Category Archives: urubi

Urubiak aske Listorretan eta Iturranen!

Pasa den asteburuan ezohiko bisita izan genuen Listorretan eta Iturraranen. Igeldoko Arrano Etxean sendatutako urubiak askatu bait genituen.

80 pertsona inguru hurbildu ziren, bai Listorretan eta bai Iturraranen, guztira 160 lagun.  Adin guztietakoak (umeak, gurasoak, aiton-amonak…). Listorretan Mikel Olanok eta Iturraranen Antton Gomezek,  azalpen batzuk eman zizkiguten eta jendeak bere zalantzak/kuriositateak argitzeko aukera izan zuen; jarraian, hiruna urubi askatu genituen parkeko puntu ezberdinetan.

Hona hemen Listorretako irudiak; eta jarraian Iturraran gainean urubi bat askatzen bideoa:

Egunaren azken izpiekin batera, gautxoriak askatu eta beren ingurunera itzultzeko hegaldia ikusteko pribilejioa izan genuen.

 

 

PAGOETAN, gau berezia aurreko ostiralekoa: URUBIAK ETA MOZOLOAK izan genituen parketxean.

Aurreko ostiralean gaueko bi hegazti hauek gertutik ikusi, ukitu eta gehiago ezagutzeko parada izan genuen Iturraran parketxean.

Igeldoko Arrano Etxean errekuperatutako hiru urubi eta mozolo bat askatzea zen asmoa, baina eguraldi txarra zela eta egun honetan ez askatzea erabaki genuen denon artean, Mikel Olano adituaren azalpen eta aholkuen ondotik. Hala ere, xarma berezia izan zuen gauak; ilunabarrarekin bat Iturraranen bildu  eta animali hauei buruzko kontuak entzunaz gustora egon ginen ondo ilundu zuen arte.