Tag Archives: allekupeko baso bira

Eta amets eginez gabonetan murgildu gara…

Goiz magikoa gaurkoa Aralarko paraje ederretan… 600 lagun abiatu dira gogotsu Olentzero eta Maridomingiren bila aurtengo gutuna eskura emateko asmoz, eta, a zer nolako sorpresak topatu dituzten bidean zehar! mendiotan bizi diren jentilak, sorginak, Akerbeltz, Tartalo, San Martin Txiki, Zezengorri, galtzagorrik eta makina bat pertsonai desberdin!

Azkenik, ibilaldiaren amaiera aldera basoan murgildurik topatu dituzte hain maitatuak diren Olentzero eta Maridomingi galtzagorri ttiki eta bihurri batzuen laguntzari esker. Ilusioz bete zaizkie aurpegiak haurrei eta hitz batzuk esan ahal izan dizkiete aurrez aurre; lasai ederrean egingo dute lo etxeko txikienek Gabon gauaren zain!

3

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gure jardueretan parte hartu duzuen bisitari guztioi, Jentilbaratzako kideei, egiten duten lanagatik izango ez balitz hau ezinezkoa izango litzatekeelako, eta blog honetako jarraitzaile guztioi ere. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren partez GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU! Eta… jarrai ezazue amets egiten!

2

4

5

7

8

9

Allekupeko bide berria Aralarren!

Aralarko Lizarrustiko Parketxetik abiatzen den Allekupeko bidea egokitu da. Inguruak zoragarriak dira eta sorpresa ugari biltzen ditu bide honek, esaterako, baso gaineko behatoki zoragarri bat eta hagin erraldoiak pagadian sakabanaturik. Allekupeko baso-biraz ari gara, SL-2004, 3,3 km ditu ibilbide honek eta 137 metrotako desnibela, bide erraza beraz, ordubete inguruan osatzekoa. Lareoko urtegira joateko beste bide bat da honakoa, publiko guztietzat egokia. Aralarko Parketxetik hona gerturatzera animatu nahi zaituztegu, Allekupeko basoan zehar egokitutako ibilbideaz gozatzera eta pagadiaren beste ikuspegi bat deskubritzera, ezkutuagoa, misteriotsuagoa. Aste honetan zehar amaituko dira azken egokitze lanak, beraz baduzue plan polit bat abuzturako!

behatokia allekupea

P1320872