Tag Archives: akaitz txiki

Aralarko erraietatik

Aralarzaleok, plan eder bat dugu zuentzako. Jakin badakigu ederra dela Aralar kanpotik, bere larre, harkaitz eta baso magikoekin. Baina, ezagutzen al ditugu Aralarko erraiak?

Aralarko lurrazpiko paisaia ezagutzeko espeleologia irteera bat egingo dugu, uztailaren 16an, Akaitz Txiki II kobara, Felix Ugarte espeleologia elkartearen gidaritzapean. Zailtasun errazeko barrunbea da, eta formazio karstiko ederrekoa!

Plaza mugatuak izango dira, beraz lehenbailehen izena ematea gomendatzen dizuegu.

Akaitz-Txiki 2_2016 EUSKAkaitz-Txiki 2_2016 CAST

Zuen zain gaude!

Beroaren aurkako errezeta

Atzo goizeko bero zapari aurre egiteko errezetarekin bete-betean asmatu genuen Aralarko Parketxean.

Osagaiak: jertsea, eskularroak, txubaskeroa, uretako botak, kaskoa eta linterna.

Guzti hori motxilan sartu genuen atzo Lizarrustiko Parketxean bat egin genuen abenturazaleok eta bideari ekin genion goizeko 9:30ak aldera. Lareoko urtegirako ibilbidea fresko egin genuen, bertako pagadiek eskaintzen duten itzalpe atseginetik.

Copia de IMG_2543

Ordubetean Napariturri ingurura heldu ginen eta dagoeneko eguzkiak gogor jotzen ari zuela eta zuhaitz baten azpian hartu genuen atseden. Indar pixka bat hartu genuen Javierrek inguruko paisaia karstikoa eta Aralarko kanpo egiturak azaltzen zizkigun bitartean eta segituan berreskuratu genuen bidea.

12:00ak aldera, azkenean, heldu ginen. Beroaren aurkako gure errezeta sukaldatzear zegoen. Jertseak, txubaskeroak eta eskularroak ez genituen alperrik ekarri. Akaitz Txiki II kobaren ahoan ginen, sartzeko irrikitan. Jantzi, atondu eta barrura. Izugarri eskertu genituen barruko 13 graduak…

IMG_2695

Kobaren atarian bertako bizilagunak harrera egin zuen. Saguzarrak ongietorri polita egin zigun, gure gainetik hegan, eta izutu aurretik aurrera egin genuen, bale baten ahoaren eitea duen sarrera eder batetik. Berehala Aralarko lurrazpiko paisaiaren edertasuna begiztatu eta sentitu ahal izan genuen, estalaktitak, estalagmitak, zutabeak…

Berehala ohartu ginen ez ginela sartu bezain garbi aterako, ez horixe, ur ugari ez bazegoen ere lokatzez josia aurkitu genuen hasierako “putzua”. Hortik aurrera, gozatzera.

Esperientzia polita izan zen, formazio karstiko ederrak ikusi genituen eta Aralarko Natura Parkeak “kanpo-paisaia” ederrak bai baina “barne-paisaia” ederragoak dituela ohartu ginen.

Talde polita osatu genuen, jende jatorra eta sasoitsua gerturatu zitzaigun atzokoan Lizarrustira eta goiz polita izan zen. Beroaren aurkako errezeta aproposa!

Irteerako argazkiak ikusteko klikatu hemen. Mila esker gerturatu zineten guztioi eta bai zuei eta nahi duen orori ere gogorarazten dizuegu saio gehiago egingo ditugula Felix Ugarte espeleologia taldearen eskutik uda eta udazken honetan, hemen duzue informazio guztia. Eskerrikasko Javier eta Ainarari ere atzo erakutsitako guztiagatik.

Hurrengora arte!

Aralarko lurrazpia ezagutu nahi?

Kaixo lagunak! Irteera hauen berri eman genizuen azken sarreran eta hemen gatoz lehenengoarekin. Aralarko Akaitz Txiki II kobara egingo dugu zailtasun baxuko (“1” zailtasuna) espeleologia irteera eta guztiok zaudete gonbidatuak. Sekretu asko eta asko gordetzen ditu Aralarrek eta horietako asko lurrazpian daude.  Sekretu hauek deskubrituko ditugu Felix Ugarte elkarteko espeleologoen eskutik. Ausartuko al zara gurekin etortzen? 

Plaza mugatuak izango dira eta iazko arrakasta ikusita erreserba lehen baitlehen egitea gomendatzen dizuegu.

Akaitz-Txiki 2_2015 EUSK

Zailtsun desberdineko irteerak egingo ditugu Gipuzkoako Parketxeetan uda eta udazken honetan. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

___________________________________________________________________________

Hola amigos, ya os informamos sobre estas salidas en la última entrada y aquí venimos con la primera de ellas. Realizaremos una salida espeleológica de baja dificultad (dificultad “1”) a la cueva Akaitz Txiki II de Aralar y estáis todos invitados.  Aralar guarda muchos secretos y muchos de ellos están en el subsuelo. Descubriremos algunos de estos secretos de la mano de expertos espeleólogos de la asociación Felix Ugarte. ¿Te atreves a venir con nosotros?

Las plazas para esta salida serán limitadas y teniendo en cuenta el éxito que tuvo el año pasado os recomendamos hacer la reserva cuanto antes.

Akaitz-Txiki 2_2015 CAST

Realizaremos salidas de diferente dificultad en los Parketxes de Gipuzkoa, para más información pulsa aquí.

Uztailerako 4 plan Aralarren

Lagunak! Uztaila bero-bero dator Aralarren aurtengoan. Lau planen berri eman nahi dizuegu, zein baino zein interesgarriagoa, eta publiko guztiei begira prestatutakoak. Ez galdu uda honetan gure paraje hauek ezagutzeko aukera:

Uztailak 5: Espeleologia ibilaldia Aralarren, Akaitz Txiki 2 kobara

Uztailak 6: Amezketak Aralarren dituen saroiak ezgutzeko ibilaldia

Uztailak 12: Gau ibilaldi magikoa Ataunen. “Gaua gauezkoentzat”

Uztailak 19: Geologia eta meatzaritza irteera Arritzagako haranera


Uztaila Aralarren

Espeleologia irteera Aralarren

Datorren uztailaren 5ean, larunbata, Aralarko Akaitz-Txiki 2 kobara egingo dugu irteera. Aukera paregabea da koba eder honekin gozatzeko! Plaza mugatuak direnez aurrez izena eman behar da, baina azkar, plazak segituan beteko dira eta!

Akaitz-Txiki 2_EUSK

El próximo 5 de julio, sábado, realizaremos una salida para conocer la cueva de Akaitz-Txiki 2 en Aralar. Es una ocasión inmejorable para disfrutar de esta preciosa cueva. Las plazas son limitadas por lo que hay que apuntarse de con tiempo, pero daos prisa, ya que las plazas se completarán enseguida.


Akaitz-Txiki 2_CAST