Tag Archives: Aizpitarte Elkartea

Errenteriako altxorra gertutik ezagutzen

Jarduera benetan berezia izan zen atzokoa, izan ere, Listorretatik hurbil dauden kobazuloak bisitatzeko aukera izan baigenuen. Horretarako Aizpitarte Elkarteko kideak izan ziren gidariak, eta jaso genituen azalpenak itzelak izan ziren. Javier Busseloren hitzetan Errenterian altxor handi bat dago, eta hori ukaezina da.

Aitzbitarteko kobazuloetan egin diren azken aurkintzen inguruan, eta baita bertan bizi diren espezien inguruan hitz egin zuten, eta guztira, bi kobazulo ikusi ahal izan ziren. Bisita oso interesgarria izan zen, batez ere kontutan izan behar dugulako gaur egun koba hauek itxita daudela,  Interes Kulturaleko Ondasun bezela babestuta baitaude, eta beraz urtean gutxi batzuk sartzeko aukera dute, atzo guk izan genuen legez.

Advertisements

Listorreta: azken lekuak / últimas plazas

Abuztuak 10, larunbata / Sábado, 10 de agosto

Aiako harria Natura Parkean Listorreta aisialekuan jarduera ugari prestatu ditugu udara honetarako. Natur eremu hau ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira, eta larunbat honetan Aitzbitarteko kobazuloetara sartzeko aukera izango da. Kobazulo hauek gaur egun itxita daude, eta talde txiki bat sartzeko aukera izango da, oraindik leku gutxi batzuk geratzen direlarik.

  • Elkargune-puntua: Listorretako Barrengoloia informazio-puntua.
  • Baldintzak: Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.
  • Prezioa: doakoa.
  • Ordutegia: 10:00-13:00.

Hemos organizado varias actividades para este verano en el merendero de Listorreta, situado dentro del Parque Natural Aiako harria. Se pretende dar a conocer y valorar el espacio natural de Listorreta, siendo la la siguiente actividad entrar en las cuevas de Aitzbitarte. Actualmente estas cuevas permanecen cerradas y solo podrá entrar un grupo reducido, por lo que quedan pocas plazas.

  • Punto de encuentro: punto de información Barrengoloia, Listorreta.
  • Condiciones: Las plazas son limitadas, es necesario reservar con antelación.
  • Precio: gratuito.
  • Horario: 10:00-13:00.

Udako_Abenturak_Listorreta2019