Category Archives: paisaia

Euriz bustitako paisaiak

Joan den igandean, apirilak 7, eman genion hasiera aurtengo Arantzazuko mendi-irteerei. Eguraldi kaxkarra zela eta ibilbidea aldatu behar izan genuen arren, Aizkorri-Aratzeko paisaiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan genuen Ángel Martínez de Monteceloren eskutik.

20190407_123656

Hasiera batean asmoa Biozkornia eta Artzanburu aldera joatea bazen ere, euria eta behe-lainoa ekidite aldera basoaren babesa baliatzea erabaki genuen. Lehenik Urbiara abiatu ginen eta handik Oltza aldera egin genuen, bidean hainbat puntu interesgarri bisitatuz, besteak beste, Zorrotzarri monolitoa, Oltzako petroglifoak, elurzuloa, kobak eta Pagobakoitza tumulua. Azken honetan taldeko argazkia atera ondoren, atzera parketxerako bidea hartu genuen, oraingoan eguraldi hobeak lagundurik.

Eskerrikasko animatu zineten guztioi eta ea hurrengoan eguraldi hobea dugun!

 

Advertisements

Igandean izango da Arantzazuko lehen mendi-irteera

Arantzazuko Parketxean gogotsu gaude 2019ko mendi-irteeren sasoiari hasiera emateko igandean. Lehendabiziko ibilaldi honetan gure mendietako paisaiak jasan duen eraldaketa izango da gai nagusia eta bidean Ángel Martínez de Montecelo adituak transformazio hori gauzatu duten aspektu ezberdinak azalduko dizkigu. Batzuk begibistakoak dira, geologia, klima, landaretza eta historia, esate baterako. Beste batzuk, ordea, identifikatzen zailagoak, hala nola kondairak, mitologia edo sinbolismoa.

Jantzi botak eta zatoz Aizkorri-Aratz Natura Parkeko paisaiak ezagutzera!

1.Paisaiaren eraldaketa2019

2019ko lehen mendi-irteera gidatua Arantzazutik/ Primera salida montañera guiada de Arantzazu del 2019

1.Paisaiaren eraldaketa2019

Datorren igandean, apirilak 7, udaberriarekin batera, aurten ere hasiera emango zaie Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak elkarlanean antolatzen dituzten mendi-irteerei. Lehen ibilaldi honetan paisaiaren eraldaketa izango dugu hizpide. Gaur egun Aizkorri-Aratz natura parkean ikusten dugun pasaia, milurtetan zehar naturak eta gizakiak eragindako aldaketen ondorio da. Ibilaldi honetan eraldaketa horiek baldintzatu dituzten gako nagusiak ezagutuko ditugu Ángel Martínez de Montecelo geografo eta arkeologoaren eskutik.

Lehen mendi-irteera honek 13 km inguruko ibilbidea izango du, 800 m-ko desnibelarekin; 4-5 orduko iraupena izango du, goizeko 9:00etan hasita. Irteera Arantzazuko Parketxean izango da eta Malla, Biozkornia, Artzanburu, Enaitz eta Urbiako inguruetan ibili ondoren puntu berean amaituko da. Zailtasun ertainekoa izango da ibilbidea, publiko orokorrari zuzendua. Azalpenak gazteleraz izango dira eta irteerak 3 euro balioko du pertsonako. Aurrez izena ematea eskatzen da.

Izen ematea eta informazioa: Arantzazuko Parketxea 943 78 28 94 / 699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

20070318_0999

El próximo domingo, 7 de abril, con la primavera, comenzarán otro año más las salidas de montaña organizadas conjuntamente por Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu. En esta primera excursión el tema central será la transformación del paisaje. El paisaje que contemplamos hoy en día en el entorno del Parque Natural de Aizkorri-Aratz es el resultado de la acción de la naturaleza y del ser humano durante milenios. En este recorrido conoceremos las principales claves que han influido en el modelaje de estos paisajes de la mano del geógrafo y arqueólogo Ángel Martínez de Montecelo.

Esta primera salida tendrá un recorrido de aproximadamente 13km y desnivel de 800m;  tendrá una duración de 4-5 horas comenzando a las 9:00 de la mañana. El punto de inicio será el Parketxe de Arantzazu y después de recorrer Malla, Biozkornia, Artzanburu, Enaitz y Urbia se terminará en el mismo lugar. El trayecto será de dificultad media y está dirigido al público general. Las explicaciones serán en castellano y el precio será de 3 euros por persona. Se recomienda inscribirse.

Inscripciones e información: Arantzazuko Parketxea 943 78 28 94 / 699 335 183  arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net