Category Archives: Parque Natural de Pagoeta

Egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!

Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…

 

Advertisements

Geroz eta gutxiago falta da Landare Berezien azokarako Iturraranen

Apirilaren 27-28ko asteburuan Iturrarango Landare Berezien XVII. azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean.

Urtez urte geroz eta jende gehiago biltzen den azoka honetan landare bereziak erosteko aukera ere handitzen doa, mintegi partehartzaileak ere geroz eta gehiago etortzen baitira. Aurtengoan 50 mintegizale izango dira 48 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango duzue bi egun horietan.

Urtero bezala azokagunera iristeko autobus bereziak jarriko dira Aia, Orioko Txurruka eta Zarauztik.

Jan-edaneko zerbitzua eta kontsigna zerbitzuak ere izango dira, bai eta bisita gidatu bereziak ere Biodibertsitatearen lorategira.

Informazio gehiago

Agorregin burdinaren bidea ezagutuz – Conociendo la rutal del hierro en Agorregi

Martxoaren 24eanIturraran Parketxean ikusgai dagoen Pirineotako Burdinaren Bidea erakusketaren azken irekiera egunarekin bat eginez, Agorregiko Burdinola eta Errotetan bisita berezia antolatu da, Mertxe Urteagateknikari arkeologoaren eta Maria Jose Telleria Kultura Zuzendariaren eskutik.

Mertxek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare historiko, artistiko eta artxiboaren zerbitzuan lan egiten du eta Gipuzkoako burdingintzaren nondik norakoak eta bitxikeriak ikasteko aukera paregabea izango dugu berarekin.

Bisita gidatuarekin batera, Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan ikusteko parada izango da.

Hasiera: Agorregiko Burdinola eta Errotak (Pagoeta Natura Parkea) 11:30etan

Bukaera: Iturraran Parketxea (Pagoeta Natura Parkeko informazioa puntua) 14:00tan

Oinez ibili beharrekoa: 20 minutu, 100 metroko desnibela

Arropa eta oinetako egokiak

Bisitaren deskribapena:

  •    11:30-12:40 Agorregiko Burdinola eta Errotak
  •    12:40 – 13:00 Agorregitik Iturraran Parketxera oinezko bidea
  •    13:00 – 14:00 Pirineotako Burdinaren Bidea erakusketan bisita gidatua

Coincidiendo con el último día, en Iturraran Parketxea, de la exposición La Ruta del Hierro del Pirineo, el 24 de marzo hemos organizado una visita especial en la Ferrería y los Molinos de Agorregi.

Mertxe Urteaga, técnica aqueóloga de la Diputación Foral de Gipuzkoa en el Servicio de Patrimonio Histórico-Artístico y Archivos y Maria Jose TelleriaDirectora General de Cultura, nos guiarán por los entresijos y curiosidades de la industria del hierro en Gipuzkoa.

Junto con la visita guiada veremos en funcionamiento la Ferrería y el Molino.

Comienzo de la visita: Ferrería y Molinos de Agorregi (Parque Natural de Pagoeta) 11:30 h.

Fin de la visita: Iturraran Parketxea (Centro de Información del Parque Natural de Pagoeta) 14:00 h.

Distancia a pie: 20 minutos, 100 metros de desnivel

Se recomienda traer ropa y calzado cómodo

Descripción de la visita:

  • 11:30-12:40 Ferrería y molinos de Agorregi
  • 12:40 – 13:00 Recorrido a pie de Agorregi a Iturraran Parketxea
  • 13:00 – 14:00 Visita guiada en la exposición La Ruta del Hierro del Pirineo

Badator aurtengo Landare Berezien Azoka ere, jada 17.a

Pagoetako Parke Naturalaren helburu nagusienetako bat, inguruan ematen diren ohiko bizimoduen kontserbazio eta sustapenerako laguntza bat izatea da. Bide horretan, gure kultura eta ekonomiaren gakoetako bat den baserriaren etorkizuna, kalitatezko produktuak ekoiztu eta eskaintzean oinarritzen da.

2003. urtean Pagoetako Parke Naturalak azoka egitarau bat jarri zuen martxan, ekoizleek festa giro batean beraien produktuak plazaratu ditzaten. Etapa berri hau, urtean behin ospatzen den Landare Berezien Azokarekin hasi genuen: landare eta lore aukera zabal bat eskaintzea du helburu, gure baratzetan, leihoetan eta lorategietan ezagutzen ez direnak, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen eskulangintzako jarduerak erabiliz bakarrik lortzen direnak. Aurtengoan 17. azoka burutuko da eta jada 49 mintegi ditugu izena emanda: Belgika, Frantzia, Espaina, Katalunia eta Euskal Herriko txoko ugarietatik datoz eta urte osoan burutzen duten lana izango dute erakusgai. 

Urtez urte azokara gerturatzen den jende kopurua gehitzen doa eta baita Euskal Herritik kanpoko bisitariena ere. Oraindik ez baduzu ezagutzen ez galdu aurtengoa, apirilaren 27 eta 28an Iturraranen itxaroten zaitugu.

Agur Agorregi, datorren urterarte!

Urteko azken bisita ospatu dugu gaur Agorregin eta badirudi eguna bera ere triste eta goibel esnatu dela agurrerako. Hala ere abenduko zubian txoko ezberdinetako bisitari ugari ibili da Pagoeta Natura Parkean. Agorregin bertan,  errota eta burdinolaren historia eta funtzionamendua ezagutuz, 450 pertsonatik gora izan dira egun hauetan.

Datorren urtera arte agurtzeko eguna iritsi da, Martxoa bitartean ez baitira entzungo  burdinolako hauspoen ufadak ezta mailuaren golpeak ere. Pagoetak baditu hala ere galdu ezin diren altxor gehiago, horri buruz informatzeko zatoz Iturraran Parketxera!

Ugatza, Saizuria, Arrano Beltza, Miru Gorria eta gehiago, Iturraranen/ Quebrantahuesos, Alimoche, Aguila Real, Milano Real y muchos más, en Iturraran.

Iberiar hegazti sarraskijaleen argazki erakusketa ikusgai dago jada Iturraranen. Kalitate haundiko argazki bilduma honetan, Ramón Arambarri eta Mario Bregaña egileek, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak harrapatzen dituzte.

Irailak 2an eta urriaren 7an, egileek  bisita gidatua eskeiniko dute erakusketan zehar. Nahi duenarentzat, heldu nahiz ume, datorren iganderako oraindik badaude plazak; beraz, deitu eta egin zuen erreserba! 

Ya está expuesta en Iturraran, la exposición fotográfica de aves carroñeras ibéricas.  Un trabajo de Ramón Aranbarri y Mario Bregaña que, a lo largo de una treintena de imágenes de alta calidad, capta los aspectos más bellos de las aves necrófagas.

Los días 2 de septiembre y 7 de octubre se realizarán visitas guiadas a la exposición, de la mano de los autores. Todavía hay plazas para este domingo.

¡Llama y haz tu reserva!

  • Prezioa / Precio: Helduak / adultos 1€ – Umeak /niños (5-12 urte/años) 0,50€

Tlf: 943 83 53 89    –     iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Talo goxoak Iturraranen

Abuztuan sartu gara eta Agorregiko errotak lanez gainezka ditugu datozen asteetan Iturraranen ospatuko diren talo tailerrak direla eta. Bihar eguerdian izango dugu lehen zita, baina dagoeneko taldea osatua dago. Gogoratu abuztuak 11 eta 18an ere iraganeko jaki goxo hauek egin eta dastatzeko aukera izango duzuela. Ez gelditu gogoz, erreserbatu lekua 943 835389 telefonora deituz edo idatziguzu iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera

***

En agosto los molinos de Agorregi no pueden parar debido a los talleres de talo que hemos organizado en Iturraran. La primera cita será mañana pero el grupo ya esta completo. Los días 11 y 18 de agosto habrá otras oportunidades de hacer y degustar estos manjares tradicionales de nuestra cultura. No te quedes con ganas, apúntate llamando a 943835389 o escríbenos a iturraran@gipuzkoamendizmendi.net