Tag Archives: Aizkorri-Aratz

Ekaitzaren ostean dator barea…

Badirudi eguraldi txarrak atseden txiki bat ematen digula astebururako eta… ez al dago mendi buelta bat egitea baino plan hoberik? ba Arantzazuko Parketxetik gogorarazten dizuegu igande honetan ematen zaiela hasiera Aizkorri-Aratz Natura Parkean zehar egiten diren mendi-irteeri eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Apirilaren 15ean beraz, goizeko 9:00etan, parketxean bertan elkartu eta Arantzazuko Adiskideekin batera Biozkorniara gerturatuko gara! Beti bezala 4 ordu edo 4 ordu eta erdi inguruko ibilaldia izango da eta izena aurrez ematea gomendatzen da parketxera deituz edo idatziz.

Animatu eta goazen bazterrak miatzera!

943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

_DSC4658

DESPUÉS DE LA TORMENTA SIEMPRE LLEGA LA CALMA

Parece que el mal tiempo nos da un poco de tregua para el fin de semana y… ¿existe algún plan mejor que dar una vuelta por el monte? pues desde el Parketxe de Arantzazu os queremos recordar que este domingo se le dará comienzo al programa de salidas montañeras a través del Parque Natural Aizkorri-Aratz por lo que os animamos a participar.

El 15 de abril, por lo tanto, nos reuniremos en el mismo parketxe a las 9:00 de la mañana y nos pondremos rumbo a Biozkornia con Arantzazuko Adiskideak. El recorrido, como de costumbre, será de entre  4 a 4 horas y media y se recomienda dar el nombre con anterioridad escribiendo o llamando al parketxe.

Anímate y ven a observar nuestro paraje!

943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Advertisements

Aizkorri-Aratz, zona especial de conservación. (DV 04-12-2014)

vistaaizkorri--575x430

La sierra de Aizkorri-Aratz será catalogada como ‘zona de especial conservación’ (ZEC) por el Gobierno vasco «porque preserva algunas de las especies y hábitats incluidos en la red europea de espacios naturales ‘Natura 2.000’».

http://www.diariovasco.com/alto-deba/201412/04/aizkorri-aratz-zona-especial-20141204000617-v.html

Bizi Pottoka!. Bizi eta harremanetan hasi Arantzazu Parketxean – Vívelo y descúbrelo en el Parketxe de Arantzazu

Kartel_Bizi Pottoka_2014_azkena_jpgArantzazu Parketxeak eta Oñatiko Pottokalekuk pottoka, euskal zaldi arraza,  ezagutzeko eta bertatik bertara bizi ahal izateko antolatu dute ekimen hau.

Pottokak maiz ikusi izan dugu lasai bazkatzen gure mendietan talde txikietan eta ziur aski hamaika galdera etorriko zitzaizuela burura haien inguruan: Non egiten dute lo? Zergatik ibiltzen dira taldetan? Egun osoa pasatzen dute jaten? Animalia sozialak dira? Hauek eta beste zenbait gai jorratuko dira jardunaldi honetan.

10:30etan Arantzazu Parketxean bilduko gara eta bertan bideo emanaldi baten bitartez eta azalpen gehigarriekin zaldi hauei buruzko hamaika gauza ikasiko ditugu. Jarraian 12:00etan Pottokalekura (Uribarri auzoa, Oñati) abiatuko gara eta bertan zuzenean zaldiak ezagutuko ditugu eta gizakiokin komunikatzeko duen gaitasuna bizi ahal izango dugu Jon Elorza adituaren laguntzarekin.

Jardunaldia bi egunetan errepikatuko da, abuztuaren 31n eta irailaren 7an, biak igandeak. 25 pertsonako taldeak izango dira gehienez, arreta egokia eskaintzeko bisitari guztiei eta zaldiak ez gogaitzeko.

Erreserba egitea beharrezkoa da jende kopurua aurrez ezagutzeko, horretarako Arantzazu Parketxearekin kontaktatu arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edo 943 782 894 telefonoan.


El Parketxe de Arantzazu y el centro Pottokaleku de Oñati han organizado este evento para conocer la antigua raza de caballo Pottoka y para poder vivir una experiencia con ellos de primera mano.

Las pottokas pacen el semi-libertad por nuestros montes en pequeños grupos y seguramente  os habréis preguntado más de una vez; ¿Donde duermen? ¿Por qué andan en grupos? ¿Son animales sociables? ¿Se pasan todo el día comiendo? Esta jornada pretende responder a éstas y otras muchas preguntas.

A las 10:30 nos reuniremos en el Parketxe de Arantzazu para ver un vídeo y conocer algunas particularidades de éstos caballos. A continuación, a las 12:00 nos dirigiremos al centro equino Pottokaleku (Barrio Uribarri, Oñati) y de la mano del experto Jon Elorza  conoceremos los animales en primera persona y  sentiremos la capacidad que tienen para comunicarse con los seres humanos.

La jornada se repetirá dos días, el 31 de agosto y el 7 de septiembre, ambos domingos. Los grupos serán como máximo de 25 personas para poder ofrecer la mejor calidad a los visitantes y para no molestar en exceso a las pottokas.

Es necesario reservar la plaza con antelación en el Parketxe de Arantzazu mediante correo electrónico arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net o el el telefono 943 782 894.

Aste Santuan, bisita gidatu bereziak, Arantzazu Parketxean / En Semana Santa, visitas especiales, en Arantzazu Parketxea

2014ko Aste Santuan, Arantzazu Parketxeak, bisita bereziak emango ditu. Apirilak 17tik 20ra, egun bakoitzean, bi bisita tematikoak emango dira. Goizez Zuhaitz lepatuaz mintzatuko da eta arratsaldez artzaintzaren historia izango da aztergai.


Arantzazu Parketxea ha organizado para esta Semana Santa dos visitas guiadas especiales. A partir del 17 de abril y hasta el domingo día 20, tiene previsto para cada día dos visitas temáticas, por la mañana se dará protagonismo al mundo de las hayas trasmochas y por la tarde la visita se centrará en la historia y el presente del pastoreo vasco.

Arantzazu Parketxean, Aste santuan, bisita gidatu tematikoak / En Semana Santa, visitas temáticas, en Arantzazu Parketxea
Arantzazu Parketxean, Aste santuan, bisita gidatu tematikoak / En Semana Santa, visitas temáticas, en Arantzazu Parketxea