Life Oreka Mendian proiektuaren erakusketa Anduetza Parketxean

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta hauetako asko ez dira kontserbazio egoera onean aurkitzen. Hori dela eta, Natura 2000 Sarearen barruan estrategia bateratu bat garatu da.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden habitat hauek kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Proiektu honen bitartez, mendi larreetako eragile desberdinak inplikatu nahi dira: lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak etab.

Honenbestez, mendiko larreak balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko argazki erakusketa Anduetzako Parketxean izango da otsailaren zehar.

31 argazkiz eta proiektuaren inguruko ikus-entzunezko batez osatutako erakusketa hau, mendiko larreen funtzio aniztasuna islatu nahi du. Horretarako, argazkiak lau multzotan banatu dira: kontserbazioa, erabilera, tradizioa eta berrikuntza. Lau funtzio hauen arteko harremana oso estua da, eta guztien artean multzo bakarra osatzen dute: Oreka Mendian.

Proiektu honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero: www.lifeorekamendian.eu/eu

18. Landare Berezien Azoka ate joka jada Iturrarango Lorategi Botanikoan

Apirilaren 25 eta 26an izango Landare Berezien Azoka Iturrarango Lorategi Botanikoan, Pagoeta Natura Parketan, Aian.

Aurten 18 urte betetzen ditu Landare Berezien Azokak, adin nagusitasuna lortu du jada. Urte guzti hauetan lan handia egin da landare espezie eta barietateen kontserbazioan, azoka berezi honetan mintegi bildumazaleek parte hartzen baitute. Beraiei esker, lekuan lekuko barietateak errekuperatzeaz gain jendeari ezagutzera eman eta zabaltzea lortu da. Horretaz gain, inguruan ditugun landare mintegietan topatzen ez diren landareak topa daitezke azokan, bost kontinenteetakoak hain zuzen.

Aurtengoan 49 mintegizalek partu hartuko dute, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko txoko ezberdinetakoak eta denetariko landareak ekarriko dizkigute: lorategirako landare bizikor eta belarkarak, zuhaixka eta zuhaitzak, landare usaindunak, sukaldaritzarako espezieak eta jangarriak, fruta arbolak, e.a.

Azoka toki paregabean izaten da, 20Htako Lorategi Botaniko batean hain zuzen, erositako landareak zer nolako garapena izaten duten ikusten den lekuan.

Landareak ikusi eta erosteaz gain, hitzaldiak ere izaten dira eta egunpasa egiteko jan-edaneko zerbitzua ere egoten da bertan.

Los días 25 y 26 de abril se celebrará la 18ª Feria de Plantas de Colección en el Jardín Botánico de Iturraran la Feria de Plantas de Colección de Iturraran se hace mayor de edad.

Éste año contaremos con nada menos que 49 viveristas, que nos presentarán sus colecciones. Podremos admirar y adquirir, a precios realmente competitivos, plantas procedentes de los 5 continentes, la mayoría de ellas desconocidas en nuestras latitudes pero que podemos cultivar fácilmente en jardines y balcones.

La Feria se ubica en un entorno privilegiado, el Jardín Botánico de Iturraran, lugar de interés excepcional para botánicos y aficionados a las plantas.

En el mismo recinto ferial el visitante podrá recuperar fuerzas degustando diversos productos locales y pasear por la red de senderos del Jardín. Los más pequeños tienen a su disposición una zona de juegos.

 

 

Igandean Iturraranen ditugun talo tailerrak beteta

Igande honetan talo tailerrak izango ditugu Iturraran Parketxeko ganbara zaharrean. Artoa eta beste zekaleen historiaz arituko gara, elikaduran duten garrantzia ezagutuz. Bakoitzak bere taloa egiten ikasi eta jango dira eta ondoren Agorregiko errota zaharrera jeitxiko gara pasian, berau lanean ikusiz.

Igandeko bi saioak beteak ditugu jada, eskaera handia duen tailerra baita, baina aurrerago aukera gehiago izango ditugu.

 

Badatoz Iztuetako bisitak!

Iztueta Baserria 2020

Tradizioa gaurkotasunez betea

Iztueta Baserriak bere abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie, beste urtebetez, jarduera honetara bertaratzen diren bisitari guztiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta, bide batez, inguruko paisaia paregabeaz gozatzekoa.

Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Iztuetan oso barneratuta dute behiak direla proiektu horien ardatz nagusia; behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute, beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat.

Aralarko parketxe hedatuko aurtengo jarduera berezien egitarauari hasiera emateko, familian igande goiz eder bat pasatzeko proposamena daukagu otsailaren 16rako eta 23rako, biak igandeak.

Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, Aralarko Parketxearekin harremanetan jarriz 943 18 03 35 / 688 895 069 telefonoen bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Ez galdu aukera hau eta zatozte gurera!

 

 

San Gregorioko Errotatxok eta Zerrategiak arbasoen ahotsa dakarte errekan behera

20161216_120505~2

Barandiaran Museoa, Larruntza multzo hidraulikoaren barruan altxatzen da. Museoa kokatzen den eraikinaren erabilera guztiz aldatu den arren,  multzoaren barruan, eraikin gehiago egon ziren. Errotatxo izeneko ondoko eraikin txikia adibidez, oraindik ere martxan jarraitzen du. Errota eta zerrategia ikusi daitezke bertan.

Aspaldiko kontuak ematen dute, baina gure aiton amonen urtetaraino iraun duten lanak dira. Gaur egun ohiturak deitzen ditugun hauek, bere garaian behar izan baitziren. Lan hauek jendeari helarazi nahian, eta ataundarren mantentze lanei esker, errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera eskaintzen dugu astebururo Barandiaran Museotik.

Gara egunkariak, eraikin zahar honen inguruko erreportai polit bat idatzi du Errotatxo eta zerrategiaren aldeko lantaldearen eta Atauniker Kultur Elkartearen ahoz. Hementxe duzue lotura digitalean:

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-01-11-06-00/hemeroteca_articles/san-gregorioko-errotatxok-eta-zerrategiak-arbasoen-ahotsa-dakarte-errekan-behera

BETETA gaztagintza eta arkumeen sekretuak ezagutzeko txanda

Datorren iganderako txanda BETETA dagoenez, otsailaren 2rako, azken txandarako, izen ematea ireki da.

Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Gero Ondarre baserrian, gaztagintzaren sekretuak ezagutzera emango dira. Ondoren, gazta keztatua, keztatu gabea eta gazta-zarra dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Azken plazak gaztagintza eta arkumeen sekretuak ezagutzeko

Iganderako, urtarrilaren 19rako azken plazak gelditzen dira Ondarre gaztandegia (Segurara) bisitatzeko.

Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta artzainak Idiazabal gazta egiten hasten dira orain. Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Gero Ondarre baserrian, gaztagintzaren sekretuak ezagutzera emango dira. Ondoren, gazta keztatua, keztatu gabea eta gazta-zarra dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Ondarre baserriko ukuilu eta gaztandegiaren artean egingo den bisita hau, aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere.

Altxorrez beteriko jolas eta ibilbideak Iturraranen

Urtarrilak 26

Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutuko dugu. Orientazio mapa bat eta iparrorratzaren laguntzaz Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dira eta horretaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko.

Sorpresak egongo dira partaide guztientzat.

Aurrez erreserba egin behar da 943 835389 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

————————————————————————————————————

26 de Enero

Aprovechando el Circuito de Orientación que está balizado en el Jardín Botánico, se va a realizar un juego de orientación y conocimiento del entorno natural que nos rodea. Aparte de encontrar las balizas, cada grupo familiar deberá de contestar a preguntas entorno a la naturaleza para poder encontrar su tesoro.

Habrá sorpresas para todos los participantes.

Con reserva previa: 943 835389 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Gaztagintza eta arkumeen sekretuak

Hemen duzue familian ederto pasatzeko 2020. urteko lehen jarduera!

 

Ondarre gaztandegira (Segurara) bisita antolatu du datozen bi igandeetan, urtarrilaren 19an eta 26ean, Zegamako Anduetza Parketxeak. Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta artzainak Idiazabal gazta egiten hasten dira orain.

Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Gero Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute. Ondoren, gazta keztatua, keztatu gabea eta gazta-zarra dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Ondarre baserriko ukuilu eta gaztandegiaren artean egingo den bisita hau, aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, leku mugatua baitago.

Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!