Tag Archives: Alvaro Aragon Ruano

Pago motzen artean

Gaur talde polit bat abiatu gara Aizkorri-Aratz natura parkean dauden pago motzen bila. Aurkitu eta Alvaro Aragon Ruanok gizakiak ukitutako pago hauen historia kontatu digu: nola mozten ziren, zertarako erabiltzen zen egurra, ikazkintza eta pago motzen arteko harremana… Ondo pasatzeaz gain eta udazken kolorez gozatzeaz gain asko ikasi dugu. Mila esker Alvarori eta etorritako guztiei!!

Advertisements

Udazken koloreak, eguraldi bikaina eta gidari aparta

Bihar Aizkorri-Aratz natura parkeko pago motzak bertatik bertara ikusteko ibilaldi gidatua izango da Anduetza parketxeak antolatuta. Gidari moduan Alvaro Aragon Ruano dugu, zuhaitz motzetan aditua besteak beste. Basoan zehar, udazken kolorez gozatuko dugu; ibilaldian zehar eguraldi bikainaz lagunduta bidea egingo dugu eta pago motzen artean, azalpen interesgarriez blai ikasiko dugu. Animatu zaitez!

Pago motzak, ikazkintzaren oinarri

Ibilaldi gidatuan zehar, Aizkorri-Aratz natura parkean dauden pago motz edo lepatu helduak bertatik ikusiko dira. Pago motzak edo lepatuak, egurra lortzeko biziki moztutako zuhaitzak dira; aldi berean azalera horretako abeltzaintzaren aprobetxamenduari laguntzen dutenak. Inausketa horiek egurrean zuloak eta usteltzeak eragiten dituzte, eta zuhaitzari bizi-luzetasun handiagoa ematen diote gainera.

Ibilaldia gidatzeko Alvaro Aragon Ruano aditua izango dugu, EHU-ko irakaslea eta ikertzailea. Alvarok basoen egur ustiaketa jasangarria den lepatze edo mugarrotze teknika gertutik aztertu du.

Etorri eta 200 bat urte izango dituzten pago motzen historia ezagutuko dugu!