Category Archives: Pagoetako Parke Naturala

Saguzarrak ezagutzeko aukera berria Pagoetan

Datorren larunbatean Pagoetako Iturraran parketxean ugaztun hegalari harrigarri hauek gertutik ezagutzeko parada paregabea izango dugu Unai Barojaren gidaritzapean . Adi, plaza mugatuak ditugu! Eman izena aldez aurretik 943 83 53 89 telefonora deituz edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Advertisements

Ugatza, Saizuria, Arrano Beltza, Miru Gorria eta gehiago, Iturraranen/ Quebrantahuesos, Alimoche, Aguila Real, Milano Real y muchos más, en Iturraran.

Iberiar hegazti sarraskijaleen argazki erakusketa ikusgai dago jada Iturraranen. Kalitate haundiko argazki bilduma honetan, Ramón Arambarri eta Mario Bregaña egileek, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak harrapatzen dituzte.

Irailak 2an eta urriaren 7an, egileek  bisita gidatua eskeiniko dute erakusketan zehar. Nahi duenarentzat, heldu nahiz ume, datorren iganderako oraindik badaude plazak; beraz, deitu eta egin zuen erreserba! 

Ya está expuesta en Iturraran, la exposición fotográfica de aves carroñeras ibéricas.  Un trabajo de Ramón Aranbarri y Mario Bregaña que, a lo largo de una treintena de imágenes de alta calidad, capta los aspectos más bellos de las aves necrófagas.

Los días 2 de septiembre y 7 de octubre se realizarán visitas guiadas a la exposición, de la mano de los autores. Todavía hay plazas para este domingo.

¡Llama y haz tu reserva!

  • Prezioa / Precio: Helduak / adultos 1€ – Umeak /niños (5-12 urte/años) 0,50€

Tlf: 943 83 53 89    –     iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Mendira? Bai, baina guztiok elkarrekin!

Gipuzkoako Parketxe Saretik ekimen berri eta interesgarri bat jarri dugu abian ikasturte honetan Azeri taldekoekin batera. Aniztasun funtzionala duten ikasleei ere, gainontzeko klasekideekin batera gure naturguneetara etortzeko aukera ematen die ekimen honek, mendiok, azkenfinean, guztionak direlako.

Gipuzkoako txoko ederrenetako batzuk ezagutzera gonbidatzen zaituztegu: Aralar Natura Parkea, Aizkorri-Aratz Natura Parkea, Aiako Harria Natura Parkea eta Pagoeta Natura Parkea.  Guztion neurrira.

Datorren ikasturterako erreserbak egiten hasiak gara dagoeneko, mugi zaitezte lekurik gabe geratu nahi ez baduzue, zuen zain gaude!

Natura Parkeak guztion neurrira2017

Hemen, maiatzean, Arantzazuko Parketxetik Urbiara egin genuen irteerako argazki batzuk dituzue, ederki pasa genuen, elkartasuna izan zen nagusi irteeran eta klasekide guztiek gozatu zuten paraje ederrotaz.

20180517_15053720180517_11542520180517_130223

Anima zaitezte eta ez ezazue aukera hau galdu!

Irudi berrituta gatoz

Gipuzkoako Parketxe Sareak, ingurumen-heziketa, natura ingurunearen ezagutza eta ingurumenarekiko errespetuzko balioak sustatzea du helburu herritarren artean, oro har, nahiz gipuzkoarren artean bereziki, ondare kulturalari ere eutsiz.

Guzti horren berri emateko, Parketxeetako eskuorriak berritu ditugu eta nahi duenarentzako eskuragarri daude Parketxe guztietan.

dav

Anduetza

ArantzazuArditurriIturraranBarandiaranMuseoaLizarrusti (1)

Gure Parketxeetako ateak zabalik dituzue! 

Ateak zabalik Museoen Nazioarteko Egunean

Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna. Aurten, ostirala izanik, ikastaldeekin murgilduta egongo gara egun horretan. Hori dela eta, Gipuzkoako Parketxeetan igandean ospatuko dugu egun berezi hori, maiatzaren 20an hain zuzen ere.

Doan izango dira Parketxeetako sarrerak eta gonbidapen zabala luzatzen dizuegu; 6 parketxe dituzue aukeran Gipuzkoan, zein baino zein interesgarriagoa, zuen zain gaude!

ANDUETZA PARKETXEA (Zegama)

ARANTZAZU PARKETXEA (Oñati)

ARDITURRI PARKETXEA (Oiartzun)

BARANDIARAN MUSEOA (Ataun)

ITURRARAN PARKETXEA (Aia)

LIZARRUSTI PARKETXEA (Ataun)

 

gps_fundazioa

Landare Azoka bezperan Iturraran edertzen

Lehenengo mintegizaleak hasi dira iristen eta dagoeneko koloreztatu zaigu, lehenez gain, lorategi botanikoa.

Aurten 50 mintegi ditugu, Frantzia, Italia, Espainia, Katalunia eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorriak. Guztien artean 3.500 landare mota ezberdin eta 35 espezialitate dakartzate. 

Azokan honako berrikuntzak izango ditugu:

Entresemillas: bildumako landareen haziak (Málaga)

Dorchain Paysages Miniatures: miniaturazko paisaiak (Frantzia)

Lacrouts Vivaces: landare bizikorrak (Frantzia)

Todoplant: sudafrikako uda eta udazkeneko bulboak (Murtzia)

Tres Turons: ur-bazterreko bertako landaretza (Barcelona)

Iturraranen Landare Berezien XVI. Azoka ate joka

Pagoeta Natur Parkean udaberria kolpetik lehertu da, eta Iturrarango Lorategi Botanikoan ere koloreak ugaritu zaizkigu.

Gogotsu ibili gara ikasle artean, erleen burrunbaz goxatuz , ezti, propoleo, erregin jele dastaketan, kandelagintzan, ogi orea eskutan itxuraldatuz, errotarako bidean txoriak entzunaz, bueltan labetik ateratako ogi epelak usainduz…

Eta aste honetan Landare Azokarako ilusio betean ari gara lanean, postuei estalkia jartzen, karteleri eta seinalizazioa antolatzen, biodibertsitate lorategira bisitak prestatzen… laister ditugu mintegizaleak furgonetak landarez gainezka, salmentarako prest.