Category Archives: “Mendi Irteera”

Hemen da “Aloña ilunabarrean 2016”

Galdu ezinezko hitzordua bihurtu da Aloñako tontorrera egiten den gaueko ibilaldi hau. Seigarren urtez jarraian, mendizaleek, beste behin ere, hitzordua dute gailur honetatik, mendian bistaratu daitekeen ilunabar ikusgarrienetakoa ikusteko.

EGUNA: uztailak 16an (larunbata)

ORDUA: 18:00

LEKUA: Arantzazu Parketxea

Janari eta edariak eramatea aholkatzen da antolakuntzatik, baita linternak ere. Jaitsiera, mendebalderantz doan mendi gainetik egingo da, Belar gunerantz. Bertan, mendizale taldeari harrera egingo zaio txabola batean Arantzazurako itzulera bidearekin jarraitu aurretik.

 

4.mendi irteera KARTELA

Esta experiencia nocturna desde la cumbre del monte Aloña se ha convertido en una de las citas más esperadas de los excursionistas. Por sexto año consecutivo los excursionistas se darán cita, para contemplar desde esta cima, una de las vistas más espectaculares de un atardecer en la montaña.

DÍA: sábado 16 de julio

HORA: 18:00

LUGAR: Recepción Parketxe Arantzazu

La organización recomienda venir provistos de algo de alimento y bebida y también linternas. El descenso de la cima se hará por la cresta que desciende en dirección oeste al enclave de Belar. En este enclave el grupo de montañeros será recibido en una de las chabolas antes de continuar la ruta de regreso a Arantzazu.

 

Para más información / Informazio gehiagorako:
Arantzazuko Parketxea
943782894
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Advertisements

Oltzako sekretuak deskubrituta

Aurreko egunean eguraldi txarra egin zuen arren, igandean (ekainak 26) ez genuen euririk izan eta ibilaldi atsegina izan genuen. Batzuk Anduetzako Parketxetik eta beste batzuk Arantzazu Parketxetik abiatu ginen, guztira 17 pertsonako taldea.

Arantzazutik abiatutakoak lehenengo Urbiara eta ondoren Pinpilera joan ginen. Horren ostean, Oltzako saroietan kokatutako Mari Pazen txabolara.

 

P1030618
Arantzautik abiatutako taldea Pinpilen

Anduetza Parketxekoak, berriz, Aldaola aparkalekutik abiatu ziren; San Adrianetik pasatuz, Linategieta eta azkenik Oltzara heltzeko.

Bertan, Mari Pazek artzainen bizitzaren inguruan hitz egin zigun, bera artzain familia baten 3.generaziokoa izanik. Berarekin batera, Fermin Leizaola Aranzadiko kideak ere saroien inguruko azalpenak eman zizkigun. Adi-adi entzun ondoren, bertan egiten duten Idiazabal gazta dastatzeko aukera izan genuen, menbriloaz eta sagardoaz lagundurik.

P1030624
Mari Paz Oltzako txabolan azalpenak ematen

Tripa beteta, talde bakoitza zegokion Parketxera itzuli zen.

Argazki gehiago ikusteko

Bihar egun handia dugu: PAGOETA EGUNA

Urtero bezala, ekainaren lehen igandea iristean, bihar,  gure Natur Parkeari izena ematen dion gailurraren eguna ospatzen dugu: Pagoeta eguna. Aspaldidanik Aiarrok, Zararuztarrek eta inguruko herrietakoek egun honetan gailurrera igotzeko ohitura dugu. Bertan gure inguruaren edertasunaz goxatuz hamaiketakoa egin eta erromeria gozoan dantzatzen dugu.

pagoeta1Pagpeta

Batzuetan eguzki galgatan igo gara, beste batzuetan xirimiriak bekokia zimurtuaraziz, baina beti gustora. Urtez urte Pagoetaren aldaketak ikusi ditugu, lurralde honen naturalizazioa biziz.

Gonbidatuak zaudete guztiok, hartu hamaiketakoa eta oinetakoak eta gailurrean ikusiko gara!

Uraren bidea

Maiatzaren 15ean (igandea) ur azpian hasi genuen “Uraren bidea” izeneko txangoa. Baina, suertez, lehenengo orduan soilik izan genuen euria eta ondoren ibilbideaz gozatu genuen.

Urrexola auzoan egin genuen lehenengo geldialditxoa eta bertan Urrexolako Andra Mari parrokia ikusi genuen.

_DSC8741

_DSC8748 Ondoren, bainuetxea izandako Garaikua baserrira joan ginen, bertako ur sulfuratuzko bainera ikustera.

_DSC8759

_DSC8767

Aldapan gora, ubidea ikusi genuen, Uraren ibilbidea izena bertan aurkitzen diren ubide eta urtegien ondorioz baitauka ibilbide honek. Ubide hauek Olateko zentral elektrikora bideratzen dute ura, energia sortzeko.

_DSC8795

_DSC8796

Asmoa Orkatzategiraino joatea zen arren, soilik Aitzgainera igo ginen, lainotuta zegoenez, ez zegoelako ezer ikusteko aukeratik Orkatzategiko gailurretik. Aitzgaineko tumulua eta urtegia ikusi genituen eta hamarretakoa urtegia alboan egin genuen.

_DSC8805

Hamarretakoaren ostean, Aitzulo koba-tunelera joan ginen.

_DSC8823

_DSC8829