Tag Archives: alex txikon

Alex Txikon alpinistaren hitzaldia Arantzazun

Arantzazuko Adiskideak elkartearen eskutik eta Arantzazu Gaur Fundazioa eta Arantzazuko Parketxea laguntzaile izanik, datorren maiatzaren 20an, larunbata, Alex Txikon mendizale bizkaitarra, negu-garaian eta oxigenoaren laguntzarik gabe, Everest mendiko gailurrera iristeko ahaleginean duela hilabete gutxi bizi izandako muturreko esperientziaren gainean mintzatuko da Arantzazun. Hitzaldia, publiko zabalari eskainia, Gandiaga Topagunea kultur zentroan izango da, goizeko 11.00etan.

Arantzazu inguru ezaguna du Txikonek, izan ere, maiz etortzen da bertako mendiek eskaintzen dizkioten erronka berrien bila, etorkizunean beste hainbait ekintza gogoangarri abian jarri ahal izateko entrenamendu gisa balio baitzaizkio.

Nahiz eta Txikon-ek mundu-mailako ospea lortu zuen, besteak beste, 2016an Pakistango Nanga Parbat-eko gailurrera (8.128 m) neguan iritsi zen lehen mendigoizalea izateko meritua egin zuelako, Arantzazuko testigantza ez dago mendizaleei bakarrik eskainia, ezpada gizon grinatsu baten eta haren bizi-esperientziaren gainean jakiteko interesa duten lagun guztiei.

Cartel Alex Txikon

De la mano de la asociación Arantzazuko Adiskideak y con la colaboración de la Fundación Arantzazu Gaur y el Parketxe de Arantzazu, el sábado 20 de mayo, el montañero vizcaíno Alex Txikon narrará en Arantzazu la vivencia extrema que ha experimentado recientemente al tratar de ser el primero en encumbrar sin oxígeno el Everest en invierno. La charla, abierta al público, tendrá lugar en el centro cultural Gandiaga Topagunea, a partir de las 11.00h.

Txikon es bien conocido en los alrededores de Arantzazu, ya que acude con asiduidad a estos parajes con la intención de encontrarse ante los nuevos retos que las montañas quieran regalarle y le permitan entrenarse para seguir emprendiendo hazañas.

Aunque Txikon consiguiera el reconocimiento mundial, entre otros méritos, por lograr en 2016 ser el primer montañero en la historia en pisar la cumbre del Nanga Parbat (8.128 m) en Pakistán en temporada invernal, el testimonio que ofrecerá en Arantzazu no solo complacerá a los amantes de la montaña, sino a todos aquellos que quieran participar para encontrarse ante un hombre apasionado y su experiencia vital.

Nepalen inguruko erakusketa, hitzaldia eta bideo emanaldia Lizarrustin gonbidatu ezin hobeekin

Nepal herrialdeari hilabete eta erdiz egin zaion omenaldi txiki honekin amaitzeko, irailaren 13an, larunbata, Axier Izagirre, Alex Txikon eta Joxe Ramon Agirre, Marronek, Himalaya eta Nepali buruz hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dute Lizarrustiko Parketxean iluntzeko 20:00ak aldera.

nepal

Hiru mendizale eta abenturazale ezagun hauek mundu osoan zehar bidaiatu dute eta baita mendi gailur ugari menderatu ere, beraz, plazer bat izango da beraien hitzak entzutea eta bizi izan dituzten esperientziak ezagutzea.

Abuztu hasieratik ekintza bereziak antolatu dira Ataungo Lizarrustiko Parketxean, Nepalen hilabetea izendatutakoaren barnean, lurralde honetako kultura gertuagotik ezagutzeko aukera eskainiz:

  • Abuztuaren 2tik Irailaren 14raNepal herrialdearen inguruko erakusketa.
  • Abuztuaren 23an Nepal eguna ospatu zen, Goierrin bizi diren nepaliarren eskutik antolatutako festa bat.

Hortaz, azken ekitaldi honetara ere, nola ez, gonbidatuak zaudete gurera!

Informazio gehiagorako deitu Lizarrustiko Parketxera: 943 58 20 69.

___________________________________________________________________________

Exposición, charla y proyección de video sobre Nepal en Lizarrusti con invitados de excepción

Para terminar con el pequeño homenaje que se le ha hecho al pueblo nepalí a lo largo de mes y medio, el 13 de septiembre, sábado, Axier Izagirre, Alex Txikon y Joxe Ramón Agirre, Marron, ofrecerán una charla acompañado de una proyección sobre el Himalaya y Nepal sobre las 20:00h en el Parketxe de Lizarrusti.

nepal

Estos tres conocidos alpinistas y aventureros han viajado por todo el mundo y alcanzado numerosas cimas, por lo que, será un placer escuchar sus palabras y conocer de su propia voz las experiencias vividas.

Desde primeros de agosto hemos organizado varias actividades en el Parketxe de Lizarrusti ubicado en Ataun, dentro de lo que nombramos como el mes de Nepal, con el fin de acercar la cultura nepalí a la gente:

  • Desde el 2 de agosto hasta el 14 de septiembreuna exposición sobre Nepal.
  • El 23 de agosto, se celebró el día de Nepal, una fiesta organizada por los vecinos nepalíes que viven en Goierri.

¡Como no podía ser de otra manera, estáis invitados a nuestra casa una vez más!

Para más información podéis llamar al Parketxe de Lizarrusti: 943 58 20 69