Category Archives: Lokate baserria

Goazen Lokate baserrira: azkeneko plazak, azkar ibili

Datorren igandean, hilaren 21ean, Lokate baserrira hurbildu eta gaztagintza zein artzaintzaren inguruko ezkutukoak ezagutzeko parada izango dugu. Bertako ikuiluak, zelaiak, animaliak eta abar bisitatuko ditugu artzaiaren kontuez lagunduta.

Ondoren, gazta desberdinen dastaketa egiteko aukera paregabea izango dugu.

Animatu eta etorri lanbide hau ezagutzera! eta nola ez, naturaren zaporeez gozatzera!

Informazioa eta Erreserbak : 943 83 53 89  – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net


El próximo domingo, 21 de agosto, visitaremos el caserío Lokate para ver los animales, la cuadra y los pastos y  conocer los secretos del oficio del pastor y la elaboración de los quesos. Con degustación de quesos.

plantilla album lokate

 

 

Aian, Lokate baserrian: ahuntz, ardi eta gazta artean

Udan zehar,  igande goiz politak igaro ditugu Lokate baserrian. Bertako ikuiluetan ibili ginen ahuntz, antxume, ardi, katakume ta bertako txakurrak inguruan. Ardiak ere atera genituen zelaira Pintto artzai txakur lehialaren laguntzarekin. Bittorren eskutik ikuiluko kontuak izan genituen eta ondoren, Josebak gazta desberdinen dastaketa eskaini zigun.

Bisita egiteko gogoz geratu zaretenontzat, lasai! Aurrerago, izando da eta gehiago egiteko aukera!

plantilla album lokate
Haur nahiz helduek gozatu ederra hartu zuten!

Soilik 8 plaza geratzen zaizkigu LOKATE BASERRIKO bisitarako

Ekainaren 12an, Lokate baserrira hurbildu eta gaztagintza zein artzaintzaren inguruko ezkutukoak ezagutzeko parada izango dugu. Bertako ikuiluak, zelaiak, animaliak eta abar bisitatuko ditugu artzaiaren kontuez lagunduta.

Ondoren, gazta desberdinen dastaketa egiteko aukera paregabea izango dugu.

Animatu eta etorri lanbide hau ezagutzera! eta nola ez, naturaren zaporeez gozatzera!

Informazioa eta Erreserbak : 943 83 53 89  – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

KARTELA