Category Archives: Txori kantu

Udaberriko txorrotxioak

Larunbat goiz paregabea pasatu dugu Arantzazuko parketxearen inguruan txoriak ikusiz eta hauen kantu ederrak entzunez. Talde polita bildu da eta eguraldi bikaina izan dugu bidelagun. Eneko Azkue Arkamurka Natur Taldeko adituak espezie bakoitzaren sekretutxoak kontatu dizkigu eta kantu ezberdinak bereizten ikasi dugu. Txori ugari ikusi eta entzuteko aukera izan dugu, besteak beste: txepetxa, txantxangorria, kaskabeltza, gailupa…

20190330_110502

Zuek ere belarriak udaberriko doinu eder hauekin goxatu nahi badituzue animatu Parketxe Sareko beste parketxeetan antolatu diren hurrengo saioetara etortzera. Aukeratu ondoen datorkizuena eta eman izena!

20190330_121415

Advertisements

Txorien kantuak entzuteko lehen saiorako azken lekuak

Larunbatean, martxoak 30, txorien kantuak ezagutzeko Parketxe Sareak antolatzen dituen ibilaldiei hasiera emango zaie Arantzazuko Parketxean. Oraindik leku batzuk geratzen zaizkigu, beraz, prismatikoak hartu eta goiza gurekin pasatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Txoriak zuhaitzetan kantari izango dira eta eguraldi ederra ere lagun izango dugu. Animatu eta  zatoz udaberriko lehen txorrotxioak entzutera!

Txoriak kartel orokorra 2019

Badator Udaberria! TXORI KANTUAK ezagutzeko ibilaldia Pagoeta Natura Parkean

Ez dago zalantza handirik udaberrian sartu garela, aze zalaparta dabilkiten Iturraran inguruan bizi diren txoriek. Zer ote du txantxangorriak? zeni ari zaio kaxkabeltxa?

Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Mikel Olano basozain aditua izango dugu gurean Apirilaren 7an.

Iturraranen emango zaie hasiera ibilaldi berezi  hauei, baina Gipuzkoako Parketxe Sareko  beste  Parketxeetan ere izango da aukera.

Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Enarak etorri omen dira…

Datorren larunbatean, apirilaren 2an, TXORI KANTUAK EZAGUTUZ deitzen diogun jarduera burutuko dugu Iturrarango Lorategi Botanikoan. Leku hau oso berezia da hegaztientzat, mundu osoko landare espezieez osaturiko lorategiaz gain, harizti zaharrak baiditugu txorien babesleku. Beraz, larunbateko bixitan Txori kantuak ezagutzeaz gain beraien bizitokiak, ohiturak eta askoz gehiago ezagutuko dugu.

IMG_0809Ekintza goizeko 10etan hasiko da eta aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, talde ederra baitugu jadanik.

Erreserbak: 943 83 53 89    –      iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Bertan behera “Txori Kantak ezagutzeko ibilbidea” Arantzazun

Eguraldi txarra dela eta, bertan behera gelditu da “Txori Kantak ezagutzeko ibilbidea” Arantzazun.

Gogoratu aukera gehiago izango dituzuela Gipuzkoako beste 4 parketxeetan martxoa eta apirilean zehar. Hurrengoa Aralar Natura Parkean izango da, martxoaren 12 (larunbata) goizeko 10tan Barandiaran Museoan.

Txoriak2016

Se ha suspendido el recorrido para conocer los cantos de los pájaros en Aranzazu debido al mal tiempo.

Recordad que tendréis más oportunidades de disfrutar de los cantos de los pájaros en los demás Parques Naturales de Gipuzkoa durante marzo y abril. El próximo en el Parque Natural de Aralar, el 12 de marzo (sábado) a las 10h en el Museo Barandiaran.

Badator Udaberria! TXORI KANTUAK ezagutzeko ibilaldiak Gipuzkoako Natura Parkeetan 2016

Aukera paregabea Gipuzkoako Natura Parkeetan bizi diren txoriak ezagutzeko. Izan ere, Mikel Olano adituaren eskutik, txoriak identifikatuko ditugu hauen kantuen bidez Gipuzkoako Natura Parke guztietan.

Lehenengo ibilaldia AIZKORRI-ARATZ Natura Parkean izango da, martxoaren 5ean (larunbata) eta Arantzazuko Parketxetik (Oñati) abiatuko gara goizeko 10:00tan.

Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.

Gogorarazi nahi dizuegu plaza mugatuak daudela. ANIMATU!

Txoriak2016.jpg

Irteerak goizeko 10tan hasiko dira Parketxe guztietan, adin guztietako herritarrei zuzenduta daude eta 5 euroko prezioa dute.

Bestalde, prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

 

 

Pagoetako fauna ezagutuz igaro dugu Maiatza

Maiatzaren 23an, Ander Izagirreren eskutik, Iturraran eta Agorregi inguruko putzu eta erreka bazterrak ederki miatu genituen anfibio eta narrasti ezberdinen ohitura eta istorio harrigarriak ezagutuz.  A ze gozatua!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/narrasti-eta-anfibioak.jpg

Maiatzaren 9an Iturraran inguruko txorien kantu eta ohiturak entzun eta ikasteko aukera paregabea izan genuen Mikel Olanoren eskutik. Beti ari gara zerbait ikasten!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/collage-txori-kantuak.jpg