Category Archives: saguzarrak

Saguzarrak ezagutzeko aukera ez galdu bihar Pagoetan

Bihar,  larunbata, Pagoetako Iturraran parketxean ugaztun hegalari harrigarri hauek gertutik ezagutzeko parada paregabea izango dugu Unai Barojaren gidaritzapean .

Ekintzari hasiera Parketxe barruan emango zaio saguzarren bizi-ohiturak eta bitxikeriak azalduz eta ondoren Parketxe kanpokaldean berauek ikusi eta tresna berezien bidez entzun eta espezie ezberdinak bereiztu ahal izango ditugu.

Ez galdu aukera! Eman izena aldez aurretik 943 83 53 89 telefonora deituz edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Advertisements

Saguzarrak ezagutzeko aukera berria Pagoetan

Datorren larunbatean Pagoetako Iturraran parketxean ugaztun hegalari harrigarri hauek gertutik ezagutzeko parada paregabea izango dugu Unai Barojaren gidaritzapean . Adi, plaza mugatuak ditugu! Eman izena aldez aurretik 943 83 53 89 telefonora deituz edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Saguzarrak lagun Iturraran Parketxean

Saguzarrek soinean daramaten ospe txarra ezabatu nahian, Kiko Alvarez biologo adituak ugaztun hegalari hauen hainbat ezaugarri aditzera eman zizkigun atzo, irailak 16. Saguzarrak guregandik oso hurbil bizi diren animali harrigarriak eta misteriotsuak dira baina gautarrak izanik, ezezagunak eta eskuraezinak dira.

Pare bat orduko saioan, aurkitu ditzakegun espezie desberdinak, euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, orientatzeko erabiltzen duten sistema, nola erlazionatzen diren, hibernazioa, ingurumenarentzat duten garrantzia… ikasteko aukera izan genuen. Amaieran, tresneria berezi bat erabiliz, saguzarrak entzuteko aukera ere izan genuen eta a ze nolako festa antolatu zen Iturraran Parketxearen inguruan!  Hainbat saguzar arrunt (Pipistrellus pipistrellus) eta baratze saguzar (Esptesicus serotinus) ongi etorria ematera azaldu zitzaizkigun!

Oraindik bisita hauetan parte hartzeko aukerarik izan ez duzuenok, baduzue oraindik parada. Irailaren 30ean, Zegamako Anduetza Parketxean (Aizkorri-Aratz Natur Parkea), saguzarren inguruan beste bisita bat eskeiniko baitu Kiko Alvarezek. Erreserba egin nahi izanez gero, 943 80 21 87 telefonora dei egin dezakezue edota anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua bidali.

Saguzarrak hurbiletik // Los murciélagos de cerca

Abuztuaren 6an, iluntzean, aukera ederra duzue ugaztun hegalari bitxi hauek gertutik ezagutzeko. Kiko Alvarezen eskutik gidatutako ibilaldi paregabe hau, Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 20:30etan. Plaza mgatuak daude, beraz, erreserbatu agortu baino lehen!

El 6 de agosto, a la tarde noche, tendréis la magnífica oportunidad de conocer a estos peculiares mamíferos voladores de cerca. Esta inmejorable excursión será guiada por el experto Kiko Alvarez, y dará comienzo en el merendero de Listorreta (Rentería) a las 20:30. Las plazas son limitadas así que ¡reservar antes de que se agoten!Saguzarrak2016

SAGUZARRAK HURBILETIK ARANTZAZUN

Aurten ere Gipuzkoako Parketxe Sareak saguzarrak hurbiletik ezagutzeko hainbat aukera eskainiko ditu. Hasteko, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak ezagutzera emango ditu Kiko Alvarez adituak Power Pointaren laguntzaz; zertaz elikatzen diren, nola orientatzen diren, nola erlazionatzen diren… Ondoren adin guztietarako egokiak diren ibilaldietan zehar saguzarrak entzuteko eta ikusteko aukera izango da, ilunabarra delarik momenturik egokiena.

Saguzarrak hurbiletik ezagutzeko lehenengo aukera Arantzazu Parketxean izango da uztailaren 2an (larunbata) 20:30tan.

Plaza mugatuak direla eta izena emateko Arantzazu Parketxearekin jarri behar zarete harremanetan arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan edo 943782894 telefonoan.

 

saguzarrak

 

La Red de Parketxes de Gipuzkoa ofrece la oportunidad de conocer de cerca los murciélagos otro año más con varias salidas. En ellas, el experto Kiko Alvarez nos contará cómo se alimentan, se orientan y relacionan los murciélagos con ayuda de un Power Point. Después, saldremos fuera para escucharlos y verlos, siendo el anocher el mejor momento para ello.

La primera oportunidad para ver de cerca a los murciélagos será en el Parketxe Arantzazu el 2 de julio (sábado) a las 20:30.

Las plazas serán limitadas, por lo que hay que inscribirse en el Parketxe Arantzazu en el teléfono 943782894 o en arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

SAGUZARREKIKO JAKIN-MIN IZUGARRIA PAGOETAN

Aurreko larunbatean egin genuen saguzar zaleen lehen topaketa, bihar bigarrena dugu eta itxaron zerrendan beste 50 lagun geratu dira etorri na20151024_191340hirik. Jakin-min handia sortzen dute ugaztun hegalari bitxi hauek eta etxeko txikienak izan ziren galdera deigarrienak egin zituztenak. Kiko Alvarezek kontu anitz kontatu zizkigun: ba al zenekiten 1.300 espezietatik soilik %3a elikatzen dela odolez eta gainontzekoak intsektu jaleak, fruta jaleak eta nektar jaleak direla? edota 40 urtez bizi daitezkeela? ez direla itsuak?…

Jakinmina pixka bat asetu ostean, ilunabarrarekin bat, Iturrarango atarira atera ginen eta aurreko hormako ohol zaharren artean bizi den saguzar koloniaren hegaldiak ikusteko aukera ederra izan genuen.

20151024_202959Milesker denei eta jarraitu ezazue gure inguruko izaki bizidunak ezagutzen eta maitatzen!