Category Archives: LORATEGI BOTANIKOA

Pagoetako altxorrak agerian larunbat honetan Eitb2-an / Explorando el Parque Natural de Pagoeta este sábado en Eitb2

Larunbat honetan, ekainak 8, Eitb2-an iluntzeko 20:00etan

“Escapadas con Joseba Arguiñano” Pagoeta Natura Parkeko altxorrak ezagutarazten!

Este sábado, 8 de junio, a las 20:00 h en Eitb2

“Escapadas con Joseba Arguiñano” ¡explora el Parque Natural de Pagoeta este sábado!

Advertisements

17. Landare Berezien Azokari adio

6.300 bisitari, 6.000 landare ezberdin, 50 mintegi, ziento bat bolondres, hamaika irribarre eta zorion. Mila esker guztioi!

Urte guztian zehar Iturrarango ateak zabalik,  5 kontinentetako landareak eta paisaia zoragarria zain dituzue.

Geroz eta gutxiago falta da Landare Berezien azokarako Iturraranen

Apirilaren 27-28ko asteburuan Iturrarango Landare Berezien XVII. azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean.

Urtez urte geroz eta jende gehiago biltzen den azoka honetan landare bereziak erosteko aukera ere handitzen doa, mintegi partehartzaileak ere geroz eta gehiago etortzen baitira. Aurtengoan 50 mintegizale izango dira 48 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango duzue bi egun horietan.

Urtero bezala azokagunera iristeko autobus bereziak jarriko dira Aia, Orioko Txurruka eta Zarauztik.

Jan-edaneko zerbitzua eta kontsigna zerbitzuak ere izango dira, bai eta bisita gidatu bereziak ere Biodibertsitatearen lorategira.

Informazio gehiago

Iturrarango lorategi botanikoan lore leherketa

Iturrarango lorategi botanikoa urte sasoi guztietan da ederra, baina garairik koloretsuena hemendik aurrera hasten da: zuhaitzak kimuak irekitzen, negu loreak bete-betean, hosto erorkorreko magnolioak soineko koloretsuak jazten, erleak burrunban eta txori kantuak denen gozagarri.

Oraindik ez baduzu paradisu txiki hau ezagutzen baduzu garaia, Iturraranen gaituzue.

Badator aurtengo Landare Berezien Azoka ere, jada 17.a

Pagoetako Parke Naturalaren helburu nagusienetako bat, inguruan ematen diren ohiko bizimoduen kontserbazio eta sustapenerako laguntza bat izatea da. Bide horretan, gure kultura eta ekonomiaren gakoetako bat den baserriaren etorkizuna, kalitatezko produktuak ekoiztu eta eskaintzean oinarritzen da.

2003. urtean Pagoetako Parke Naturalak azoka egitarau bat jarri zuen martxan, ekoizleek festa giro batean beraien produktuak plazaratu ditzaten. Etapa berri hau, urtean behin ospatzen den Landare Berezien Azokarekin hasi genuen: landare eta lore aukera zabal bat eskaintzea du helburu, gure baratzetan, leihoetan eta lorategietan ezagutzen ez direnak, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen eskulangintzako jarduerak erabiliz bakarrik lortzen direnak. Aurtengoan 17. azoka burutuko da eta jada 49 mintegi ditugu izena emanda: Belgika, Frantzia, Espaina, Katalunia eta Euskal Herriko txoko ugarietatik datoz eta urte osoan burutzen duten lana izango dute erakusgai. 

Urtez urte azokara gerturatzen den jende kopurua gehitzen doa eta baita Euskal Herritik kanpoko bisitariena ere. Oraindik ez baduzu ezagutzen ez galdu aurtengoa, apirilaren 27 eta 28an Iturraranen itxaroten zaitugu.

Landare Azoka bezperan Iturraran edertzen

Lehenengo mintegizaleak hasi dira iristen eta dagoeneko koloreztatu zaigu, lehenez gain, lorategi botanikoa.

Aurten 50 mintegi ditugu, Frantzia, Italia, Espainia, Katalunia eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorriak. Guztien artean 3.500 landare mota ezberdin eta 35 espezialitate dakartzate. 

Azokan honako berrikuntzak izango ditugu:

Entresemillas: bildumako landareen haziak (Málaga)

Dorchain Paysages Miniatures: miniaturazko paisaiak (Frantzia)

Lacrouts Vivaces: landare bizikorrak (Frantzia)

Todoplant: sudafrikako uda eta udazkeneko bulboak (Murtzia)

Tres Turons: ur-bazterreko bertako landaretza (Barcelona)

Inoiz baino mintegizale gehiago izango ditugu aurtengo Landare Berezien Azokan

Apirilaren 28-29ko asteburuan Iturrarango Landare Berezien 16. azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean. Urtez urte geroz eta jende gehiago biltzen den azoka honetan landare bereziak erosteko aukera ere handitzen doa, mintegi partehartzaileak ere geroz eta gehiago etortzen baitira. Aurtengoan 50 mintegizale izango dira 51 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango.

Informazio gehiago izateko klikatu hemen

Altxorrez beteriko jolas eta ibilbideak Iturraranen

Aurreko igandean burutu genuen Altxorraren bila, orientazio jolasa, Iturraranen. 84 lagun ibili ziren lorategian barna bertako baliza eta altxorrak topatzen eta goiza ederra pasa genuen denok ere.

Itxaron zerrendan geraturikoekin otsailaren 18an egingo da berriz ere, baina hau ere beteta dagoenez jada,  hirugarren bat egingo dugu Martxoaren 4ean.  Azkar ibili izena ematen!

Urtarrila amaiera planez gainezka Iturraranen / Final de enero repleto de planes en Iturraran

Urtarrilari amaiera ederra emango diogu Iturraran Parketxean (Pagoeta Natura Parkea).

Urtarrilaren 27an, larunbata, goizeko 11:30tan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako 2 zapelatz eta belatz gorri bat askatuko dira. Ez galdu aukera eta zatoz momentu magiko hau bizitzera!

Urtarrilaren 28an berriz, igandea, Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutuko dugu. Balizak topatzeaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko. Sorpresak egongo dira partaide guztientzat.


Vamos a cerrar el mes de enero repleto de planes en el Parketxe Iturraran (Parque Natural de Pagoeta).

El 27 de enero, sábado, a las 11:30, se van a liberar dos ratoneros y un cernícalo común curados en el Arrano Etxea de Igeldo. Un plan fabuloso. ¡No te pierdas esta oportunidad y ven a participar en este mágico evento!

El 28 de enero, domingo,  se va a realizar un juego de orientación y conocimiento del entorno natural que nos rodea en el Circuito de Orientación que está balizado en el Jardín Botánico. Aparte de encontrar las balizas, cada grupo familiar deberá de contestar a preguntas entorno a la naturaleza para poder encontrar su tesoro. Habrá sorpresas para todos los participantes.