Category Archives: udazkena

Iturraran udazken koloretan / Iturraran vestida de otoño

Udazken koloretan, landen lurrinak zeharkatuz, hitaz oroit eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren gerizpean orpondoa, orbelaren hilobi, horiz eta gorriz dena lokarturik.

Eskuratu hostoa xume bezain eder, hain soila bere heriotzean, zuhaitz guztiaren bizkortasunez hain betea, non erortze honen duintasunak hiri kantatzera naraman.

Berriro zuhaitzari so natzaiok, kezkaturik ote?…joate askearen oparotasunean, betikotasunaren irria zirudik.

Gatibu naukan denborak, bere baitan egositako ametsetaz isekaz bailegoan.

Udazken koloretan, landen lurrinak zeharkatuz, hitaz oroit eta higan nauk, hain soil hire heriotzean, hain xume, adiorik gabeko partitzean.


En los colores de otoño, atravesando los perfumes de los campos, evocándote, estoy en ti.

A la sombra del árbol desnudo, amarillenta y rojiza yace la hojarasca; todo duerme.

Recojo una hoja, es tan simple como bella, tan sencilla al morir, parece aún poseer toda la vitalidad del árbol.

Tanta dignidad al caer me impulsa a cantarte.

De nuevo contemplo el árbol; ¿estará preocupado…?, se diría que dibuja la sonrisa de la eternidad, en la bondad de su libre transcurrir;

Y parece burlarse de los sueños cultivados en las entrañas del tiempo que me esclaviza.

En los colores de otoño, atravesando los perfumes de los campos, evocándote, estoy en ti, tan sencillo al morir, tan simple al irte sin un adiós.

 

Advertisements

URRIA BIXITARIZ OPAROA

Ikasturte hasiera borobila izan dugu aurtengoan Pagoetan, Euskal Herriko hainbat txokotako ikastetxe askok hautatu baitute gure natura parkea bixitatzea. Horrela, ingurumen hezkuntzaren baitan eskaintzen ditugun ekintza ezberdinetan  1159 ikasle eta irakaslek parte hartu dute urrian. Adin ezberdinetako ikasle guzti horiek naturaz gozatu eta ikastera gonbidatu nahi izan ditugu eta guri ere ikasten jarraitzeko aukera ematen digute.

Horrez gain, bai parketxean bertan eta  baita honen inguruan aktibitate handia izan dugu; udazkena eguraldi onekin etorri zaigu eta  asteburu eta jai egunetan ere jendetza handiak etorri zaizkigu. Ondorioz, eskaini ditugun ekintza bereziek harrera oso ona izan dute.

Eskerrikasko guztioi eta nahi duzuen arte!

ALTXORRAREN BILA Iturrarango Lorategi Botanikoan

Udazkeneko koloreez gozatu asmoz, Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutuko dugu. Balizak topatzeaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko.

Sorpresak egongo dira partaide guztientzat.

———————————————————————————————————————

Aprovechando los colores otoñales, se va a realizar un juego de orientación y conocimiento del entorno natural que nos rodea en el Circuito de Orientación que está balizado en el Jardín Botánico. Aparte de encontrar las balizas, cada grupo familiar deberá de contestar a preguntas entorno a la naturaleza para poder encontrar su tesoro.

Habrá sorpresas para todos los participantes.

Garaian garaikoa eginaz bildu genituen sagarrak!!!

Aurreko igandean sagarrak biltzera gerturatu ginen Kamio baserriaren sagastira. Bertan, Satxota Sagardotegiko arduradunekin sagarrondoak aztertu, sagarrak bildu eta polinizazioaz jarduteko aukera ere izan genuen.

Lana gogotik egin ondoren sagar ezberdinak dastatu genituen eta bertako beste zenbait produkturekin hamaiketako eder bat egin genuen, Satxotako sagardo eta baita sagar zukuaz lagunduta ere.

Errepikatzeko moduko bisita!!!sagar-biltzea

Urtarrilean bilduriko sagarrekin egindako sagardoa dastatu ahal izango dugu!!

Txotx!!!

150 lagun Arantzazuko V. mikopoteoan

Urtero udazken garaian jendea mugiarazten duen zaletasuna da perretxikoak jasotzearena. Horregatik, urtero bezala aurten ere Mikopoteoa egin genuen Arantzazun eta ekimenak interes handia piztu zuen.

Bosgarren aldiz antolatu dugu perretxikoak oinarri dituen topaketa Arantzazun. Hitzaldi batekin eman genion hasiera jardunaldiari. Ultzamako parke mikologikoko arduradun Javier Gomezek perretxiko jangarriak eta toxikoak bereizteko aholkuak eman zituen Gandiaga topagunean egindako hitzaldian. Ehun bat lagunek entzun zuten ordubeteko saioa, eta interesgarria izan zen ondoren egindako solasaldia.

Mikopoteoa

Solasaldia amaitutakoan Arantzazuko jatetxeek eta tabernek gertatutako pintxoak dastatzeko unea iritsi zen. Hasteko, sukaldari bakoitzak prestatutako pintxoaren ezaugarrien berri eman zuen Gandiaga topagunean. Jatetxe bakoitzak onddo pintxo bat eta edana eskaini zituen euro eta erdiko prezioan.

Zelai Zabal jatetxearen pintxoa Gandiaga topagunean bertan dastatu genuen. Ondoren, nork bere erritmora eta bere gustuen arabera egin zuen Arantzazuko “gastronomia zirkuitua”.

 

Dena prest Pagoetako basoaren kolore desfilerako

Azken egunetan hego haizea dabilkigu bazterrak astintzen, saiatu da ahal zuen guztia berarekin eramaten. Baina ez ditu eraman zuhaitzen hostoak oraindik, eta eskerrak,  desfilerako behar baiditugu.

Pagoetako ipar magalean ibilaldi zirkular bat egingo dugu bertan ditugun baso mixto bereziak ezagutuz. Ipar malda hau landaketatik sorturiko basoa da, kanpoko zein bertako espezieak nahasian bizi dira eta elkarri egokitzen asmatu behar izan dute. Hostozabalak koniferoekin ezkondurik altxorbitxi bat eratu dute bertako bizidunentzat. Zuhaitz hauek ezagutuz basoaren osotasunaz, orekaz eta garrantziaz arituko gara Iñaki Azanza adituarekin.

Pagoeta udazken koloretan