Aterpetxea

Kokapena

Kokapena

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Lizarrusti portuaren gainean (621m) eta Aralar Parke Naturalaren barruan kokatzen da Lizarrustiko aterpetxea. Gipuzkoatik, Ataun zeharkatuz iristen da eta Nafarroatik, Arbizu eta Etxarri Aranaz herrietatik.

Ikastetxe, mendi elkarte, euskaltegi, unibertsitate eta oro har taldeentzat eskaintza bereziak egiten ditugu Parketxean, egonaldiekin, mendi gidarien zerbitzuarekin,  tailer bereziekin etab.

Aralar Parke Naturaleko sarbiderik garrantzitsuena izanik, ia kota aldaketarik gabe interes gune ugaritara hel gaitezke erraztasunez, eta horrek Aralarko gune ederrenak ezagutzeko aukera ematen digu.

 Baliabide eta azpiegiturak

  • SOLAIRU NAGUSIA: Interpretazio Zentroari dagokion Parke Naturalari buruzko erakusketa eta interpretazio aretoa, atondoa, igogailua, komunak, jatetxea (taberna eta jantokia) eta biltegia (komunekin). Erakusketa eta interpretazio aretoan ikus-entzunezko materiala eta material grafikoa dago.
  • LEHEN SOLAIRUA: logelak eta komunak, guztia behar bezala hornituta.
  • ATXIKITAKO INSTALAZIOAKAparkalekua, 47 ibilgailu eta bi autobusentzako, behar bezala egokitua. Asialekua: mahaiz, aulkiz eta jolas-parke batez osatzen da gune hau.

 Lizarrustiko Parketxearen erabilerak        

Lizarrustiko Parketxea modu desberdinetan goza dezake bisitariak. Alde batetik bisitari orokorrak izaten ditugu, hau da, Interpretazio Zentroa bisitatzen duten pertsonak, norbanako naiz taldeak, zeinak bertako baliabideekin jasotzen duten informazioa, modu autonomo batean ala ingurumen-hezitzailearen laguntzaz.

Beste alde batetik taldeak etortzen zaizkigu bisitan, bai ikastetxeetako taldeak zein bestelakoak (euskaltegietakoak, mendi elkarteak…), gurekin jardueraren bat egingo dutenak dira hauek, goizpasa bat, egunpasa bat ala egun bat baino gehiagotako egonaldiak.

 Azkenik, jarduera bereziak antolatzen direnean, Parketxeko hainbat gune erabiltzen ditugu. Jarduera berezi hauek mota askotakoak izan ohi dira, batzuk Parketxean soilik gauzatzen direnak (erakusketak, gazta dastaketak, hitzaldiak…) ala Parketxetik kanpo abiatzen direnak (mendi ibilaldi orokorrak, ibilaldi tematikoak…).

Modu batera ala bestera Aralarko Interpretazio Zentro honek inguru natural zein kulturalaz gozatatzeko abiapuntu izatea bilatzen du, nola norbanako bisitari gisa ala jarduera antolatuen bidez.

Ikastetxeetako egonaldiak

Parketxe honen erabilera nagusietako bat ikastetxeetako taldeen egonaldiak dira, bertan lo egin eta jarduera desberdinak garatuko dituzte eta. Ikasleek gau bat, bi gau edota aste osoa gurekin igarotzeko aukera dute Lizarrustiko Parketxean eta denbora tarte horretan esperientzia eta sentimendu ugari izan ohi dute elkarbizitza honetan. Honenbestez, ingurumen hezitzaile izateaz gain haurren ongizatean eta gustora sentiarazten energia berezia jartzen dugu, ikasiz gozatu dezaten baina baita gozatzen ikas dezaten ere.

DSC_0746

Egunean zehar hezkuntza jarduerak egingo dituzte ingurumen hezitzaileekin, natur- zein kultur- ondareak gertuagotik ezagutzea izango dutenak helburu. Ostalaritza zerbitzuko arduradunek gosariak, bazkariak eta afalorduak dinamizatuko dituzte, bertan sukaldariak prestatutako janari goxo-goxoa eskainiz ikasle zein irakasleei.

Gauean ikasleei diskofesta edo jai berezi bat antolatzeko aukera emango zaie haurren gelan, baldin eta 00:00etarako musika kendu eta logeletara joaten badira…

Ikastetxeetako egonaldietako hezkuntza eskaintza ikusteko klikatu hemen.

Aralarko tribial jolasen frogak egiten:

DSC_0690

Talo tailerra egiten:

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s