Category Archives: Sin categoría

Agur saguzarrei datorren urtera arte

Saguzarrak behatzeko azken saioa atzo iluntzean burutu zen Lizarrustiko parketxean. Interesdun asko bildu ziren Ane Caro adituaren inguruan eta txikienek animalia hauen inguruan ezagutza asko zituztela ikusi ahal izan genuen!

Parketxeko inguruetatik egindako ibilaldian, lotsati aritu zitzaizkigun saguzarrak, entzun entzuten genituen, baina, zailtasun handiekin ibili ginen hauek begiztatu ahal izateko… Hala ere ez genuen etsi eta saioa amaitzear zegoelarik saguzar arrunt bat (pipistrellus pipistrellus) izan genuen gure buru gainetan bueltaka! Datorren urtera arte agurtzera etorriko ote zen?

Mila esker aurten gurekin aritu diren aditu eta parte-hartzaile guztiei!

Hona hemen atzoko argazki batzuk:

20191005_191609

20191005_195026

20191005_204942

 

 

Zerua argitzen / Descifrando el cielo

Jendeak erakutsi duen interes handia dela eta “Izarretara begira” saio berriak aurreikusten dira udazkenerako! Irailean zehar finkatuta genituen saioak, eguraldia dela eta egin ez badira ere, berriz eskainiko ditugu data berriak udazkenean zehar. Eguraldia ziurtatuta dagoelarik eskainiko dira aukera berri hauek parketxea, eguna eta ordua zehaztuz, baina, izen-emate epea laburra izango da beraz… adi egon!

Debido al gran interés que se ha demostrado en torno a la actividad “Mirando a las estrellas” se fijarán nuevas fechas durante el otoño. Tras no poderse llevar a cabo estas actividades en las fechas iniciales debido al tiempo desfavorable, se volverán a ofrecer durante el otoño. Estas nuevas fechas se fijarán cuando la actividad quede completamente asegurada por el tiempo e indicando el parketxe, el día y la hora en el que se desarrollará dicho evento. Por esta razón el plazo de inscripción puede ser breve por lo que…¡estad muy atentos!

Izarretara_begira_buletina

Leizarrate, antzezpen musikatua Zegaman

LEIZARRATE, antzezpen musikatua

 

Antzezpena, San Adrian tunelean bertan izango da, UNESCO-k Gizateriaren Ondare izendatu duen gune zoragarrian. Emanaldi bakarra izango da aforo mugatuarekin. Doakoa bada ere, nahitaezkoa da aurre erreserba egitea; ahalik eta bizkorren egitea gomendatzen da, erreserba ordena kontuan hartuko baita.

Biztanle ugari izan ditu historian zehar tunel berezi honek. Batzuk, bere barnean bizi izan dira, beste batzuk bertatik igaro izan dira errege bidetik oinez… Pertsonaia guzti hauen bizipenak antzeztuko dira San Adrian tunelean, bertatik bertara eta kobak eskaintzen duen giro misteriotsuan iraganera salto egingo delarik.

 

 

Jakinmina piztu zuen Lizarrustiko hegazti askatzeak

Igandean, eguraldia lagun, jende ugari bildu zen Lizarrustiko parketxean hegaztiak askatzeko jardueraren inguruan! Amiamoko zuria, usapala eta bi zapelatz izan ziren goizeko protagonistak, baina, harridura gehien sortu zuena amiamokoa izan zen zalantzarik gabe, batez ere, bere tamainarengatik.

20190929_114652

Bi zapelatzak kolpatuta iritsi ziren Arrano Etxera, usapalak beste hegazti harrapari batek erasotu izanaren tankera zeukan eta amiamokoa Sasietako zabortegiaren inguruan topatu zuten migratzen ari zelarik oso ahulduta.

Jarduera hauek benetan interesgarriak izaten dira hegazti guzti hauek dituzten arriskuez jabetzeko eta baita ere, horrelako kasuren batekin topo eginez gero, nola jokatu behar dugun jakiteko.

Mila esker Gorka basozainari emandako azalpenengatik eta bertaratutako guztiei! Hona hemen eguneko beste argazki batzuk:

 

Aralarko hegazti askatzearen DATA BERRIA

Jarduera honen lehenbiziko data irailaren 22rako txertatuta bazegoen ere, igande honetarako aurreikusita dagoen eguraldi txarra dela eta datorren igandera atzeratzea erabaki dela jakinarazten dugu. Beraz, Lizarrustiko Parketxean elkartuko gara datorren irailaren 29an, goizeko 11:00etan, eta basozainen azalpen batzuk entzun ostean, Lizarrusti inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira bi zapelatzak eta amiamoko zuria.

Anima zaitezte!

Hegazti askatzea (data berria)2019

Izarretara begira orain Aralarren

Datorren irailaren 21ean, larunbatarekin, izarretara begira jartzeko aukera izango da Ataungo Lizarrustiko parketxean. Jarduera honen barruan, momentuan zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira aditu baten gidaritzapean. Gipuzkoako Parketxe Sarea saio desberdinak burutzen ari da Gipuzkoako natura parkeetan, eta Aralarko parketxearen txanda izango da, beraz, datorren larunbatean.

Elkargunea Lizarrustiko Parketxea (Ataun) izango da gaueko 21:30etan eta bertako inguruetan gauzatuko den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu parketxearen barruan. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da. Publiko orokorrari dago zuzenduta, baina 8 urtetik gorakoentzat egokia.

Animatu eta eman izena berandu baino lehen!

943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Izarretara begira_2019

Jende ugari bildu zuen Aralarko 4. Rogaineak Lizarrustin

Atzo ospatu zen Aralarren Gipuzkoako 4. Rogaine proba giro ezin hobean. Eguraldi aparta eta parte-hartzaile ugari, denentzako egon zen lekua atzo Lizarrustin, kirol honetan adituak direnentzat, hasi berrientzat, familientzat… Rogaine erako orientazio probak gero eta jende gehiago erakartzen duten kirol bilakatzen ari dira eta, kirola egiteaz gain, orientatzen ikasi eta Aralar bezalako natur ingurune batek eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko aukera ere ematen du. Hona hemen atzoko argazki batzuk:

IMG-20190914-WA0007

IMG-20190914-WA0006

IMG-20190914-WA0005

IMG-20190914-WA0014

 

 

 

Life Oreka Mendian proiektua ezagutzeko argazki erakusketa ibiltaria Gipuzkoako Natura Parkeetan

cartel_expo_page-0001

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.

Aurten, proiektu honen inguruan, Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaini du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak lankidetza moduan, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Orain argazki erakusketa ibiltariak zeharkatuko ditu natura parke guztietako parketxeak irailetik datorren urteko otsailera bitartean. 31 argazkiz eta proiektuaren inguruko ikus-entzunezko batez osatutako erakusketa hau, hilabete honetan zehar Lizarrustiko parketxean egongo da ikusgai, asteartetik igandera 10:30-19:00 ordutegiaren barruan (ikus-entzunezkoa igandeetan ikusi ahal izango da 10:00-14:00 bitartean). Argazki hauek mendiko larreen kontserbazio eta erabileraren arteko harreman estua eta oreka bat lortzearen beharra islatu nahi dute. Baita tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka ere habitat hauek desagertu ez daitezen.

Proiektu honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero: www.lifeorekamendian.eu/eu/

20190905_113216

Exposición fotográfica itinerante para dar a conocer el proyecto Life Oreka Mendian en los Parques Naturales de Gipuzkoa

El proyecto Life Oreka Mendian nace en el año 2016 para impulsar la gestión sostenible de los pastos de montaña. Se considera que estos pastos componen uno de los ambientes más amenazados de Europa y se quiere desarrollar una estrategia común para gestionar estas zonas situadas en lugares Natura 2000. El declive del pastoreo y la falta de uso provocan que los hábitats naturales que tradicionalmente han sido utilizados por la ganadería extensiva en Euskadi se encuentren en algunas zonas en un estado de conservación desfavorable.

Este  proyecto, por lo tanto, pretende establecer las bases para gestionar y conservar los pastos de montaña más amenazados de Europa, asegurando la protección de los diferentes hábitat y las especies que en ellos viven. Para ello se implicará a los propietarios, usuarios, gestores de espacios naturales, expertos y agentes locales en la gestión integrada y sostenible de los pastos de montaña.

Este año, en el marco del proyecto, con la colaboración de la Fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea, se han llevado a cabo en todos los parques naturales de Gipuzkoa diferentes itinerarios para poner en valor estos pastos y dar a conocer su rica biodiversidad. Ahora una exposición itinerante va a recorrer todos los parketxes de los parques naturales de la provincia desde septiembre hasta febrero del año que viene. Durante este mes de septiembre esta exposición compuesta por 31 fotografías y un vídeo explicativo del proyecto estará expuesta en el parketxe de Lizarrusti de martes a domingo de 10:30 a 19:00 (el video del proyecto se emitirá los domingos de 10:00 a 14:00). A través de ella se intentará reflejar el estrecho vínculo y la necesidad de lograr un equilibrio entre conservación y aprovechamiento de los pastos de montaña y entre innovación y tradición, para que estos valiosos hábitat no desaparezcan.

Para más información acerca del proyecto: www.lifeorekamendian.eu

Hegaztiak berriro aske hegan Aralarren

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi zapelatz eta amiamoko zuri bat askatuko dira

Hegazti askatzea 2019

Datorren irailaren 22an, igandearekin, Lizarrustiko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako amiamokoa eta zapelatz batzuk askatuko dira.

Arrano Etxean, askotariko arrazoiak direla medio, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta haiek ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea da xedea. Jarduera berezi honetara bertaratzen direnak, Lizarrustiko Parketxean elkartuko dira goizeko 11:00etan eta azalpen batzuk entzun ostean, Lizarrusti inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok (15 minutu egin beharko dira oinez).

Plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegazti hauen inguruan zerbait gehiago ikasteko eta askatasunean euren natura ingurunera nola itzultzen diren ikusteko.

Jarduera doakoa izango da.

Izena emateko edota informazioa osatzeko: 943 18 03 35 / 688 895 069, barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net