Aralar Parke Naturala

Aralarko Parke Naturalak 10.971 hektareako azalera du eta, Ganbo mendiak (1.412 m) alderdi gipuzkoarraren sabaia osatzen du. Aralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi-lautada da, eta kareharriz osatuta dagoenez, elementu horri loturiko leize, haitzulo eta lurrazpiko errekak jasotzen ditu. Parkearen azaleraren laurdena pagadiz estalita dago. Horien gehiengoak, Lizarrustiko gaina eta Balankaleku artean agertzen dira, Gipuzkoako pagadirik zabalena osatuz. Natura-ondarearen benetako harribitxia.

Kareharri eta pagadiekin batera, zelaien garrantzia ere aipagarria da, azkeneko 5.000 urteetan gutxienez, abereen bazkaleku izan baitira. Horregatik, artzaintzari loturiko kultura Aralarrekin bat dator: larreak, artaldeak, kortak, Jentilarriren moduko trikuharriak eta Idiazabal gazta. Paraje hauek eskainitako baliabideak anitzak izateagatik, beste jarduera batzuk ere garatu dira. Hala, meategiak eta baso-ustiapena ere oso garrantzitsuak izan dira.

Natura

Titulo: DSC_1726b  autor: goierritarra1  licencia: cc-by-sa

Basoak eta larreak tartekatzen direneko ingurune honetan, garrantzi bereziko hainbat landare eta animalia-espezie topatu daitezke.

Bisoi europarra, basurdea edota orkatza, pagadi zabalen itzalpean ezkutatzen diren bitartean, sai arre, sai zuri, arrano beltz edo ugatzaren hegaldiek, zeruko lasaitasuna noiznahi apurtzen dute. Gizakiaren eskutik iritsitako abereen presentzia ere ezin da baztertu, larreetako errege bilakatu baitira.

Kultura

Titulo: DSC_1726b  autor: goierritarra1  licencia: cc-by-sa

Aralar mendiak eskaintzen zituen baliabideak erakarrita, gizakiaren presentzia aspaldikoa gertatu da.

Lehendabiziko ehiztarietatik abiatuta eta egungo Idiazabal gazta ekoizten duten artzainetara heldu arte, geltoki ezberdinez osaturiko ibilbide luzea marraztu da. Monumentu megalitiko ugariez gain, inguru berezi honetan belaunaldiz belaunaldi garaturiko mito eta kondairek, inguruaren ondare aipagarrienetakoa osatzen dute.

Lizarrusti ParketxeaAralako Parke Naturaleko informazioa jasotzeko egokiena Lizarrustiko Parketxe zein Barandiaran Museora gerturatzea da, bertan azalduko baitira baliabide ugariren bidez parkean gauzatu daitezkeen ekintza, ibilaldi zein bestelakoak, bisitariaren behar eta nahietara egokituz.

Aralar Natur Parkeko Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana

__________________________________________________________________________

El Parque Natural de Aralar tiene una superficie de 10.971 hectáreas y la cima del monte Ganbo (1.412 m) ostenta la mayor cota en su parte gipuzkoana. Aralar es una gran meseta caliza emergida hace 50 millones de años y horadada por multitud de simas, cuevas y ríos subterráneos. Además, una cuarta parte de la superficie del Parque está cubierta por hayas. La mayor parte de ellas se encuentran en la zona situada entre el puerto de Lizarrusti y Balankaleku, formando el hayedo más extenso de Gipuzkoa, una joya de nuestro patrimonio natural.

Junto con el terreno calcáreo y el hayedo, el protagonismo es para los pastos que, desde hace al menos 5.000 años, alimentan la cabaña ganadera y la cultura pastoril, santo y seña de Aralar: pastizales, rebaños, majadas, dólmenes como Jentilarri y queso de Idiazabal. Pero el pastoreo no ha sido la única actividad realizada por el hombre en la zona, ya que los recursos existentes no han pasado desapercibidos. Así, además del pastoreo, cabe destacar tanto la actividad minera como la explotación forestal.

Naturaleza

Titulo: DSC_1726b  autor: goierritarra1  licencia: cc-by-sa

Este mosaico compuesto de frondosos bosques y extensas praderas, alberga especies de plantas y animales de gran interés.

En sus cielos veremos volar al buitre leonado, el águila real e, incluso, al quebrantahuesos. En sus regatas, se esconden huidizos ejemplares de visón europeo y desmán del Pirineo.
Así mismo, cabe destacar la presencia de caballos, vacas y ovejas, ya que se han convertido en las auténticas dueñas y señoras de las praderas de Aralar.

Cultura

Titulo: DSC_1726b  autor: goierritarra1  licencia: cc-by-sa

Atraídos por los recursos naturales que ofrecen los montes del Parque, la presencia del hombre se remonta a miles de años.

De tal forma, los vestigios correspondientes a cada uno de los contextos condicionados por momentos concretos de la historia, han ido conformando un rico patrimonio cultural: monumentos megalíticos, restos de un pasado minero, o mitos y leyendas aún vivas jalonan el cuerpo y el alma de este entorno mágico.

Lizarrusti Parketxea

Para recibir información sobre el Parque Natural de Aralar lo mejor es acercarse al Parketxe de Lizarrusti o bien al Museo Barandiaran, ya que allí se mostrará mediante diversos recursos las diferentes actividades, rutas y demás posibilidades dependiendo de las necesidades y apetencias del visitante.

 

 

Plan Rector de Uso y Gestión del Parque Natural de Aralar

2 thoughts on “Aralar Parke Naturala

  1. Kaixo,

    atzo Aralar inguruan txango egiten ari ginela Aiako auzora errepidetik igotzen eskubialdean, errota pasa ta gero “fallopia japonicoa” ikusi genuen. Oso landare inbasorea da, eta parkearen kudeatzaileek horren berri izan beharko lukete. Beraiekin harremanetan jartzeko bidea zein da?

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s