Category Archives: Mikel Olano

PAGOETAN, gau berezia aurreko ostiralekoa: URUBIAK ETA MOZOLOAK izan genituen parketxean.

Aurreko ostiralean gaueko bi hegazti hauek gertutik ikusi, ukitu eta gehiago ezagutzeko parada izan genuen Iturraran parketxean.

Igeldoko Arrano Etxean errekuperatutako hiru urubi eta mozolo bat askatzea zen asmoa, baina eguraldi txarra zela eta egun honetan ez askatzea erabaki genuen denon artean, Mikel Olano adituaren azalpen eta aholkuen ondotik. Hala ere, xarma berezia izan zuen gauak; ilunabarrarekin bat Iturraranen bildu  eta animali hauei buruzko kontuak entzunaz gustora egon ginen ondo ilundu zuen arte.

 

Gautxoriak berriro hegan / Suelta de aves nocturnas

Urubiak eta mozoloa askatuko dira Iturrarango tontorrean. Aurretik beraien berri emango digu Mikel Olano adituak ilunabarra itxasoari begira ikusten dugun bitartean.
Ostiralean, ekainak 17 / viernes 17 de junio   (21:30h)
Doako ekintza

gautxori askatzeaKARTELA.jpeg

 

Enarak etorri omen dira…

Datorren larunbatean, apirilaren 2an, TXORI KANTUAK EZAGUTUZ deitzen diogun jarduera burutuko dugu Iturrarango Lorategi Botanikoan. Leku hau oso berezia da hegaztientzat, mundu osoko landare espezieez osaturiko lorategiaz gain, harizti zaharrak baiditugu txorien babesleku. Beraz, larunbateko bixitan Txori kantuak ezagutzeaz gain beraien bizitokiak, ohiturak eta askoz gehiago ezagutuko dugu.

IMG_0809Ekintza goizeko 10etan hasiko da eta aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, talde ederra baitugu jadanik.

Erreserbak: 943 83 53 89    –      iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Badator Udaberria! TXORI KANTUAK ezagutzeko ibilaldiak Gipuzkoako Natura Parkeetan 2016

Aukera paregabea Gipuzkoako Natura Parkeetan bizi diren txoriak ezagutzeko. Izan ere, Mikel Olano adituaren eskutik, txoriak identifikatuko ditugu hauen kantuen bidez Gipuzkoako Natura Parke guztietan.

Lehenengo ibilaldia AIZKORRI-ARATZ Natura Parkean izango da, martxoaren 5ean (larunbata) eta Arantzazuko Parketxetik (Oñati) abiatuko gara goizeko 10:00tan.

Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.

Gogorarazi nahi dizuegu plaza mugatuak daudela. ANIMATU!

Txoriak2016.jpg

Irteerak goizeko 10tan hasiko dira Parketxe guztietan, adin guztietako herritarrei zuzenduta daude eta 5 euroko prezioa dute.

Bestalde, prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

 

 

Pagoetako fauna ezagutuz igaro dugu Maiatza

Maiatzaren 23an, Ander Izagirreren eskutik, Iturraran eta Agorregi inguruko putzu eta erreka bazterrak ederki miatu genituen anfibio eta narrasti ezberdinen ohitura eta istorio harrigarriak ezagutuz.  A ze gozatua!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/narrasti-eta-anfibioak.jpg

Maiatzaren 9an Iturraran inguruko txorien kantu eta ohiturak entzun eta ikasteko aukera paregabea izan genuen Mikel Olanoren eskutik. Beti ari gara zerbait ikasten!!

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2015/05/collage-txori-kantuak.jpg