Parketxe Sarea komunikabideetan / Parketxe Sarea en medios de comunicación

Urola Kostako Hitza (2015-01-22): Pagoetan haginari balioa ematen

 

Urola Kostako Hitza (2015-01-21): Pagoetan haginari balioa ematen

Iberiar penintsulako hagin populazio handiena, Pagoetan

Pagoeta Parke Naturalean Iberiar Penintsulako hagin populaziorik handiena dago. (Egilea: Aritz Mutiozabal)

Haginari merezi duen balioa emateko asmoz irteera gidatua antolatu du Pagoeta Parke Naturalak larunbaterako. Eskualdeko herritarren artean ezaguna da hagina, baina gutxik dakite Pagoetako parkean Iberiar Penintsulako hagin kopuru handiena biltzen dela; Europako hagin populaziorik handienetakoa da gainera. Hagina zuhaitz zaharra eta berezia izanik babestuta dago eta Gipuzkoako Foru Aldundia kontaketa egiten ari da, Pagoetako Parke Naturalean eta inguruan 12.000-15.000 hagin inguru egon daitezkeela uste dute teknikariek. «Zenbaketa zaila da, txindurri lana. Izan ere, parkean haginak baso mistoetan daude gehienbat, beste zuhaitz espezieekin nahastuta daude eta horrek zaildu egiten du kontaketa prozesua» azaldu du Antton Gomez Pagoeta parkeko basozainak.

Hagina balio handiko zuhaitza denez, Pagoeta parkeko basozainak parkean sakabanatuta dauden haginak ugaritzeko garbiketa egiten ari dira. «Hagin baten ondoan metro eskasera beste zuhaitz batzuk egon daitezke, askotan exotikoak izaten dira, gizakiak landatutakoak. Horiek mozten ari gara haginei lasai hazten uzteko; bestela beste zuhaitzek gainditu egiten baitituzte eta ihartu egiten dira».

Hagin multzoak «matriarkatuak» direla esaten dute adituek. Haginak arrak edo emeak izan daitezke eta emeen inguruan hagin txikiak hazten dira askotan. Izan ere, «haginak fruituetatik zabaltzen dira. Hegaztiek zuhaitzetatik haginaren fruitu gorrixka jaten dute; haziak ernaltzeko digerituak izan behar dute eta hegazkiek zuhaitz inguruan zirina egiten dutenean lurrera erori eta bertatik hagin berriak sortzen dira». Horrela hagin basoetan hagin zahar bat eta inguruan hagin txiki ugari aurkitu daitezkela azaldu du Gomezek.

Pagoeta Parke Naturalekoa hagin populazioa hazten ari da gainera, eta «hori ez da Iberiar penintsulan beste inon gertatzen ari. Hagin txiki piloa dago». Kantauriko Kostako klima haginentzat aproposa da, hezetasun handiko eremua delako, baina askotan «gizakiaren eraginez atzeraka» egin dutela dio Gomezek. Asturiaseko Sueve mendilerroan esaterako 9.000 hagineko basoa aurkitzen da, baina ez da erregeneraziorik gertatzen ari. «60 hamarkadan adarzabalak askatu zituzten bertan; poblazioa oso handia da eta horiek hagin gazte guztiak jan dituzte azken 50 urtetan; horregatik, basoa kolapsatuta dago, ez da berritzen ari. Hagin zahar oso handiak daude, baina ez dago gazterik. Adarzabalak kentzen ez badituzten pixkanaka desagertu egingo da basoa».

Antton Gomez basozainaren esanetan Pagoetan penintsulako beste hainbat basoetan baino hagin gehiago egotea Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakia izan  zen; izan ere, foru aldundia parkea kudeatzen hasi zenean eta beste hainbat espezie landatu zituztenean haginak ez mozteko agindua eman zuen orduko arduradunak. Horregatik hagin zaharrak ere aurkitu daitezke Pagoeta parkean, 500 urte inguru dituztenak.

Zuhaitz preziatua
Haginek balio ekologiko handia izateaz gain, historian zehar ere oso preziatuak izan dira. Paleolitikoan hasita ehizarako eta gerrarako armak egiten ziren haginen egurrarekin, haginez egindako arkuak potentzia handikoak eta indartsuak baitziren. Frantziarren eta Ingelesen arteko Ehun Urteko Gerran esaterako, ingelesei beren hagin basoak amaitu zitzaizkien eta Kantauriko kostaldea gertu zutenez euskal basoetatik hartu zuten armak egiteko hagin egurra.

Egun bestelako erabilera du haginak. Haginaren azalean dagoen onddo batek sortzen du taxanoa izeneko sustantzia eta hori oso garrantzitsua da bularreko minbiziaren aurkako sendagaia egiteko. «Zuhaitz bakoitzean oso kantitate txikian aurkitzen da taxanoa eta hori dela-eta Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako hagin baso erraldoiak uztiatu dituzte sustantzia hori lortzeko, oraindik ez baitute lortu molekua hori laboratorian sortzerik».

PAGOETAKO HAGINAK EZAGUTZEKO IRTEERA

– Izenburua: Haginei balioa ematen.
– Noiz: Urtarrilaren 24an,larunbata, 10:00etatik 13:00etara.
– Iraupena: 3 ordu.
– Gidaria: Antton Gomez Pagoeta Parke Naturaleko basozaina.
– Hizkuntza: euskara emango dituzte azalpenak.
– Prezioa: Helduek 5 euro eta 3-12 urte bitarteko haurrek 3 euro.
– Izen-ematea: Aldez aurretik eman behar da izena 0943-835389 telefono zenbakira hots eginda eta iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

, , , , ,

 

 

Goierriko Hitza [2014-12-16]: Mitologia Allekupen

Jentilak eta olentzero 1Jentilak eta olentzero 2

Gipuzkoako Hitza [2014-11-28]: Urteurren oparia Barandiarani

Gipuzkoako hitza, lenengo zatiaGipuzkoako hitza, bigarren zatia

 

Oarsobidasoko Hitza [2014-07-04] Listorretako udako jarduerak

Oarsoaldea hitza 1 Oarsoaldea Hitza 2

 

GIPUZKOAKO HITZA 2014/06/20

Bi irteera berezi Aralarren: Espeleologia irteera eta Geologia/meatzaritza irteera

BERRIA_Akaitz Txiki

GOIERRIKO HITZA 2014/05/22

Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia

goierri narrasti

 

DIARIO VASCO 2014/05/14

Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia

narrasti DV

 

BERRIA 2014/04/16

“Arditurriko distirak” argazki erakusketa

berria arditurriko distiraj

 

DIARIO VASCO 2014/04/18

Pagoetako Erroten Sekretuak – Los secretos de los molinos de Pagoeta

Diario-Vasco---ogia---apiri

EITB 2014/03/30

“Basa-landareak gastronomian” tailerra Iturraran Parketxean – El taller “Las plantas silvestres en la gastronomía” en Iturraran Parketxea

 

 

GARA 2014/03/21

Landare Berezien 12. Azoka eta honen inguruan antolatutako ekintza bereziak

GARA-2014-03-21

DIARIO VASCO 2014/03/15

Taller de plantas gastronómicas silvestres en Iturraran Parketxea

Diario-Vasco---Taller-de-pl

HITZA 2014/03/11

Artisau gazta dastatzeko saioa emango du Ramon Lizeagak

ARTISAU GAZTA DASTAKETA

GARA 2014/03/01  [Amalur Artola]

 GAUR 8: Megalitoek ere badute zer konta sagardoaren lurraldean

Gara sagardora

DIARIO VASCO 2014/02/22 [Felix Ibargutxi]

Suplemento FIND: Entrada en el túnel del tiempo

SUPLE_FIND220214 : Finde : 6 : 6-7

GOIERRI TELEBISTA 2016/06/15

Hegaztien askatzea Lizarrustin

http://www.gitb.eus/azken-berriak?task=get.embed&id=8580&width=560&height=315

 

EITB ALBISTEGIAK 2016/06/12 (33. minututik aurrera)

Hegaztien askatzea Arditurrin

http://www.eitb.tv/eu/embed/gaur-egun–asteburua/4104830876001/107809/2016-06-12/

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s