Category Archives: life oreka mendian

Aralarko larreez gozatuz

Atzo goizean gustora ibili ginen Aralarko larretan barrena Aitor Salaberriaren gidaritzapean. Lizarrustiko parketxetik irten eta Lareoko urtegiaren ondotik igaroz Oidui inguruko larreetaraino igo ginen. Eguraldi bikaina izan genuen eta mendi buelta polita emateaz gain, gure mendi larreetan bizi diren landare espezie ezberdinak ezagutu ahal izan genituen. Gainera, larre hauen mantentze egokiak gure Natura Parkeetako bioaniztasunari zein onura ekartzen dizkion ulertu genuen. 

20190616_122803[1]

Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutu nahi duenak azken aukera bat izango du ekainaren 30ean Oiartzungo Aiako Harria Natura Parkean. Eman izena Arditurri parketxean: 943495069 / 688895068, arditurri@gipuzkoamendizmendi.net.

OREKA MEDIAN2019_v2

 

 

Advertisements

Aizkorri-Aratzeko mendi larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldia Arantzazutik

Aurten lehen aldiz Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak HAZI-rekin lankidetzan Life Oreka Mendian proiektua ezagutzera emateko ibilaldi gidatuak antolatu ditu Gipuzkoako Natura Parke guztietan, mendi larreak balioan jarri eta euren bioaniztasuna ezagutarazteko helburuarekin.

Proiektu honek mendiko larreak era jasangarrian kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, habitat ezberdinak eta bertan bizi diren espezieak babestu asmoz. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du eta asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira.

Ibilaldi gidatu hauek doakoak dira, eta Aitor Salaberria adituak gidatuko ditu. Hurrengo txangoa Aizkorri-Aratz Natura parkean izango da eta Arantzazuko Parketxetik irtengo da goizeko 10:00etan. Ibilaldiak 3-4 orduko iraupena izango du eta norberak bere hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen dugu. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Izen-ematea eta informazioa: 943 78 28 94/699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

OREKA MEDIAN2019

LIFE OREKA MENDIAN IBILALDIA PAGOETAKO MENDI LARREEN BIOANIZTASUNA EZAGUTZEKO

Larreetako habitaten kontserbazioa Euskal Herriko mendietan

Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutzeko doako ibilaldi gidatuak egingo dira Gipuzkoako Natura Parkeetan, Aitor Salaberria adituaren eskutik.

Lehendabizikoa igande honetan, maiatzak 12Pagoeta Natura Parkean.

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Ordutegia: 10:00 – 13:00

Abiapuntua: Aiako erdiguneko kotxeen aparkalekua (frontoiaren atzekaldean)

Ibilaldia: Aia – Pagoetako gaina – Aia

Gomendioak: arropa eta oinetako egokiak, hamaiketakoa norberak ekarri behar du.

Proiektu honek, Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu. Halaber, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako, lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatuz.