Category Archives: Laurgain

Hitzaldi ibiltaria itsas ondarea ezagutzeko Pagoetan

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan eta abenduanAia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten laugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltariak. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko hiru urteetan arrakasta polita izan dute.

AIA, abenduak 3:

  • HITZALDIA: Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian.
  • HIZLARIA: Borja Aguinagalde Olaizola
  • LEKUA: Aia.
  • DATA: Abenduak 3, igandea, goizeko 11:00etan.
  • IBILBIDEA: Laurgaingo jauregi aurrean hasi eta bukatuko da. Laurgaingo bailarako elementuak (jauregia, San Migel parrokia, serorategia…) ikusiko ditugu ibilaldi honetan zehar eta Laurgaingo jauregiko sendien berriak, itsas jarduerak eta Elkanorekin dituzten loturak ezagutuko ditugu.

Advertisements