Kokapena / Ubicación

Lizarrustiko Parketxea Aralarko Parke Naturalerako sarrera ezagunenetakoa dugu Gipuzkoan.

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan eta Aralar Parke Naturalaren barruan kokaturik dago Lizarrustiko Parketxea. Lizarrusti gainan aurkitzen da, errepide bazterrean, 621 m-tara. Gipuzkoatik, Ataun zeharkatuz iristen da (Beasaindik 15 km.). Nafarroatik, Arbizu eta Etxarri Aranaz herrietatikik. Parketxea Ataun herriko Aiako auzoan dago.

Aralar Parke Naturalarekin muga egiten du parketxearen kokapenak. Aralarko mendigunea Euskal Herriaren bihotzean kokaturik dago, Gipuzkoaren eta Nafarroaren artean zubi-lana izanik. Mendigune karstiko honek 10.971 ha-ko hedadura du eta Txindoki mendia da mendizerrako tontorrik ezagunena, baina ez altuena, hura Irumugarrieta baita (1.431 m).

Mendigunearen goialde muinotsua ardiek, behiek eta zaldiek ustiatzen dituzten larreez estalirik dago, eta mendigunea pagoak nagusi diren malda malkartsuek mugatzen dute. Ingurune honek, pisu handiko balio naturalaz gain, badu balio historikoa ere, historiaurreko aztarna ugari aurkitu baitira bertan. Gipuzkoari dagokion eremua Parke Naturala da. Aralarko mendiguneko lurrak bi herrialdetan banaturik daudenez, haiengan eragiten duen legedia ezberdina da. Gipuzkoako eremuak Parke Natural izendapena dauka, eta horrez gain Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) eta Hegaztien Babes Berezirako Eremua (HBBE) ere bada. Nafarroakoak, aldiz, ez du probintzia mailako kontserbazio-figura berezirik, baina mendigunearen eremua Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) da herrialde horretan ere.

Lizarrustiko parketxea.
GureGipuzkoa.net | Lizarrustiko parketxea. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s