Category Archives: txori

Badator Udaberria! TXORI KANTUAK ezagutzeko ibilaldia Pagoeta Natura Parkean

Ez dago zalantza handirik udaberrian sartu garela, aze zalaparta dabilkiten Iturraran inguruan bizi diren txoriek. Zer ote du txantxangorriak? zeni ari zaio kaxkabeltxa?

Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Mikel Olano basozain aditua izango dugu gurean Apirilaren 7an.

Iturraranen emango zaie hasiera ibilaldi berezi  hauei, baina Gipuzkoako Parketxe Sareko  beste  Parketxeetan ere izango da aukera.

Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Lehen hotzekin batera txori Mokolodia Iturraranera sartu nahian

Ohikoa da udazken amaiera honetan, gure inguruko txori txikiak, bereziki txantxangorriak, Iturraran baserriko berotasunera sartu nahian ikustea. Oraingoan ordea hain ohikoa ez den hegazti bat etorri da gurera epeltasun bila: MOKOLODIA.

Hegazti txikien barruan sendoenetakoa de txori hau, interes bereziko gisa katalogatua  dago Euskal Autonomi Erkidegoan. Gure lurraldeko barrualdeko zenbait tokitan puntualki egoten da ugaltze garaietan. Basoko espeziea da, baso heldu eta hostogalkorretan bizi da.

20161122_115655

Lorazainak ekarri digu oparia, nahiz eta batzutan kexu diren Mokolodiarekin, lorategiko gereziondoen kimu berriak jaten baititu.

 

 

PAGOETAN, gau berezia aurreko ostiralekoa: URUBIAK ETA MOZOLOAK izan genituen parketxean.

Aurreko ostiralean gaueko bi hegazti hauek gertutik ikusi, ukitu eta gehiago ezagutzeko parada izan genuen Iturraran parketxean.

Igeldoko Arrano Etxean errekuperatutako hiru urubi eta mozolo bat askatzea zen asmoa, baina eguraldi txarra zela eta egun honetan ez askatzea erabaki genuen denon artean, Mikel Olano adituaren azalpen eta aholkuen ondotik. Hala ere, xarma berezia izan zuen gauak; ilunabarrarekin bat Iturraranen bildu  eta animali hauei buruzko kontuak entzunaz gustora egon ginen ondo ilundu zuen arte.

 

Maiatzean, galbidean eta arriskuan dauden animaliak ezagutzeko parada Pagoetan

Natura-2000-irudiaMaiatzaren 21ean Natura 2000 Sarearen eguna izanik, hilabete hau arriskuan zein galbidean dauden animalia ezberdinak ezagutzeko aukeratu dugu Pagoetan eta gure eskeintza horri loturik prestatu dugu.

Maiatzaren 3an, Txolarrearen urtea dela ospatuz (babestua dagoen txoria izaki), Andoni Ruiz argazkilariaren Hegaztien Erakusketa inauguratu genuen. Txolarre arra edo emea, zein da hau?2016-05-12 13.21.37

Aurreko igandean, maiatzak 8an, Narrasti eta Anfibioak ikusten ibili ginen putzuz-putzu eta zelaietan. Interesez beteriko 47 lagunek parte hartu zuten eta arrakastatsua izan zen: txantxikuak, baso igel gorriak, uhandreak, apo arrunt zein lasterkariak, ziraunak, milaka txalburu, …denetarik ikusi genuen.

Maiatzaren 28an berriz, galbidean dauden beste bi animalia berezi ezagutzeko parada izango dugu: Betizuak eta Pottokak. Pagoetan aspaldian hasi ziren endemikoak diren bi arraza hauen errekuperazio lana egiten eta berau ezagutzeko aukera izango dugu burutu duten bi albaitarien eskutik: Iñigo Agirre eta Jose Mari Plazaola.

 

KARTELA

 

Pagoetako fauna ezagutuz igaro dugu Maiatza

Maiatzaren 23an, Ander Izagirreren eskutik, Iturraran eta Agorregi inguruko putzu eta erreka bazterrak ederki miatu genituen anfibio eta narrasti ezberdinen ohitura eta istorio harrigarriak ezagutuz.  A ze gozatua!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/narrasti-eta-anfibioak.jpg

Maiatzaren 9an Iturraran inguruko txorien kantu eta ohiturak entzun eta ikasteko aukera paregabea izan genuen Mikel Olanoren eskutik. Beti ari gara zerbait ikasten!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/collage-txori-kantuak.jpg