoren Eneko Goiburu artzainak berak, ardi latxaren izaera eta ezaugarriak azaltzen ditu ukuiluan bertan. Jarraitzeko Ondarre baserrian gazta nola egiten duten ikasten da eta gaztagintzaren lanabesen erakusketaz gozatu. Eta azkenik gazta dastaketa egiten da.

Saguzarren inguruan esaten da…

argazki-montaia

Saguzarren inguruan odola xurgatzen dutela esaten da besteak beste. Munduan dauden 1.300 espezietatik, hiruk bakarrik xurgatzen dute odola eta ez dira Euskadin bizi.

Horrelako bitxikeriak izan ziren protagonista atzo Anduetza Parketxean, non 40 laguneko talde batek Kiko Alvarezen azalpeni esker asko ikasi zuen. Ondoren erreka ingurura joan ginen, bertan saguzarrak entzun eta ikusi genituelarik. Bai entzun esan dugu, zeren Kiko Alvarezek ekarritako tresnak gure belarriek entzun ezin dituen soinuak, entzungarri bihurtu zituen.

Gogoratu datorren larunbatean, Arditurri parketxean animali misteriotsu hauek ezagutzeko azkeneko hitzordua duzu.

Gautxorien ekintza arrakastatsua Anduetzan

Atzo ilunabarrean, Zegamako Anduetza Parketxean, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hiru gautxori askatzeko ekintza burutu zen. Bertara, 80 pertsonatik gora hurbildu ziren.

Hasteko, Mikel Olano basozainaren azalpenak entzun genituen: zer egin zauritutako animalia bat aurkitzean, nola garraiatu, nori deitu… Gure kasuan, askatu beharreko hiru urubiren istorioak entzun genituen: hegaleko arazoekin aurkitutako gautxoriak ziren.

DSC_0429

Ilundu zuenean, kanpoaldean hegaztiak gertutik ezagutu genituen eta hauek askatzeari ekin zion Mikel Olanok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez. Horietako bat, guztiz errekuperatuta ez zegoenez, Arrano Etxera eraman zen berriz ere sendatzera. Beste biak askatasunean mendira nola itzultzen ziren ikusi genuen. Momentu magiko bat bizi genuen!

DSC_0462