Category Archives: satxota

Bat, bi, hiru, lau: sagarra jo, sagarra jo, sagarra jo!

Atzo goizean Aiako Satxota sagardotegiko sagastian bildu ginen Nerearen gidaritzapean. Erronka gogorra genuen aurretik: sagardoa ekoiztu ahal izateko sagar bilketa egin behar!

Sagarra bildu aurretik fruituaren heldutasuna neurtzea komeni da, ondoren makilaz sagarrondoaren adarrak astindu eta lurrera eroritako aleak kizkiaz otarrera bildu genituen. Nereak ondorengo prozesua azaldu zigun: fruitua sagardotegiko tolarera eraman eta sagarra joaz muztio goxoa aterako da. Jarraian, zukua upeletan gorde eta denboraren poderioz sagardoa bihurtuko da.

Lan neketsuaren ostean, mahai inguruan bildu eta hamaiketako goxo batekin indarrak berritu genituen: sagar mota ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen, baita fruitu honetatik eratorritako hainbat produktu ere (zukua, sagardoa, irasagarra..). Guzti hau txalapartaren doinuez alaituta, sagardogintzarekin lotura estua duen instrumentu hau jotzera animatu baitziren bixitari batzuk. Goiz ederra pasa genuen!

Advertisements

Garaian garaikoa: goazen denok sagar biltzera!

Sagardoa egin ahal izateko gerriak makurtu behar!!

2017ko Urriaren 14ean, larunbata (11:00-12:30h)

Inoiz aritu al zarete sagar biltzen? eta sagar dantza dantzatzen? kirikiketan?

Iturraran Parketxeak Satxota sagardotegiarekin bateginik parada ederra eskeintzen digu horretarako: sagarra, sagarrondoak, bizi zikloa, polinizazioa, sagar motak eta sagardoa gaitzat harturik.

Sagar bilketan aritzeaz gain, sagar mota ezberdinen eta sagardo ezberdinen dastaketa egingo da gazta eta irasagar pintxoez lagundurik.

 

Garaian garaikoa, atzokoan mahats usta aztertu genuen eta hurrengoan sagar usta

Atzokoan Gaintza txakolindegian ibili ginen bertako mahastiak ikusi, ulertu eta txakolin gozoak dastatzen. Bixita polita prestatu zigun bertako semea den Josebak, kostaldeko magalak apaintzen dituzten mahastiak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.

Hurrengoan berriz, Urriaren 2an, Satxota sagardotegiarekin bateginik sagarra, sagarrondoak, bizi zikloa, polinizazioa, sagar motak eta sagardoa landuko ditugu.

Sagar bilketan aritzeaz gain, sagar mota ezberdinen eta sagardo ezberdinen dastaketa egingo  da gazta eta irasagar pintxoez lagundurik.

kartela-satxota_a3

 Sagar biltzeko sasoian dagoenak badu zeregina sagastietan, anima zaitezte!