Narrasti eta anfibio ugari Pagoetan

Narrasti eta anfibioak animalia ezezagunak dira, ezkutuan bizi direnak eta ohitura harrigarriak dituztenak. Honenbestez, Iturraran  Parketxeak aukera paregabea eskaintzen du Pagoeta natura parkean ditugun izaki hauei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatu eta zaindu.

Datorren maiatzaren 5ean izango da ibilaldia eta Iturraranen dauden putzuetatik abiatuz, zelaiak, ubideak, andapak eta urtegiak pasako ditugu  narrasti eta anfibio bila.  Ander izagirre aditua izango dugu bidelagun.

Irteera adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak. Animatu eta etorri!

Bisita goizeko 10etan abiatuko da Iturraran parketxetik.

Prezioa: 5 euro

Izena emateko edo informazioa: 943 83 53 89 , iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

narrasti eta anfibioak

Advertisements