Tag Archives: ander izagirre

Ezkutuko biziaren bila

Atzo Aizkorri-Aratzeko herpetofauna ezagutzeko ibilaldia egin genuen Arantzazuko Parketxetik. Azkenean eguraldiak bere aldetik ere jarri zuen eta narrasti eta anfibio ugari ikusteko aukera izan genuen, ez baikara eguzkia ikusteko desiratzen gauden bizidun bakarrak! Musker berdeak, txantxikuen zapaburuak, sugandilak, ziraunak, apo arruntak, uhandre palmatuak, baso igel gorriak… guztiak gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, bestalde, sugeak lotsati xamar ibili ziren eta ez genuen bat ere ikusi Ander eta Aritz asko saiatu ziren arren, ea datorren urtean!

20180603_110518

Animali hauen inguruko aholku eta informazio interesgarri asko jasotzeaz gain, konturatu ginen edozein zirrikitutan, putzutan, harrien azpian… bizi asko ezkutatzen dela eta askotan mendira itsu-itsuan joaten garenean zenbat gauza galtzen ditugun inguruneari ez erreparatzeagatik…

Honezkero amaitu dira aurtengo ibilaldiak narrasti eta anfibioak ezagutzeko, baina, elkar ikusiko dugu berriz lagunak! datorren urtera arte!

Advertisements

Nor bizi da Aizkorri-Aratzen?

Datorren igandean, ekainak 3an hain zuzen ere, gure inguruko narrasti eta anfibioen bila irtengo gara Arantzazuko Parketxetik. Gipuzkoako Natura Parke guztietan, animalia ezezagun hauek ezagutzeko, antolatu diren ibilaldietatik azkenekoa izango da honakoa.

Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi berezi hau lehenengo aldiz eskainiko da Arantzazuko Parketxean eta Ander Izagirre aditua izango da gidaria. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, animali hauek ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Anderrek. Ondoren, 3 ordu inguruko ibilbide bat eginez, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira eta lurrari adi adi begiratuz animaliak topatzen ahaleginduko dira parte-hartzaileak.

Irteera publiko orokorrari zuzendua dago eta prezioa 5€ izango da. Egin erreserba lehen bait lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Narrastiak kartel orokorra 2018

Listorretako herpetofaunaren bila

Herpetofaunak narrasti eta anfibioei egiten die erreferentzia. Ezagutzen al ditugu gure inguruko narrasti eta anfibio espezieak?

Bada, igande honetan aukera ederra eskaintzen dizuegu Aiako harria Natura Parkean, Ander Izagirre adituaren eskutik. 10:00etan elkartuko gara Susperregi jatetxean (Listorretan, Errenterian), Malbazarreko urmaelera oinez joango gara eta bertan bilatuko ditugu animaliok.

Aukera ederra duzue familian mundu ezezagun hau gertuagotik ezagutzeko.

Eman ezazue izena!

Narrastiak kartel orokorra 2018

Aralarko eguzkipetik

Atzo, eguzkiaren izpi atseginez gozatu genuen Aralarko Parketxean elkartu ginen 50etik gora lagunok. Baina ez ginen goxotasun horri probetxua atera genion bakarrak izan. Udaberria igaro den moduan igaro denez, narrastiak ere giro atseginagoen irrikitan daude. Atzo, horietako batzuk gertutik ikusteko aukera izan genuen (sugeek ihes egin ziguten, baina) anfibio ugariz gain.

Narrasti eta anfibio espezieak desberdintzen ikasi genuen eta gainera, horietako asko gertutik eta bertatik bertara ikusi ahal izan genituen. Narrastiei historikoki eman zaien ospe txarra eta hamaika mito baztertu genituen eta errespetua besterik ez diegula zor ikasi genuen.

Goiz polita izan zen, Aralarrek ezkutatzen dituen altxorren erakusleiho bikaina.

DSC_0303

 

 

Nahi duenak beste aukera bat izango du igande honetan, ibilaldia errepikatuko dugu eta, oraingoan Listorretan (Errenteria). Horretarako Arditurriko Parketxearekin jarri behar zarete harremanetan (943495069).

Atzoko irteeran erakutsitako Euskal Herriko anfibio eta narrastien posterrak, ikusgai eta deskargatzeko aukerarekin, dituzue Ander Izagirreren blogean:  http://naturzalia.blogspot.com.es/p/posterrak.html.

 

Aizkorriko narrasti eta anfibioak

Ibilaldi honetan zehar, Ander Izagirre adituak inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko digu, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, Ander Izagirrek narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldietan, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastrakak besteak beste.

Azken irteera narrasti eta anfibioak ezagutzeko Arantzazun

Arrabio

Gipuzkoako Natura Parke guztietan, animalia ezezagun hauek ezagutzeko, antolatu diren ibilaldiak bukatzear daude. Azken aukera datorren igandean (ekainak 4) izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi berezi hau lehenengo aldiz eskainiko da Arantzazuko Parketxean eta Ander Izagirre aditua izango da gidaria. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, animali hauek ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Anderrek. Ondoren, 3 ordu inguruko ibilbide bat eginez, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira eta lurrari adi adi begiratuz animaliak topatzen ahaleginduko dira parte-hartzaileak.

Irteera publiko orokorrari zuzendua dago eta prezioa 5€ izango da. Egin erreserba lehen bait lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Narrastiak_Kartel orokorra2017 EUS (1)

Izaki txikien atzetik

Gaur goizean, bero handia izan badugu ere, Malbazar eta Pagosardeko urmaeletara hurbildu gara. Poliki baino lurretik bista kendu gabe, adi adi, narrastiak topatu nahirik. Zorte ona izan dugu, espezie ugari ikus ahal izan ditugu eta. Gainera urmaeletan ere ikuskizun paregabea izan dugu, ur-igel ugari salto-saltoka ikusi baiditugu, ume guztien irribarreak sorturik.

collage

Hurrengo asteburuan Arantzazuko parketxean ere aukera izango duzue ibilaldi hau egiteko, beraz ez galdu aukera eta erreserbatu lehen bait lehen!

 

Malbazarreko izaki txikiak ezagutzeko azken plazak

Narrastiak eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia Aiako Harrian

Igande honetan, Aiako Harria natura parkean bizi diren narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera berezia antolatu dugu Ander Izagirre adituaren eskutik. Azken plazak geratzen dira, beraz mugi zaitezte!

Ibilaldia goizeko 10:00ean abiatuko da Susperregi jatetxeko aparkalekuan, Listorretako aisialekutik (Errenteria) aurrerago aurkitzen dena. Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira.

collage

Egunaren baldintzen arabera bigarren hezegune batera hurbiltzeko aukera dago, Pagosarderako hain zuzen ere, bertan bisitariek hamaiketakoa/bazkaria egiteko piknikgune bikaina dute gainera.

Ibilaldiak ez du zailtasunik izango, adin guztietako herritarrei dago zuzendua. Prezioa 5€ izango da. Bi hiru ordu inguruko iraupena izango du.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Maiatza naturaz eta kulturaz beteta izan dugu Iturraran Parketxean.

Maiatzean hainbat ekintza izan ditugu Pagoetan. Hilaren hasieran natura parkean bizi diren narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia egin genuen Ander Izagirre adituaren eskutik. Eguraldia lagun, inguruko igel, uhandre, musker eta beste hainbat espezie behatzeko parada ezinobea izan zuten bertaratu ziren haur nahiz helduek.

Pasa den astean berriz, Iturraran parketxera gerturatu ziren familiek historiaurreko gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten. Suhar arkeologia taldeko lagunek egurraren bidez sua egiteko teknikak, labarretako artearen sekretuak eta gezi bidezko ehiza erakutsi zizkiguten. Eginaz ikasten denez, ekintza horiek guztiak praktikan jarriz gustura ibili ziren haur eta gurasoak.

Harrera oso ona izan dute aktibitate hauek eta berriz ere errepikatzeko gogoz geratu gara guztiok!

Sugez suge, biperakaratik eskulapioraino

Igande goizean, Oria ibaiaren ibilbideko biodibertsitatea aprobetxatuz, narrasti eta anfibioen bila ibili ginen Ander Izagirreren eskutik. Zentzumenak martxan jarri eta animaliak bilatzeari ekin genion. Hasieran, horma sugandilak eta musker berdeak ikusi genituen, baita arrabio eta suge gorbatadun gazte hil bat ere. Eguraldia lagun, narrastiak eguzkira ateratzen hasi eta sorpresez bete zen eguna: beste hiru suge espezie aurkitu genituen! Iparraldeko suge leuna, suge biperakara eta eskulapio sugea, besteak beste.

Anderren azalpenekin, animalia hauen ezaugarri zein bizi ohiturak ezagutu genituen eta nola ez, animalia hauek eskuetan edukitzeko aukera izan genuen! Egun zoragarria bilakatu zen, partaideok izugarri gozatu baikenuen.

Animalia hauen inguruko istorio beldurgarri asko igaro dira ahoz aho gureganaino helduz. Ondorioz, sortutako mamu eta beldur sentsazio horiek lausotzea izan zen helburu nagusietariko bat.

Ibilaldi hauetan parte hartu izanez gero, oraindik bi aukera gelditzen zaizkizu Arditurri eta Arantzazuko Parketxeetan. Beraz, animatu eta parte hartu, animaliak ikusi eta ikasiz, hauek maitatzen hasten gara eta!