Category Archives: pago motzak

Mendi ibilaldi gidatua Arantzazutik Artasoko basora / Salida montañera guiada del Parketxe de Arantzazu al bosque de Artaso

Ekainaren 9an, igandearekin, Aizkorri-Aratz Natura Parkea ezagutzen jarraitzeko ibilbide berri bati ekingo zaio Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik. Artasoko baso ederra ezagutuko dugu eta mintzagai nagusia pago motzak eta ikazkintza izango da. Sail horretan aditua den Valentin Mugarza izango da gurekin azalpenak ematen, Aizkorri-Aratz natura parkeko zuzendaria izateaz gain, pago motzen arloa gutxik bezela ezagutzen duena.

Goizeko 9:00etan Arantzazuko Parketxean elkartu eta bideari ekingo diogu Artasoko basoraino. Han adin ezberdineko pago motzak ikusi eta haien ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dugu. Pago motzetatik ateratako egurra ikazkintzan nola baliatzen zuten ere jakin ahal izango dugu. Ondoren, parketxera itzuliko gara bide beretik.

Zailtasun ertaineko ibilbide bat izango da (7km eta 300m-ko desnibelarekin gutxi gorabehera) publiko orokorrari zuzendua eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango duena. Azalpenak euskaraz izango dira.

Prezioa 3€koa izango da pertsonako. Parte-hartzeko aurrez izena eman behar da.

Informazio eta erreserbak: 943782894/699335183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Pago motzak eta ikazkintza2019

El día 9 de junio, domingo, se realizará la siguiente salida para seguir descubriendo el Parque Natural Aizkorri-Aratz de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu. Conoceremos el precioso bosque de Artaso y el tema principal será las hayas trasmochas y la elaboración de carbón. Nos acompañará como guía el experto Valentin Mugarza, que además de ser el director del parque natural Aizkorri-Aratz, conoce las hayas trasmochas como pocos.

La salida partirá desde el mismo Parketxe, a las 9:00 de la mañana teniendo como meta el bosque de Artaso. Allí se podrán observar hayas trasmochas de distinta edad y se darán a conocer sus características. También se hablará sobre el uso de la madera que extraían de estos árboles para elaborar carbón. Posteriormente se volverá al Parketxe por el mismo camino.

Será un recorrido de dificultad media (recorriendo unos 7km y con un desnivel de alrededor de 300m), dirigido al público general, y con una duración de unas 4-5 horas. Las explicaciones serán en euskara.

El precio será de 3€ por persona. Se ruega dar el nombre con anterioridad para garantizar una buena organización.

Información y reservas: 943782894 / 699 335 183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Artasoko baso ikusgarria ezagutu genuen atzo

Atzo, uztailak 9, taldetxoa animatu ginen Diputazioko langileek Life Programaren baitan Artason egindako lanak ezagutzera. Azalpenak Diputazioko langile den Valentin Mugarzak eman zizkigun.

Arantzazu Parketxean batu ginen goizeko 10tan eta Artasoko basoruntz joan ginen. Bidean, Valentinek azalpen ugari eman zizkigun zuhaitz motzen inguruan eta zuhaitz lepatu ezberdinak ikusi genituen; gaztainondoak, lizarrak, nola ez pagoak…

Ibilaldia 3 ordu ingurukoa izan zen eta sekulako eguraldia genuenez, asko gozatu genuen ibilaldiaz.

20160709_110424

 

ARGAZKI GEHIAGO

Diario Vascon agertutako berria

“Zuhaitz motzeak. Bizimodu baten ahotsak” bideo ikusteko

Artasoko basora irteera

Gipuzkoako 5 parketxeen kudeaketaz arduratzen den Gipuzkoako Parketxe Sarea (GPS) Fundazioak, beste behin, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko natura eta kulturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen die bere bisitariei.

Uztailaren 9an, larunbata, ospatuko den egun berezi honetan Aizkorri-Aratzeko eta Gipuzkoako zuhaitz motzak izango dira aztergai. Goiz osoko ekimena izango da hau, ibilbide gidatu eta bideo emanaldi batez osatua.

Jendaurre guztiari zuzenduriko “Zuhaitz motzen” ekimen honi, 2-3 orduko txango batekin emango zaio hasiera, 10:00etan, Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko langileen eskutik. Bi-hiru orduko ibilbide batean, “Life” programaren baitan egindakoak azalduko dizkigute.

Artasoko basora irteera

 

La fundación Red de Parketxes de Gipuzkoa, la cual se encarga de gestionar los 5 Parques Naturales de Guipúzcoa, vuelve a ofrecer a sus visitantes una oportunidad para disfrutar de la naturaleza y la cultura del Parque Natural Aizkorri-Aratz.

El día 9 de julio, la materia a tratar serán las hayas trasmochas. Será un evento que ocupará toda la mañana y estará compuesto por una ruta guiada y una proyección de video.

Este evento para todos los públicos, comenzarán con una excursión de 2-3 horas, siendo la salida a las 10:00 en el Parketxe y los guías serán el personal del servicio de monte de la Diputación Foral. En dicho recorrido, nos explicarán las acciones llevadas a cabo dentro del Programa Life

Gipuzkoako Pago motzik handiena Pagoetan

Pagoetako mendebaldean, Altzola bailarako Aizpelarreta izeneko basoetan, Gipuzkoan neurturiko Pago motzik handiena aurkitzen da, Aizpelarretako Pagoa izendaturikoa.  Atzo neurtu zuten azken aldiz eta 6,20mko enbor perimetroa du eta urtero 3zmko hazkuntza du.

Historian zehar eraldatua eta uztiatua izan den izaki erraldoi honek bizirik darrai eta bizi emale da, Pagotz motz guztiak bezala, ekosistema propio bat osatzen baitu landare, intsektu xilofago zein bestelako izaki anitzentzat ere.

Aizpelarretako Pagoa