Altxorrez beteriko jolas eta ibilbideak Iturraranen

Aurreko igandean burutu genuen Altxorraren bila, orientazio jolasa, Iturraranen. 84 lagun ibili ziren lorategian barna bertako baliza eta altxorrak topatzen eta goiza ederra pasa genuen denok ere.

Itxaron zerrendan geraturikoekin otsailaren 18an egingo da berriz ere, baina hau ere beteta dagoenez jada,  hirugarren bat egingo dugu Martxoaren 4ean.  Azkar ibili izena ematen!

 

Advertisements