Category Archives: Pagoeta Natura Parkea

Talo goxoak Iturraranen

Abuztuan sartu gara eta Agorregiko errotak lanez gainezka ditugu datozen asteetan Iturraranen ospatuko diren talo tailerrak direla eta. Bihar eguerdian izango dugu lehen zita, baina dagoeneko taldea osatua dago. Gogoratu abuztuak 11 eta 18an ere iraganeko jaki goxo hauek egin eta dastatzeko aukera izango duzuela. Ez gelditu gogoz, erreserbatu lekua 943 835389 telefonora deituz edo idatziguzu iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera

***

En agosto los molinos de Agorregi no pueden parar debido a los talleres de talo que hemos organizado en Iturraran. La primera cita será mañana pero el grupo ya esta completo. Los días 11 y 18 de agosto habrá otras oportunidades de hacer y degustar estos manjares tradicionales de nuestra cultura. No te quedes con ganas, apúntate llamando a 943835389 o escríbenos a iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Advertisements

Hegaztiak jada aske Natura Parkeetan!

Pasa den asteburuan ezohiko bisita izan genuen Listorretan eta Iturraranen. Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatu baigenituen, urubiak, hontz txuri bat eta ….

100 pertsona inguru hurbildu ziren, bai Listorretan eta bai Iturraranen ere, guztira 200 lagun inguru eta adin guztietakoak (umeak, gurasoak, aiton-amonak…). Bi gune hauetan lehenik natura parke hauetan lanean diarduten basozainek azalpen batzuk eman zizkiguten eta jendeak bere zalantzak/kuriositateak argitzeko aukera izan zuen; jarraian, espezieak askatu genituen parkeko puntu ezberdinetan eta orain denak ingurune berri honetara egokitzen daude.

Hona hemen irudi batzuk:

2018-06-22
Listorretako aisialekua (Aiako harria Natura Parkea)

Iturraran Parketxea (Pagoeta Natura Parkea)

Anfibio eta narrastien bitxikeriak ezagutzen Pagoetan

Ander Izagirre ez da geldirik egotekoa, eta putzu nahiz harri azpiak ederki arakatu zituen, badaki non topatu altxorrak. Hala, apo arruntak, baso igelen zapaburuak, uhandre ar eta emeak, eta makina bat txantxiku ere ikusi genituen. Txantxiku arrak tartean, emeek aurrez ernaldutako arrautzak soinean zeramatzatela, aitak zamalari lanetan aritzen dira, jaio bitarteko metamorfosia ziurtatuz, arrautz horixkak ipur-gainean itsatsita dituztela.

Zenbat kontu entzun genuen Anderren ahotik, zein baina zein interesgarriago, eta bisitariak gehiagorako gogoz geratu ginen. Ea datorren urtean eguraldi epelagoa dugun eta narrastiek ere bisitaz gozatzelo aukera duten.