Category Archives: Landare Berezien Azoka

Inoiz baino mintegizale gehiago izango ditugu aurtengo Landare Berezien Azokan

Apirilaren 28-29ko asteburuan Iturrarango Landare Berezien 16. azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean. Urtez urte geroz eta jende gehiago biltzen den azoka honetan landare bereziak erosteko aukera ere handitzen doa, mintegi partehartzaileak ere geroz eta gehiago etortzen baitira. Aurtengoan 50 mintegizale izango dira 51 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango.

Informazio gehiago izateko klikatu hemen

Geroz eta gutxiago falta da Iturrarango Landare Berezien azokarako

Apirilaren 28 eta 29an burutuko den landare azokarako geroz eta gutxiago falta da, jada mintegizaleen zerrenda badugu, baita ekintza osagarriena ere.

Aiako herrian ere burutuko da igandean azoka gehigarria bosgarren urtez.

Ia dena prest 15. Landare Berezien Azokarako Iturraranen / Faltan pocos días para la 15ª Feria de Plantas de Colección en Iturraran

3 baino ez zaigu falta Pagoetako Parke Naturalean burutzen den festa jendetsuenetako bat ospatzeko: LANDARE BEREZIEN AZOKA. Aurtengoan ere bi egunetako azoka izango Lorategi Botanikoan eta Frantzia, Italia, Espainia eta Euskal Herriko 48 mintegik parte hartuko dute. Igandean AIAn azoka gehigarria egongo da garaiko landareak zein landareen munduarekin zerikusia duten hainbat gai eskuratu ahal izateko. Galdu ezineko ekitaldia da landare zaleentzat.

AZOKARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

AZOKAKO KROKISA ETA ESPEZIALITATEEN ZERRENDA

Jarraitu Ia dena prest 15. Landare Berezien Azokarako Iturraranen / Faltan pocos días para la 15ª Feria de Plantas de Colección en Iturraran irakurtzen

Asteburu honetan Landare Berezien Azoka dela eta Agorregi itxita – Agorregi estará cerrado este fin de semana por la celebración de la Feria de Plantas de Colección

Datorren asteburuan Landare Berezien 15. Azoka ospatuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan. Hori dela eta, Agorregiko Burdinola eta Errotak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean itxita egongo dira.  Maiatzaren 1ean Iturrarango sarbide guztiak ere itxita egongo dira.

Jarraitu Asteburu honetan Landare Berezien Azoka dela eta Agorregi itxita – Agorregi estará cerrado este fin de semana por la celebración de la Feria de Plantas de Colección irakurtzen

ITURRANANEN AZOKA ONDORENA/DESDE ITURRARAN, DESPUÉS DE LA FERIA

Aurtengo azoka ere konturatzerako igaro da, balantze oso positiboarekin nolanahi ere.  Gure aldetik, gerturatu zareten 6.500 bisitarioi eskerrak ematea geratzen zaigu. Bestalde, ezin ahaztu, boluntario lanetan jardun diren ia ehun lagun: eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen lana ezinbestekoa delako; eta nola ez, mintegizaleei ere mila esker! Urrutienetik datozen mintegizaleak dagoeneko prestu agertu dira hurrengo urteko azokari begira!

Iturraran ingurua hain eder ikustea, bertan bizi izan dugun giro paregabea eta jaso dugun erantzuna oso pozgarria izan da, egia esan. Mila esker! eta gogoratu 15. azoka dagoeneko gertuago dugula!!!

La feria de este año también ha pasado volando y nos ha dejado muy buen sabor de boca. Por nuestra parte, solo nos queda dar las gracias a todos! A los 6.500 visitantes que nos han visitado, a todos los amigos que han estado trabajando como voluntarios, porque sin ellos no sería posible llevar a cabo este acontecimiento; y como no mencionar a los verdaderos protagonistas, ¡muchísimas gracias a todos los viveristas que habéis sido parte de la 14ª feria de Plantas de Collección!

Para nosotros ha sido un placer poder ver los alrededores de Iturraran con tanto colorido y belleza. Y el ambiente que hemos vivido y la respuesta que hemos recibido durante la feria ha sido  esplendida. ¡Muchas gracias a todos! y recordad que la 15º edición de la feria ya está más cerca!

index2
Iturraranetik mila esker!!!/¡Muchas gracias desde Iturraran!