Badator Udaberria! TXORI KANTUAK ezagutzeko ibilaldia Pagoeta Natura Parkean

Ez dago zalantza handirik udaberrian sartu garela, aze zalaparta dabilkitena Iturraran inguruan bizi diren txoriek. Zer ote du txantxangorriak? zeni ari zaio kaxkabeltxa?

Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Mikel Olano basozain aditua izango dugu gurean Apirilaren 7an.

Iturraranen emango zaie hasiera ibilaldi berezi  hauei, baina Gipuzkoako Parketxe Sareko  beste  Parketxeetan ere izango da aukera.

Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.

Gogorarazi nahi dizuegu plaza mugatuak daudela. ANIMATU!

Irteerak goizeko 10tan hasiko dira Parketxe guztietan, adin guztietako herritarrei zuzenduta daude eta 5 euroko prezioa dute.

Bestalde, prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

 

 

Advertisements